Páginas

'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 1. kapitulua, 4.puntua

4.- ESTATUAREN “IRAUNGIPENA” ETA IRAULTZA BIOLENTOA
Estatuaren “iraungipenari” buruzko Engelsen hitzak hainbesteko
ospea dute, hain sarri aipatzen dira eta hain argi erakusten
dute non dagoen marxismoaren ohiko faltsutzearen gakoa, hauek oportunismora egokituak direnean, beharrezkoa gertatzen
dela xehetasunez aztertzen geratzea. Hitz hauek dauden
pasarte guztia aipatuko dugu:
“Proletalgoak estatu boterea hartzen du eta ekoizpen baliabideak
Estatuaren jabetza bihurtzetik hasten da. Baina
ekintza honekin, suntsitu egiten du bere burua proletalgo bezala
eta suntsitu egiten ditu klase ezberdintasun eta antagonismo
guztiak eta, honekin batera, Estatua bere gisan. Gizartea
orain arte klase antagonismoen artean mugitu denez, honek
Estatuaren beharra eduki du; hau da, ekoizpenaren kanpo
baldintzak mantentzeko klase esplotatzailearen erakunde baten
beharra, eta beraz, batez ere, klase esplotatua, dagoen ekoizpen
moduak zehazturiko zapalkuntza baldintzetan (esklabotza,
joputza, soldatapeko lana) indarraren bidez zapaldurik edukitzeko
beharra eduki du. Estatua gizarte guztiaren ordezkari
ofiziala zen, honen sintesia korporazio ikusgai batean; baina
soilik bere garaian gizarte osoa ordezkatzen zuen klasearen
Estatua zen modura: Antzinaroan hiritar esklabisten Estatua
zen; Erdi Aroan, noblezia feudalarena; gure garaietan burgesiarena
da. Estatua azkenik gizarte guztiaren benetako ordezkari
bihurtzen denean, bere kabuz alferrikakoa izango da.
Jada, zapaldurik mantendu beharreko klase sozialik existitzen
ez denean; ekoizpenaren egungo anarkiagatik sortu diren
klase dominazioarekin batera eta existentzia indibidualarengatiko
borrokarekin batera, borroka honen ondorio diren talkak
eta gehiegikeriak desagertzen direnean, jada ez da zer zapaldu
egongo, eta beraz, ez da beharrezkoa izango errepresiorako
indar berezi hau, Estatua. Estatua eraginkorki gizarte
guztiaren ordezkari bezala agertzen den lehen ekintza —gizartearen
izenean ekoizpen baliabideen jabetza hartzea— aldi
berean Estatu bezala egiten duen azken ekintza independentea
da. Erlazio sozialetan Estatuak duen esku-hartzea alferrikakoa
izango da eremu guztietan bata bestearen atzetik eta
lokartu egingo da bere kabuz. Pertsonen gaineko gobernua
gauzen administrazioagatik eta ekoizpen prozesuen gidaritzagatik
ordezkatua izango da. Estatua ez da ‘abolitua’ izango:
iraungitu egingo da. Hemendik habiatuz epaitu behar da, “herri
Estatu libreari” buruz hitz egiten duen esaldi horren balioa,
denbora batez existitzeko eskubidea izan zuela agitazio kontsigna bezala, baina azken finean, oinarri zientifikorik ez
duela. Hemendik habiatuz ere hartu behar da kontutan anarkista
deritzenen eskaera, Estatua egunetik gauera abolitu behar
den euren nahikeria (Anti-Dühring edo Eugenio Dühring
jaunaren zientziaren iraulketa
, hirugarren argitalpen alemaniarreko 301-303 orr.).
Erratzeko beldurrik gabe esan dezakegu, hemen Engelsek
azaldutako pentsamendu izugarri aberats hauetatik, egungo
alderdi sozialistetan, pentsamendu sozialistaren benetako
ondare izatera pasa den gauza bakarra, Estatuaren abolizioaren
doktrina anarkistaren aldean, Marxen arabera, Estatua
“iraungitu” egiten denaren tesia dela. Marxismoa honela mozteak
oportunismora murriztea esan nahi du, “interpretazio” honekin
ez baita zutik geratzen aldaketa mantso, pixkanakako,
gradual baten nozio faltsua besterik, saltorik ez erauntsirik
gabe, iraultzarik gabe. Estatuaren “iraungipenari” buruz ohiko
zentzuan, orokortuan, masen zentzuan —honela esan badaiteke
behintzat— hitz egitea, dudarik gabe iraultza lausotzearen
pareko da, ez bada hau ukatzearen pareko.

Baina horrelako “interpretazioa” marxismoaren desitxuratzerik
baldarrena da. Desitxuratze honek burgesiari bakarrik
egiten dio mesede, hau teorikoki egoera eta kontsiderazio
oso garrantzitsu batzuk isilpean gordetzean babesten baita;
esate baterako, osorik aipatu dugun Engelsen pasarteko “laburpenean”
azaltzen direnak ezkutatuz.

Lehenik eta behin, Engelsek pasarte honen hasieran bertan
dio, boterea hartzen duenean, proletalgoak “honekin berarekin,
Estatua bere gisan suntsitzen duela”. Ez da ohikoa honek
esan nahi duenaz pentsatzen geratzea. Arruntena honetaz
erabat ahaztea da, edo bestela Engelsen “ahultasun hegeliar”
baten moduko zerbait bezala hartzea. Egia esan, hitz hauek
iraultza proletario handienetako baten esperientzia gordetzen
dute, 1871ko Parisko komunaren esperientzia, baina honetaz
bere tokian hitz egingo dugu xehetasunez. Egia esan, Engels
hemen iraultza proletarioak burgesiaren Estatua “suntsitzeaz”
mintzatzen da; aldiz, Estatuaren iraungipenari buruzko
hitzak, iraultza sozialistaren ondorengo Estatu proletarioaren
hondarrei buruzkoak dira. Engelsen arabera Estatu burgesa
ez da “iraungitzen”, baizik eta proletalgoak “suntsitu” egiten du iraultzan. Iraungitzen dena, iraultza honen ondoren, Estatua
edo erdiestatu proletarioa da.

Bigarrenik, Estatua “errepresio indar berezi” bat da. Definizio
bikain eta oso sakon hau, Engelsek hemen argitasunik
osoenarekin ematen digu. Eta hemendik ondorioztatzen da burgesiaren
langileenganako “errepresio indar berezia”, aberaski
gutxi batzuek milioika langileenganako dutena, langileen burgesiarenganako
“errepresio indar berezi” bategatik (proletalgoaren
diktadura) ordezkatu behar dela. Honetan datza hain zuzen
ere “Estatua bere gisan suntsitzea”. Honetan datza hain
zuzen ere gizartearen izenean ekoizpen baliabideen jabetza
hartzearen “ekintza”. Eta bere kabuz begi bistakoa da, horrelako
ordezkapen bat
, indar berezi batena (burgesa) beste bategatik
(proletarioa), ezin daitekeela bideratu, inondik inora,
“iraungipenaren” formaren barnean.

Hirugarrenik, Engelsek, Estatuaren “iraungipenaz” eta
—oraindik hitz plastikoago eta grafikoago batekin— lokartzeaz
hitz egiten duenean, argitasun eta zehaztasun osoz, Estatuak
gizartearen izenean ekoizpen baliabideen jabetza hartu
osteko garaiaz ari da, hau da, iraultza sozialistaren ondorengo
garaiaz. Denok dakigu “Estatuaren” forma politikoa, garai
honetan, demokraziarik osoena dela. Baina, marxismoa lotsagabeki
desitxuratzen duten oportunistetako bati berari ere ez
zaio burura etortzen, ondorioz, Engelsek hemen demokraziaren
lokartzeaz eta iraungipenaz hitz egiten duela. Honek, lehen
begiradan, oso arraroa dirudi. Baina hau, soilik demokrazia
ere Estatu bat dela, eta, ondorioz, Estatua desagertzen denean
demokrazia ere desagertu egingo dela ulertzen ez duenarentzat
da “ulergaitza”. Estatu burgesa iraultzak bakarrik “suntsi”
dezake. Estatua orokorrean, hau da, demokraziarik osoena,
“iraungitu” bakarrik egin daiteke.

Laugarrenik, bere tesi nabarmena formulatzean: “Estatua
iraungitu egiten da”, Engelsek jarraian, modu konkretu
batean, tesi hau oportunisten aurka nahiz anarkisten aurka
zuzentzen dela azaltzen du. Hau egitean, Engelsek lehen mailan
kokatzen du, oportunisten aurka zuzendurik doan “Estatuaren
iraungipenari” buruzko tesiaren ondorio hori.

Apustu egin liteke, Estatuaren “irungipenari” buruz irakurri
edo entzun duten hamar mila pertsonetatik bederatziehun eta laurogeita hamarrek ez dakitela edo erabat ahaztu egiten
dutela, Engelsek tesi honetatik ateratako ondorioak ez zituela
anarkisten aurka bakarrik zuzendu. Eta falta diren hamar
pertsonetatik, litekeena da bederatzik “herri Estatu askea”
zer den eta zergatik kontsigna hau erasotzea oportunistak
erasotzea den ez jakitea. Horrela idazten da historia! Horrela
egokitzen da oharkabean doktrina iraultzaile handia nagusi
den filisteismora. Anarkisten aurkako ondorioa milaka bider
errepikatu da, zabartu egin da, buruetan modurik sinplifikatuenean
sarrarazi da, aurreiritzi baten sendotasuna hartu du.
Baina oportunisten aurkako ondorioa ezkutatu eta “ahaztu”
egin dute”!

“Herri Estatu askea” Alemaniako sozialdemokraten aldarrikapen
programatiko bat eta modan zegoen kontsigna bat
zen 70. hamarkadan. Kontsigna honetan ez dago eduki politiko
txikienik ere, demokraziaren kontzeptuaren deskripzio filistear
eta enfatiko batetik kanpo. Enegls prest zegoen agitazioaren
ikuspuntutik kontsigna hau “denbora jakin batez justifikatzeko”,
honekin legalki errepublika demokratikoa adierazten
zen heinean. Baina kontsigna hau oportunista zen, ez
bakarrik aditzera demokrazia burgesaren apaintze bat ematen
zuelako, baita orokorrean Estatu ororen kritika sozialista
ulertzeko ezintasuna adierazten zuelako ere. Gu errepublika
demokratikoaren aldekoak gara, proletalgoarentzat kapitalismoan
dagoen Estatu formarik hoberena den heinean, baina ez
daukagu inongo eskubiderik, errepublika burgesik demokratikoenean
ere, herriaren zoria soldatapeko esklabutza dela
ahazteko. Are gehiago. Estatu oro klase zapalduaren “errepresiorako
indar berezi” bat da. Horregatik, Estatu oro, ez da ez
herrikoa ez askea. Marxek eta Engelsek behin eta berriz azaldu
zien hau beren alderdiko kamaradei 70. hamarkadan.

Bosgarrenik, Engelsen idazlan honetan bertan, denek gogoratzen
dutena Estatuaren iraungipenaren ideia izanik, pasarte
bat dago iraultza biolentoaren garrantziari buruz. Engelsek
honen paperaren azterketa historikoa iraultza biolentoaren
benetako gorespen bat bihurtzen du. Hau “ez du inork
gogoratzen”. Alderdi sozialista garaikideetan ez da ohikoa
ideia honen garrantziari buruz hitz egitea ezta pentsatzea ere:
ideia hauek ez dute paperik jokatzen masen arteko eguneroko propagandan eta agitazioan. Eta, hala ere, Estaturen “iraungipenarekin”
atxikirik daude eta honekin osotasun harmoniko
bat osatzen dute.

Hona hemen Engelsen pasartea:
“…Biolentziak historian (gaizkiaren eragileaz gain) beste
paper bat jokatzen duenaz, paper iraultzaile bat; Marxen
hitzetan, gizarte zahar ororen emagina denaz, zeinak bere barrenetan
beste berri bat daraman; biolentziaren laguntzaz baliatuz
mugimendu sozialak bidea irekitzen eta forma politiko
hilak eta fosilizatuak hausten dituenaz, horretaz guztiaz Dühring
jaunak ez du hitz bat bera ere esaten. Soilik hasperenen
eta aieneen artean onartzen du, sistema zapaltzailea eraisteko
akaso biolentzia beharrezkoa denaren aukera, —gauza tamalgarria,
ohartu zaitezte!— honen erabilera orok, bere arabera,
honetaz baliatzen dena desmoralizatzen baitu. Eta hau
esaten da, iraultza garaile baten emaitzatik etortzen den aurrerapen
moral eta intelektual handiaz gain! Eta hau esaten
da Alemanian, non herriari inposatua izan dakiokeen talka
biolento batek, gutxienean, Hogeita Hamar urteetako gerraren
6 umilazioaren ondorioz kontzientzia nazionalean sartu
den makurkeria izpiritu guztia errotik ateratzearen abantaila
edukiko lukeela. Eta arrazonamendu hauek, ilunak, txepelak,
inpotenteak, apaizenen parekoak, historiako alderdirik iraultzaileenari
eskaintzen ausartzen dira?” (193. orr, hirugarren
argitalpen alemaniarra, IV. Kapituluaren amaiera, II. zatia).

Nola da posible doktrina bakar batean iraultza biolentoaren
gorespen hau, Engelsek 1878tik 1894arte, hau da, bere
bizitzako azken egunera arte, sozialdemokrata alemaniarrei
behin eta berriz azaldu ziena, Estatuaren “iraungipenaren” teoriarekin
bateratzea?

Orokorrean, bi gauzak eklektizismoaren laguntzaz bateratzen
dira, printzipiorik gabe, modu sofistikatu batez edo kapritxoaren
arabera (edo Boteredunen gustuaren arabera) erauziz, izan arrazonamendu bat zein bestea; eta lehen mailan jarrarazten
da, kasuen ehuneko laurogeita hemeretzian, ez bada
gehiago, hain zuzen ere “iraungipenaren” tesia. Dialektika eklektizismoagatik
ordezkatzen da: gure garaietako literatura sozialdemokratak
marxismoaren aurrean duen jarrerarik ohikoena
eta orokortuena da. Ordezkapen hauek ez dute, egia esan,
ezer berririk; filosofia grekoaren historian ere ikusi ahal izan
dira. Marxismoa oportunismoagatik ordezkatzean, eklektizismoak,
bere burua dialektika bezala aurkeztuz, errazago engainatzen
ditu masak; itxurazko asebetetze bat ematen die, prozesuaren
aspektu guztiak, garapenaren tendentzia guztiak,
eragin kontraesankor guztiak, etab. kontuan hartzen dituela
ematen du, benetako orduan ez duenean garapen sozialaren
prozesuaren inongo interpretazio osaturik eta iraultzailerik
ematen.

Aurrerago esan dugu, eta xehetasun handiagoz frogatuko
dugu gure hurrengo azalpenean, iraultza biolentoaren ezinbestekotasunari
buruzko Marx eta Engelsen doktrinak Estatu
burgesari egiten diola erreferentzia. Hau ezin daiteke Estatu
proletarioagatik (proletalgoaren diktaduragatik) ordezkatu
“iraungipenaren” bidez, soilik, lege orokor bezala, iraultza biolentoaren
bidez baizik. Engelsek honi eskaintzen dion gorespena,
eta Marxen adierazpen mordoekin guztiz bat datorrena
(gogora ditzagun Filosofiaren Miseriaren eta Manifestu Komunistarenamaierak iraultza biolentoaren ezinbestekotasunaren
adierazpen arro eta argiarekin; gogora dezagun
1875eko Gotha[-ko] Programaren Kritika, jada ia hogeita hamar
urte pasa zirenean Marxek programa honen oportunismoa larrutzen
duenean7), aipaturiko gorespen honek ez du ezer “suhartsutik”,
ez deklamaziotik, ez irtenbide polemikotik. Masak
hemen, hain zuzen ere iraultza biolentoaren ideia honetan, sistematikoki hezteko beharrak, Marxen eta Engelsen doktrina
ororen oinarria osatzen du. Gaur egun nagusi diren korronte
sozial-chauvinistak eta kautskiarrak doktrina honen aurka
eginiko traizioa, bereziki agerian geratzen da bai batzuen bai
besteen aldetik, propaganda honen eta agitazio honen ahazmenean.

Ezinezkoa da Estatu burgesa Estatu proletarioagatik ordezkatzea
iraultza biolento bat gabe. Estatu proletarioaren
abolizioa, hau da, Estatu ororen abolizioa, iraungipen prozesu
batekin bakarrik da posible.

Marxek eta Engelsek ideia hauek modu zorrotz eta konkretu
batez garatu zituzten, egoera iraultzaile bakoitza banan-
banan ikertuz, iraultza bakoitzaren esperientziatik ateratako
ikaspenak aztertuz. Beren doktrinaren zati hau aztertzera
pasako gara, dudarik gabe, garrantzitsuena baita.