Páginas

'Erreforma edo Iraultza' (Rosa Luxemburg)

Egilearen hitzaurrea


*["Sozialdemokrazia" hitzak garai hartan, gaur ez bezala, esanahi erradikala zuen]

Lehen begiratuan, lan honen izenburuak harrigarria eman dezake:
Erreforma edo Iraultza. Egon al daiteke sozialdemokrazia
erreformen aurka? Ikus al ditzake iraultza soziala, ezarritako
ordenaren eraldaketa, bere azken helburua, eta erreforma
sozialak aurkako bezala? Noski ezetz. Sozialdemokraziarentzat,
erakunde demokratikoak lortzeko eta, ezarritako ordenaren barnean,
langileen baldintzak hobe ditzaketen erreforma sozialak
eskuratzeko egiten den eguneroko borroka klase borroka proletarioa
bideratzeko eta azken helburuaren alde lan egiteko
bide bakarra da; hau da, botere politikoaren konkistaren eta
soldatapeko lanaren sistemaren abolizioaren alde. Sozialdemokraziarentzat,
apurtu ezinezko lotura bat aurkitzen da erreformaren
eta iraultzaren artean: erreforma sozialen aldeko borroka
bitartekoa da, iraultza sozialaren aldeko borroka helburua
den bitartean.

Eduard Bernstein izan zen langile mugimenduko bi aspektu
hauek kontrajartzen lehena, Sozialismoaren arazoak deituriko
artikuluetan, Neue Zeit-en (1897-98), eta bereziki bere
Sozialismoaren
premisak eta sozialdemokraziaren eginkizunak
liburuan. Bere teoria osoa, praktikan, iraultza soziala alde batera
uztera gomendatzera mugatzen da, sozialdemokraziaren
azken helburua baztertzera, eta erreforma sozialak klase borrokaren
bitarteko bilakatzetik helburu bilakatzera. Bernstein
berak bere iritziak modu zehatz eta zorrotzenean eman ditu
aditzera honako hau idaztean: “Azken helburua, edozein dela
ere, ez da ezer; mugimendua da dena”.

Baina sozialismoaren azken helburuak bereizten du hain
zuzen mugimendu sozialdemokrata demokrazia burgesaren
eta erradikalismo burgesaren mugimenduetatik, helburu hori
da langile mugimendua, ordena kapitalista salbatzeko alferrikako
tramankulu bihurtu beharrean, ordena horren aurkako klase
borroka bilatzen duena, haren abolizioa eskuratzeko; modu
honetan, erreformaren edo iraultzaren auzia zentzu bernsteiniarrean,
sozialdemokraziarentzat, izatearen edo ez izatearen
auzia bilakatzen da. Beharrezkoa da Bernsteinekiko eta bere
jarraitzaileekiko eztabaida hau alderdikide guztiek borroka
modu bat edo beste bat hautatzearen inguruko auzi bat bezala
ez ikustea, edota taktika baten edo bestearen ingurukoa,
baizik eta mugimendu sozialdemokrataren existentzia bera
dagoela jokoan.

[Bernsteinen teoriaren azaleko hausnarketa bat egin duenari,
hau gehiegikeria bat irudituko zaio. Bernsteinek ez al du
bada aldi oro sozialdemokraziaz eta bere helburuez hitz egiten?
Ez al du bada, berak ere azken helburu den sozialismoagatik
borrokatzen duela etengabe errepikatzen, beste era batean borrokatzen
duela badio ere? Ez al du bada sozialdemokraziaren
egungo praktika ia erabat onartzen duela adierazten, temati
ere ipintzerarte? Hau guztia egia da, noski. Baina era berean
egia da baita ere mugimendu berri oro, bere teoria eta politika
lantzeko, aurreko mugimenduan oinarritzen dela, nahiz eta berriaren
esentzia kontraesan zuzenean aurkitu iraganekoarekin.
Mugimendu berri oro lehendik aurkitu dituen formetara
moldatuz hasten da eta bere aurretik hitz egiten zen lengoaia
hitz egiten du. Denboraren igaroarekin soilik irteten da kimu
berria zuhaitz oskol zaharretik, eta korronte berriak bere forma
eta bere lengoaia aurkitzen ditu.

[Sozialismo zientifikoaren oposizio batek, sozialdemokraziaren
oinarri teorikoei modu ireki eta irmo batean uko eginez,
hasera haseratik eta azken ondorioetararte bere esentzia modu
argi batean erakutsiko duela espero izatea, sozialismo zientifikoaren
boterea gutxiestea da. Gaur egun sozialista itxuraz
bere burua aurkeztu nahi duenak eta aldi berean doktrina marxistari,
mende honetako giza espirituaren produkturik geinuzkoenari,
gerra aldarrikatu nahi dionak, marxismoari berari
omenaldi inkontziente bat eginez hasi behar du: bere burua
doktrinaren diszipulutzat aitortuz, bertan berau erasotzeko sostenguneak
bilatuz, eta era berean bere erasoak marxismoaren
garapen berri bat bezala aurkeztuz. Arrazoi honengatik, premiazko
beharra da gure alderdiko industria langile talde handiek
Bernsteinen teoriaren esentzia atzematea, bere kanpoitxurek
engainatu ez ditzaten.

[Ez dago langile klasearen aurkako irain lotsagabeagorik,
ez gezur doilorragorik, eztabaida teorikoak “akademikideen”
auzi soilak direla baieztatzea baino. Lassallek4 bere garaian esan
zuen zientzia eta langileak, gizarteko bi aurkako polo horiek, bat
izatera iristen zirenean soilik suntsituko zituztela euren beso indartsuen
artean kulturaren oztopo guztiak.
Langile mugimendu
modernoaren botere osoa jakintza teorikoan aurkitzen da
.]

Ezaguera teoriko hau bi bider garrantzitsua da langileentzat
orain lantzen ari garen kasu honetarako, beraiei buruz
eta mugimenduan duten eraginari buruz ari baita; euren buruari
ipini zaio salneurria oraingo honetan. Alderdiko korronte
oportunista, Bernsteinek teorikoki gorpuztu duena, alderdiari
gehitu zaizkion elementu burges txikien nagusigoa bermatzeko
saiakera inkontziente bat besterik ez da, hau da,
aldediaren politika eta helburuak espiritu burges txikiari moldatzeko
saiakera bat da soilik. Erreformaren edo iraultzaren
auzia, mugimenduarena edota azken helburuarena, oinarrian
langile mugimenduaren izaera burges txikiaren edota proletarioaren
auzia besterik ez da.

[Zio honengatik, alderdiaren oinarri proletarioaren interesekoa
da, ahal besteko dedikazio eta sakontasunarekin, oportunismoarekiko
eztabaida teoriko hontaz arduratzea. Ezaguera
teorikoak “akademikide” gutxi batzuen pribilejio bat izaten jarraitzen
duen bitartean alderdiak desbideratzeko arriskua izango
du. Langile masa zabalek sozialismo zientifikoaren arma zorrotzari
eta eraginkorrari gogor eusten diotenean bakarrik hondoratuko
dira joera burges txiki guztiak, korronte oportunista
oro. Mugimendua orduan finkatuko da oinarri sendoen gainean.
“Kantitateak lortuko du”.]

Rosa Luxemburg
Berlinen, 1899ko apirilaren 18an