Páginas

'Alderdi Komunistaren Manifestua' (Karl Marx, Friedrich Engels): Aitzinsolasa

Marx eta Engels pintura batean (xehetasuna)

Hitzaurrea

Mamu bat dabil Europan barrena —komunismoaren mamua.
Europa zaharreko botere guztiak aliantza santu batean elkartu dira
mamu horren aurka, Aitasantua eta Tsarra, Metternich eta Guizot, erradikal
frantsesak eta alemaniar polizigizonak.

Non dago oposizioko alderdia aurkari agintariek komunista izena
ematen ez diotena, non dago oposizioko alderdi bat oposizio aurreratuenei,
etsai atzerakoienei bezala, komunismoaren salakuntza estigmatizatzailea
jaurtitzen ez diena?

Gertakari horretatik bi ondorio ateratzen dira:
Lehena da komunismoa dagoeneko potentziatzat aitorturik daukatela
Europako potentzia guztiek.

Bigarrena, badela ordua komunistek egun argitan eta mundu
osoaren aurrean adieraz ditzaten beren ideiak, beren joerak, beren
nahiak, mamu komunistaren ipuin horri alderdi-manifestu batekin
aurre egin diezaioten.

Helburu horrekin bildu dira Londresen herrialde desberdinetako
komunistak, eta honako manifestu hau idatzi dute, ingelesez, frantsesez,
alemanieraz, italieraz, flandrieraz eta danieraz argitaratuko dena.

Karl Marx, Friedrich Engels