Páginas

LA COMUNA DE PARÍS (H.P.O. Lissagaray)


La Comuna de París

Balio handiko idatzi honek, gertaera historiko, fronteko lerro eta hausnarketa politikoaren artean, langileen elkarketa, biziraupenerako borroka etsitua eta frantses-burgesia eta indar alemaniarren laidoaren aurkako erresistentziaren arrazoiak eta gertaerak zerrendatzen dizkigu, 1871n Comunaren erorketa bortitza ematen den arte.
Comunak heroi moduan iraun zituen bi hilabete pasatxoak xehetasun osoz eta gordinki idatzi ditu Lissagarayk. Communardseko 30.000 fusilamendu publiko baino gehiago, tortura eta langileen eta aldekoen konfinamentuak daude jasoak, epikaren erorketaren samina eta borrokalarien ausardia eta ohorearen mirespena uztartuz.
Testigantza bakarra, ezkerrarentzat klasiko bihurtu dena, Europako hiri handi batean eginiko lehenengo langile matxinadaren kontaketa hunkitzailea egiten duen idatzia, Karl Marxek berak "XIX. Mendeko gertaera nagusia" bezala definitu zuena.

—Txalaparta argitaletxeak

http://www.txalaparta.com/?prod/es_ES///5///12//631/La+Comuna+de+Par%C3%ADs.html

Hippolyte Prosper-Oliver Lissagaray [Lisagarai]

Hippolyte Prosper-Oliver Lissagaray, euskal jatorrikoa, bonapartismoaren aurkako ekintzaile amorratua izan zen. Oposizioaren aldeko hainbat egunkari argitara emateagatik espetxeratua izan zen. Kartzelatik irten eta berehala Komunaren aldeko liburuak argitaratu zituen.
Versalleseko bala eta bonbek Paris arpilatu zutenean, Lyssagarayk Bruselara alde egin zuen eta handik Londresera. Bertan Karl Marx ezagutu zuen, eta Eleonor bere hirugarren alabarekin ezkondu zen. Eleonor Marxek egin du Pariseko Komunaren Historia osatzen duten testuen konpilazioa, hala nola testuon ingelesezko itzulpena (Karl Marxek berak zuzendua). Estatu frantsesean debekaturik zeudenez gero ingelesezko testuak izan ziren mundu osoan zehar banatu zirenak.
1880. urtean Lissagarayri aministia eman zioten azken communards taldearekin batera. Frantziara itzuli zen, eta bertan hil zen, 1901ean, langilegoaren historia ulertzeko ezinbestekoa den liburu klasiko hau ondare bezala utziz: Pariseko Komunaren Historia 1871ean.

—Txalaparta argitaletxeak