Páginas

Marx: "Erlijioa herriaren opioa da"


"Sufrimendu ERLIJIOSOA aldi berean sufrimendu errealaren ADIERAZPENA da eta aldi berean sufrimendu errealaren aurkako PROTESTA. Erlijioa sorkari zanpatuaren hasperena da, bihotzik gabeko mundu baten sentimendua, espiriturik gabeko baldintza baten espiritua den bezala. Populuaren OPIOA da.

Populuaren zorion LILURAZKO gisa erlijioa gainditzea haren zorion ERREALA exigitzea da. Lilurak baldintza baten gainean abandonatzearen exigentzia LILUREN BEHARRA DUEN BALDINTZA BAT ABANDONATZEAREN EXIGENTZIA da. Erlijioaren kritika ERNAMUINEAN NEGAR-HERRIAREN kritika da, zeinaren AUREOLA baita erlijioa.

Kritikak erauzi egin ditu lore imajinarioak katetik, ez gizakiak kate fantasiagabea eta kontsolamendugabea eraman dezan, baizik eta katea jaurti dezan eta lore biziak har ditzan. Erlijioaren kritikak desliluratu egiten du gizakia desliluratu batek bezala pentsa, obra, bere errealitatea taxu dezan, arrazoira heldutako gizaki batek bezala, bere buruaren inguruan eta horregatik bere eguzkiaren inguruan higi dadin. Erlijioa eguzki lilurazkoa baizik ez da, gizakiaren inguruan higitzen dena, hura bere inguruan higitzen ez den bitartean.

Beraz, HISTORIAREN EGINKIZUNA, EGIAREN HARANDIA desagertu denean, HONANDIAREN EGIA ezartzea da."

Karl Marx; Hegel-en zuzenbide-filosofiaren kritika (sarrera)." Poster boltxebikea
"IMPERIALISM and RELIGION.
The path for imperialist oppression in colonies is laid by the priest-missionaries with the help of the poisonous narcotic of religion.