Páginas

'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 3. kapitulua, 5.puntua


Lenin Sverdlov-en eskubian, Urriko Iraultzaren urtemugan
 5.- ESTATU BIZKARROIAREN SUNTSIKETA

Jada aipatu ditugu eta orain hemen osatuko ditugu, Marxen
hitzak puntu honi dagokionean.

“...Ohikoa izaten da sorkuntza historiko berriak —idatzi
zuen Marxek—, bizitza sozialeko forma zaharren eta zenduen
erreprodukziotzat hartzea, hauekin antzekotasunen bat izan
baitezakete. Horrela, Estatu botere modernoa deusezten
(bricht: hausten) duen Komuna berri hau ere, Erdi Aroko komunaren
erreprodukziotzat hartua izan da... Estatu txikien
federazio bezala (Montesquieuek, girondinoek)..., gehiegizko
zentralismoaren aurkako borroka zaharraren neurriz kanpoko
forma bat bezala...

...Erregimen komunalak organismo sozialari itzuli zizkion
ordura arte “Estatu” bizkarroia xurgatzen ari zen indar
guztiak, zeina gizartearen kontura elikatzen baita eta honen
mugimendu askea oztopatzen baitu. Ekintza honekin bakarrik
Frantziaren birsorkuntza hasia zen...

…Erregimen komunalak nekazal guneetako ekoizleak
beren probintzietako hiriburuen gidaritza intelektualaren mendean
jarriko zituen, hemen, hiriko langileengan, beren interesen
ordezkari naturalak eskainiz. Komunaren existentzia soilak,
bistakoa zenez, herri autonomiako erregimen bat inplikatzen
zuen, baina ez jada alferrikakoa izango zen Estatu
botere baten kontrapisu gisa.”

“Estatu boterea deuseztea”, hau “bizkarroi” bat zela; bere
“mozketa” eta “suntsiketa”; jada alferrikakoa izango zen “Estatu
botere bat”: honela mintzatzen da Marx Estatuaz hitz egitean,
Komunaren esperientzia baloratuz eta aztertuz.

Hau guztia orain dela ia mende erdi izan zen idatzia, eta
orain benetako indusketetara jo behar da masa zabalen kontzientziara
faltsutu gabeko marxismo bat eramateko. Marxek
bizi izan zuen azken iraultzaren azterketak ahalbidetutako
ondorioak ahazmenera eramanak izan ziren, hain zuzen ere
proletalgoaren ondorengo iraultza handien momentua iritsi
zenean.

“...Komunari ezarri zaizkion interpretazioen aldaera anitzek
eta beren alderako interpretatu duten interesen aldaera
anitzek, forma politiko erabat malgua zela erakusten dute, gobernuen
aurreko forma guztiak ez bezala, denak oinarrian
errepresiboak izan zirela. Hona hemen bere benetako sekretua:
Komuna, esentzialki, langile klasearen gobernu bat zen, klase
ekoizleak klase jabedunaren aurkako borrokaren fruitua, azkenean
aurkitua, bere barnean lanaren emantzipazio politikoa
aurrera eramatea ahalbidetzen zuen forma politikoa...”

Azken baldintza hau gabe, erregimen komunala ezinezkoa
eta iruzur bat izango zatekeen…”.

Utopistek gizartearen eraldaketa sozialista eman behar
zen forma politikoak “aurkitzen” jardun zuten. Anarkistek alboratu
egin dute forma politikoen arazoa orokorrean. Egungo
sozialdemokraziako oportunistek Estatu demokratiko
parlamentarioaren forma burgesak hartu dituzte gainditu ezin
daitezkeen muga bezala, eta burua hautsi dute “eredu” honen aurrean
hainbeste ahuspeztatzen, anarkismotzat hartuz forma
hauek hausteko xede oro.

Marxek, sozialismoaren eta borroka politikoen historia
guztitik, Estatuak desagertu egin beharko duela eta bere
desagerketarako trantsizio forma (Estatutik ez Estaturako trantsizio
forma) “klase dominatzaile bezala antolatutako proletalgoa”
izango dela ondorioztatu zuen. Baina Marxek ez zuen helburutzat
hartzen etorkizun honetako forma politikoak
aurkitzea. Frantziako historiaren behaketa zorrotz bat egitera
mugatu zen, bere azterketa eta 1851 urtean eraman zuen ondorioa
behatzera: badator Estatu burgesaren makinaren suntsiketa.

Eta proletalgoaren masen mugimendu iraultzailea lehertu
zenean, mugimendu honek jasan zuen zartadaz gain, zein
forma agertu zituen aztertzen hasi zen.

Komuna iraultza proletarioagatik “azkenik aurkitua”
izan den forma politikoa da, lanaren emantzipazio ekonomikoa
lortzea ahalbidetzen duena.

Communards
Komuna estatu makina burgesa suntsitzeko iraultza proletarioaren
lehen saiakera da, eta suntsiturikoa ordezkatu dezakeen
eta ordezkatu behar duen “azkenik aurkituriko” forma
politikoa.

Aurrerago, gure azalpenean zehar, 1905eko eta 1917ko
iraultzak, beste egoera batzuetan, baldintza ezberdinetan,
Komunaren obra jarraitzen dutela eta Marxen azterketa historiko
bikaina baieztatzen dutela ikusiko dugu.

--Lenin