Páginas

'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 3.kapitulua, 1. puntua


III. KAPITULUA

Estatua eta Iraultza.1871ko Parisko komunaren esperientzia.
Marxen analisia.
1.- ZERTAN DATZA KOMUNEROEN SAIAKERAREN HEROITASUNA?
Jakina da, Komuna baino hilabete batzuk lehenago, 1870eko
udazkenean, Marxek Parisko langileak ohartarazi zituela, gobernua
eraisteko saiakera etsipenak bultzatutako astakeria bat
izango zela argudiatuz. Baina, 1871ko martxoan, langileei borroka
erabakigarria inposatu zitzaien eta hauek onartu egin
zuten, matxinada egintza bat izan zenean, Marxek irrikarik
handienarekin agurtu zuen iraultza proletarioa, iragarpen txar
guztiez gain. Marxek ez zion heldu “orduz kanpoko” mugimendu
baten kondena pedanteari, tristeki famatua den Plejanovek
bezala (marxismoaren arnegari errusiarra bera) 1905eko azaroan
langileei eta nekazariei borrokarako adoretuz idatzi zuena
eta 1905eko abenduaren ondoren edozein liberalen moduan
hasi zena oihukatuz: “Ez ziren armak hartu behar!”.

Marx, hala ere, ez zen asetu komuneroen heroitasunaren
aurrean irrikatzearekin, bere hitzetan, “zerua asaltatzen zutela”.
Marxek masen mugimendu iraultzaile hartan, nahiz eta ez
zen bere helburuak lortzera iritsi, garrantzia izugarrizko esperientzia
historiko bat ikusten zuen, proletalgo mundialaren
benetako aurrera pauso bat, ehunka programa eta arrazonamendu
baino pauso garrantzitsuago bat. Esperientzia hau aztertzea,
hemendik ikasgai taktikoak ateratzea, bere teoria esperientziaren
argitan berrikustea: hona hemen nola ulertzen
zuen Marxek bere eginkizuna.

Marxek Manifestu Komunistan sartzea beharrezkoa ikusi
zuen “zuzenketa” bakarra Parisko Komuneroen esperientzia
iraultzaileak iradokitu zion.

Manifestu Komunistaren argitalpen alemaniar berriko azken
hitzaurreak, bere bi autoreek izenpetzen dutenak, 1872ko
ekainaren 24ko data darama. Hitzaurre honetan, autoreek, Karl Marxek
eta Friederich Engelsek, Manifestu Komunistako
programa “puntu batzutan zaharkitua” geratu dela esaten
dute.

“…Komunak erakutsi du, batez ere —jarraitzen dute—,
“langile klasea ezin daitekeela mugatu besterik gabe Estatuaren
makina dagoen bezala hartzera eta bere helburu propioak
lortzeko honetaz baliatzera…”

Pasarte honen barnean kakotxen artean jarritako hitzak
bere autoreek hartuak izan ziren Marxen Frantziako Gerra
Zibila
lanetik.

Honela beraz, Marxek eta Engelsek Parisko Komunaren
ikasgai funtsezko eta nagusi honi halako garrantzia erraldoia
ematen zioten, ezen Manifestu Komunistan zuzenketa esentzial
bezala txertatu baitzuten.

Erabat bereizgarria da, hain zuzen ere funtsezko zuzenketa
hau izatea oportunistek desitxuratu dutena eta bere zentzua,
seguraski, Manifestu Komunistaren irakurleen hamarretik
bederatzirentzat, ez bada ehunetik laurogeita hemeretzirentzat,
ezezaguna izatea. Desitxuratze honetaz xehetasunez
geroago jardungo dugu, bereziki desitxuratzeei eskainitako kapitulu
batean. Momentuz nahikoa izango da seinalatzea, guk
aipaturiko Marxen hitz bikainak “ulertzeko” modurik ohikoena,
arruntena, Marxek hemen garapen mantsoaren ideia azpimarratzen
duela suposatzean datzala, boterea hartzearen eta
tankerako gauzen aurka.

Errealitatean, hain zuzen ere aurkakoa da. Marxen ideia,
langile klaseak “dagoen estatu makinaria” guztia suntsitu, hautsi,egin behar duela eta ezin duela sinpleki honen jabe egitera
mugatu da oinarrian.

1871ko apirilaren 12an, hau da, Komunaren garai bete
betean, Marxek Kugelmanni idatzi zion:

“…Nire Brumarioko Hemezortziaren azken kapitulua arretaz
irakurtzen baduzu, ikusiko duzu Frantziako iraultzaren
hurrengo ahalegin bezala azaltzen dudala, ez makinaria burokratiko
militarra esku batzuetatik besteetara pasatzea, orain
arte gertatzen ari zen bezala, eraistea baizik” (Marxek azpimarratua;
originalean: zerbrechen), “eta hau da hain zuzen ere
kontinentean benetako herri iraultza ororen aurrebaldintza.
Honetan datza, hain justu, Parisko gure kamarada heroikoen saiakera”
(Neue Zeit aldizkariko 709 orr., XX, 1, 1901-1902 urtea).
(Marxek Kuegelmani idatziriko gutunak errusiarrez gutxienik
bi ediziotan argitaratuak izan dira, horietako bat nik
idatzia eta nire hitzaurrearekin.)

Hitz hauetan: “Estatuaren makina burokratiko militarra
haustea”, laburrean, proletalgoak iraultzan zehar Estatuarekiko
dituen eginkizunen inguruko marxismoaren ikasgai funtsezkoena
adierazita gordetzen da. Eta ikasgai hau da, nagusi den
marxismoaren “interpretazio” kautskiarrak, erabat ahaztu ez
ezik, zuzenean desitxuratu duena!

Marxek Brumarioko Hemezortziari egiten dion erreferentziari
dagokionean berriz, aurrerago aipatu dugu jada pasarte
hura bere osotasunean.

Bi toki azpimarratzea interesatzen da aipaturiko Marxen
arrazonamenduan. Lehenik eta behin, Marxek bere ondorioa
kontinentera mugatzen du. Hau logikoa zen 1871ean, Ingalaterra
zenean oraindik herrialde kapitalista garbiaren eredua,
baina kasta militarrik gabe eta, neurri handi batean, burokraziarik
gabe. Horregatik, Marxek Ingalaterra baztertzen zuen
non iraultza, eta baita herri iraultza bat ere, hala hausnartzen
zen eta posible zen “zegoen estatu makinaria” suntsitzeko
aurrebaldintzarik gabe.

Gaur, 1917an, lehenengo gerra inperialista handiaren
garaian, Marxek egindako mugaketa horrek ez dauka izateko
arrazoirik. Ingalaterra eta Iparramerika, militarismorik eta
burokratismorik gabeko “askatasun” anglosaxoniarraren zentzuan
azken ordezkari eta handienak zirenak —mundu osoan—,
bueltaka joan dira dena azpiratzen eta zapaltzen duten
instituzio burokratiko militarraren zingira zikin eta odoltsuan
erori arte; Europa guztian amankomuna dena. Gaur, Ingalaterran
eta Iparramerikan ere, “benetako herri iraultza ororentzako
aurrebaldintza” da dagoen estatu makinaria haustea, suntsitzea(han, 1914tik 1917rako urteetan, perfekzio “europarra”,
inperialismoari amankomuna zaion perfekzioa lortu baitu).

Bigarrenik, arreta berezia merezi du, Estatuaren makina
burokratiko militarraren eraisketa dela “benetako herri iraultza
ororentzako aurrebaldintza” dioen Marxen behaketa ikaragarri
sakonak. “Herri” iraultzaren kontzeptu honek nahiko
arraroa dirudi Marxen ahotan, eta Plejanoven jarraitzaileek eta
mentxebike errusiarrek, beren burua marxistatzat aurkeztu
nahi duten Struven ikasle horiek, “lapsus” bezala kalifikatu lezakete
Marxen esamolde hau. Jende horrek marxismoaren hain
desitxuratze liberal eta pobrea egin du, ezen haientzat ez dela
existitzen ezer iraultza burgesaren eta proletarioaren arteko
antitesia ez bada, eta antitesi hau ere ahalik eta modu eskolastikoenean
ulertzen dute…

Adibidetzat XX. mendeko iraultzak hartzen baditugu,
burges bezala aitortu beharko ditugu, noski, iraultza portugaldarra
eta turkiarra. Baina ez bat ez bestea ez dira “herri” iraultzak,
ez batean ez bestean ez baitu parte hartzen itsu-itsuan,
modu aktibo batez, bere ekimen propioz, bere aldarrikapen
ekonomiko eta politiko propioekin, herriaren masak, honen
gehiengo zabalak. Aldiz, 1905etik 1907rako Errusiako iraultzak,
arrakasta “bikainik” erregistratu ere ez bazuen, hainbat momentutan
iraultza portugaldarrak eta turkiarrak lortu zituztenak
bezala, dudarik gabe, iraultza “benetan herrikoia” izan
zen, zeren herriko masek, honen gehiengoak, “geruza sozial baxuenek”,
aginteak eta esplotazioak zapaldurik, euren ekimen
propioz, iraultzaren garapen guztian zehar euren errebindikazioen
zigilua jarri zuten, suntsitu nahi zuten gizarte zaharraren
tokian beraien modura gizarte berri bat eraikitzeko euren
saiakeren zigilua hain zuzen.

1871ko Europan, proletalgoak ez zuen gehiengoa osatzen
kontinenteko inongo herrialdetan. Iraultzak ezin zuen “herrikoia”
izan, hau da, ezin zuen benetan gehiengoa mugimendura
erakarri, ez bazituen proletalgoak eta nekazariak biltzen.
Bi klaseek osatzen zuten orduan “herria”. Bi klase hauek batzen
dituena “Estatuaren makina burokratiko militarrak” zapaltzen,
esklabutzen, esplotatzen dituela da. Makina hau suntsitzea,
eraistea,
hori da “herriaren”, bere gehiengoaren, langileen eta
nekazarien gehiengoaren benetako interesek aholkatzen dutena,
eta hau da nekazari pobreen eta langileen aliantza aske
baterako “aurrebaldintza”, eta aliantza hau gabe, demokrazia
prekarioa da eta eraldaketa sozialista, ezinezkoa.
Jakina den moduan, aliantza honetarantz egiten zuen bidea
Parisko Komunak, nahiz eta ez zuen bere helburua lortu,
barne eta kanpo izaera zuten hainbat kausa zirela medio.

Ondorioz, “benetako herri iraultza” batez hitz egitean,
Marxek, burgesia txikiaren berezitasunak inolaz ere ahaztu gabe
(hauetaz asko eta sarri hitz egin zuela), kontuan zeukan, zehaztasunik
handienarekin, 1871ko Europako Estatu kontinentalen
gehiengoan zegoen klase arteko benetako korrelazioa. Eta,
bestalde, egiaztatzen zuen estatu makinariaren “suntsiketak”
langile eta nekazarien interesei erantzuten diela, batzen dituela,
“bizkarroia” ezabatzeko eta zerbait berriagatik ordezkatzeko
eginkizun amankomuna planteatzen diela.

Zerekin ordezkatu zehazki?