Páginas

Iraultza Sozialista eta nazioen autodeterminaziorako eskubidea (Lenin, 1916)


euskalherriasozialista.net-en itzulpena

Inperialismoa kapitalismoaren garapen fase gorena da. Herrialde aurreratuetan, kapitalak Estatu nazionalen esparrua gainditu zuen eta monopolioa ezarri zuen konpetentziaren lekuan, sozialismoa gauzatzeko premisa objektibo guztiak sortuz. Horrexegatik, mendebaldeko Europan eta Amerikako Estatu Batuetan gobernu kapitalistak eraisteko eta burgesia desjabetzeko proletalgoaren borroka iraultzailea planteatzen da eguneko ordenan. Inperialismoak borroka honetara bultzatzen ditu masak, klase kontraesanak maila izugarrian areagotzean, bai zentzu ekonomikoan –trustak, biziaren garestitzea—bai politikoan: militarismoaren gorakada, gerren maiztasun handiagoa, erreakzioaren gordintzea, zapalkuntza nazionalaren zabalpena eta harrapakeria kolonialista. Sozialismo garaileak nahitaez demokrazia totala burutu behar du; ondorioz, ez du nazioen arteko eskubideen erabateko berdintasuna praktikan jarri bakarrik egin behar, nazio zapalduen autodeterminaziorako eskubidea ere burutu behar du, hau da, banantze politiko askerako eskubidea. Euren ekinbide osoan zehar, orain, iraultzan zehar, eta baita garaipenaren ostean ere, nazio menderatuak askatzeko gai direla eta batasun askea oinarri hartuz – eta batasun askea, banantzeko askatasunik gabe, esaldi gezurtia da- hauekin erlazioak eraikitzeko gai direla frogatzen ez duten alderdi sozialistek traizioa egingo liokete sozialismoari.

Zalantzarik gabe, demokrazia ere Estatu forma bat da, Estatua desagertzen denean desagertu beharko dena, baina hori jada erabat garailea eta kontsolidatua den sozialismotik komunismo integralera burutuko den trantsizioa ematen denean gertatuko da.


--Lenin, 1916.