Páginas

'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 2. kapitulua, 1. puntua

II. KAPITULUA
1848tik 1851ra bitarteko urteetako
esperientzia


1.- IRAULTZAREN BEZPERAN
Marxismo helduaren lehen lanak, Filosofiaren Miseria eta Manifestu
Komunista
, hain zuzen ere 1848ko iraultzaren bezperakoak
dira. Egoera honek, puntu bateraino, aipaturiko lanek,
marxismoaren oinarri orokorren azalpenaz gain, garai hartako
egoera iraultzaile konkretuaren isla bat edukitzea eragiten
du; horregatik, agian, komenigarriagoa izango da liburu hauen
autoreek Estatuari buruz esaten dutena aztertzea, 1848tik
1851rako urteetako esperientziatik aterata zituzten ondorioak
aztertu baino lehenago.

“Bere garapenaren igarotzean —idazten du Marxek Filosofiaren
Miserian
— langile klaseak, klaseak eta hauen arteko
antagonismoak baztertuko dituen elkarte bategatik ordezkatuko
du gizarte zibil zaharra; eta ez da existituko jada botere politiko
bat bere zentzu hertsian, botere politikoa baita, hain zuzen
ere, klase arteko antagonismoen adierazgarri ofiziala gizarte zibilaren
barnean (182. orr. 1885eko argitalpen alemaniarrean).

Hezigarria da, Estatua klaseen abolizioaren ondoren desagertzen
dela ideiaren azalpen orokor honi, Manifestu komunistak
duen azalpena alderatzea; berau Marx eta Engelsek hilabete
batzuk geroago, hots, 1847ko azaroan idatzia:

“…Proletalgoaren garapeneko fase orokorrenak zirriborratzean,
egungo gizartearen barnean gutxiago edo gehiago ezkutatzen
den gerra zibilaren garapenaren ibilbidea jarraitu dugu,
iraultza ireki bat bilakatzen den unera arte, eta proletalgoak,
burgesia bortizkeria bidez eraitsiz, bere agintea ezarri arte…”

…Gorago ikusi dugun bezala, langile iraultzarako lehen
pausua proletalgoa klase agintari bezala zutitzea da, demokraziaren
konkista.

Proletalgoa bere aginte politikoaz baliatuko da burgesiari
gradualki bere kapital guztia erausteko, ekoizpen instrumentu
guztiak Estatuaren, hau da, klase dominatzaile bezala antolatutako
proletalgoaren eskuetan zentralizatzeko, eta ekoizpen indarren
kopurua ahal bezain azkar handitzeko. (31. eta 37. orr.
1906eko 7. argitalpen alemaniarrean).

Hemen marxismoaren ideia aipagarrienetako eta garrantzitsuenetako
bat aurkitzen dugu Estatuari dagokionean: “proletalgoaren
diktaduraren” ideia (Marx eta Engels Parisko Komuna
eta gero izendatzen hasi ziren bezala) eta halaber Estatuaren
definizio bat, izugarri interesgarria, hau ere marxismoaren “ahaztutako
hitzen” artean kontatzen dena: “Estatua, hau da, klase
dominatzaile bezala antolatutako proletalgoa
”.

Estatuaren definizio hau ez da inoiz azaldu alderdi sozialdemokrata
ofizialen propagandako eta agitazioko literatura
nagusian. Baina honetaz gain, bereziki ahazmenera ere
eramana izan da, zeren erreformismoarekin puntu guztietan
bateraezina baita eta ohiko aurreiritzi oportunistekin eta “demokraziaren
garapen baketsuaren” inguruko ilusio filistearrekin
belarrondoka ematen baita.

Proletalgoak Estatua behar du, errepikatzen dute oportunista,
sozial chauvinista eta kautskiar guztiek, ziurtatuz hau
dela Marxen doktrina eta “ahaztuz”, lehenik eta behin, Marxen
arabera, proletalgoak iraungitzen den Estatua bakarrik behar
duela, hau da, halako moduan antolatua non berehala iraungitzen
hasiko den eta ezin ahalko duen iraungitu besterik egin;
eta, bigarrenik, langileek “Estatu” bat, “hau da, proletalgoa klase
dominatzaile bezala antolatua” behar dutela.

Estatua indarraren erakunde berezi bat da, biolentziaren
erakunde bat klase bat erreprimitzeko. Zein da proletalgoak
erreprimitu behar duen klasea? Noski, soilik klase esplotatzailea,
hau da, burgesia. Langileek Estatua zapaltzaileen erresistentzia
zapaltzeko bakarrik behar dute, eta soilik proletalgoak
zuzendu dezake, soilik berak gauzatu dezake zapalkuntza
hau. Proletalgoa da kontsekuenteki iraultzailea den klase bakarra,
bera da burgesiaren aurkako borrokan, honen erabateko
erauzketaren aldeko borrokan, langile eta zapaldu guztiak
batzeko gai den klase bakarra.

Klase zapaltzaileek dominazio politikoa zapalkuntza mantentzeko
behar dute, hau da, gutxiengo ziztrin baten interes
berekoietan herriaren gehiengo zabalaren aurka. Klase zapalduek
dominazio politikoa zapalkuntza oro ezabatzeko behar
dute, hau da, herriaren gehiengo zabalaren interesetan esklabista
modernoek osaturiko gutxiengo ziztrin baten aurka, hau
da, lurjabe handien eta burgesiaren aurka.

Demokrata burges txikiek, klase arteko borroka klaseen
adiskidetzearen ametsengatik ordezkatu duten sasisozialista
hauek, eraldaketa sozialista ere modu ameskor batean imajinatu
dute, ez klase zapaltzailea eraistearen moduan, baizik eta
gutxiengoa gehiengora baketsuki makurtzearen moduan, honek
bere eginkizunaren kontzientzia hartuko duelakoan. Klaseen
gainetik dagoen Estatu baten aitorpenari atxikirik doan
utopia burges txiki honek, praktikan langileen klaseen interesak
traizionatzera eraman izan du; adibidez, 1848ko eta 1871ko
Frantziako iraultzen historiak erakutsi duen bezala, eta ministerio
burgesetako partehartze “sozialistaren” esperientziak erakutsi
duen bezala Ingalaterran, Frantzian eta beste herrialdetan
XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran.

Marx bere bizitza osoan zehar sozialismo burges txiki honen
aurka borrokatu zen, gaur egun alderdi sozial iraultzaileak
eta mentxebikeak Errusian berpiztu dutena. Marxek kontsekuenteki
garatu zuen klase arteko borrokaren teoria, botere
politikoaren, Estatuaren, teoriara iritsiz.

Burgesiaren agintearen eraisketa proletalgoak bakarrik
gauzatu dezake, klase berezi bezala bere existentziako baldintza
ekonomikoek eraisketarako prestatzen baitute eta hau
egiteko aukerak eta indarrak ematen baitizkio. Burgesiak, nekazariak
eta burges txikien geruza guztiak aldentzen eta sakabanatzen
dituen bitartean, proletalgoa kohesionatu, batu
eta antolatu egiten du. Soilik proletalgoa da —ekoizpen handian
duen paperagatik— langile eta esplotatu guztien buru
izateko gai, nahiz askotan burgesiak ez dituen hauek proletalgoa
baino gutxiago esplotatzen, esklabutzen eta zapaltzen, gehiago
baizik, baina ez dira gai bere askapena lortzerako orduan
bere kabuz borrokatzeko.

Klase arteko borrokaren teoriak, Marxengandik Estatuaren
auziari eta iraultza sozialistari aplikaturik, nahitaez eramaten
du proletalgoaren dominazio politikoa, bere diktadura aitortzera,
hau da, inorekin tartekatzen ez den eta zuzenki masen
indar armatuan oinarritzen den botere bat aitortzera. Burgesiaren
eraisketa, proletalgoa klase dominatzaile bihurtuz bakarrik
gauzatu daiteke, hau gai izanik burgesiaren erresistentzia
ekidinezina eta etsia zapaltzeko eta erregimen ekonomiko
berrian langileen eta esplotatuen masa guztiak
antolatzeko.

Proletalgoak Estatuaren boterea behar du, indarraren
erakunde zentralizatua, biolentziaren erakundea, bai esplotatzaileen
erresistentzia zapaltzeko, baita ekonomia sozialista
“martxan jartzeko” lanean, biztanleriaren masa ikaragarria,
nekazariak, burgesia txikia, erdi-proletarioak zuzentzeko ere.

Langile alderdia heziz, marxismoak proletalgoaren abangoardia
hezten du, boterea hartzeko eta herri guztia sozialismora
gidatzeko
, erregimen berria zuzentzeko eta antolatzeko,
langile eta esplotatu guztien maisu, zuzendari eta buruzagi
izateko gai den abangoardia, bere bizitza soziala burgesiarik
gabe eta burgesiaren aurka antolatzeko lanean. Aldiz, gaur
egun nagusi den oportunismoak, langile alderdian hobekien ordaindutako
langile ordezkariak hezten ditu, masetatik banantzen
direla eta kapitalismoan hala-nola “moldatzen” direla, beren
oinordekotza eskubidea lenteja plater bategatik salduz,
hau da, burgesiaren aurka herriaren buruzagi iraultzaile izatearen
papera ukatuz.

“Estatua, hau da, klase dominatzaile bezala antolatutako
proletalgoa”: Marxen teoria hau, proletalgoak historian
duen eginkizun iraultzailearen inguruko bere doktrina guztiarekin
lotura etenezinean dago. Eginkizun honen gailurra
proletalgoaren diktadura da, proletalgoaren dominazio politikoa.

Baina proletalgoak Estatua burgesiaren aurkako biolentziaren
erakunde berezi bat bezala behar badu, hemendik
bere kabuz ondorioztatzen da ea posible den horrelako erakunderik
sortzea aurretik burgesiak beretzat sortutako estatu
makinaria suntsitu gabe. Ondorio honetara eramaten du zuzenean
Manifestu komunistak, eta Marxek honetaz hitz egiten
du 1848tik 1851ako iraultzako esperientziaren azterketa
egitean.