Páginas

Iraultzaileen duintasuna eta morroien zurikeria

Stjepan Filipovic komunista

El comunista serbio Filip Filipovic se negó a jurar fidelidad al monarca

Errekondo, representante de la coalición burgesa AMAIUR, con Borbon


Filip Filipovic komunistak irabazi zituen 1920ko Belgradeko hauteskundeak. Filip Filipovic, ordea, ez zen inoiz izan serbiar hiriburuko alkate. Alkate izateko jugoslaviako erregeari leialtasun zina besterik ez zuen egin behar. Filipek ez zion egin. Filip, beraz, ez zuen inoiz estatu kapitalistaren kargu hori hartu. Iraultza zen bere ardura, ez erregeren morroi izatea. Filipek duitasuna zuen.

Geroago, Filipen alderdia ilegalizatua izango zen, eta bera, atxilotua. Filip Soviet Batasunean babestu zen, Stalinek hil zuen arte.

Filip Filipovicek ez zuen bere deitura bera duen Stjepan Filipovic ezagutu. Ez ziren familia berekoak, baina bai alderdi berekoak. Stjepan Filipovic, Filip bezala, Alderdi Komunistako militantea zen, eta grebak eta ziegak ezagunak zituen.

Stjepan partisanoa zen, ausarta eta trebea ekintza militarretan. Baina Stjepan txetnik-en (serbiar nazionalisten) atzaparretan erori eta naziei entregatu zuten. Bi hilabete luzez torturatua izan zen, baina gogor eutsi zuen ezer esan gabe. Azkenean gudari gorria hiltzea erabaki zuten.

Stjepani lepoaren inguruan lotu zioten soka. Baina iraultzailea ez zen kikildu, eskuak itxi eta bi ukabilak zerura eraman zituen ausartki, desafiatzaile. “Hil bedi faxismoa! Askatasuna herriarentzat!” izan ziren bere azkeneko oihuak. Stjepanek duintasuna zuen.

Ez Filipek ez Stjepanek ez zuten Jugoslaviar Iraultzaren garaipena ikusi. Baina euren duintasuna izan zen iraultzaren garaipenerako inspirazio.
Komunistak —Filipen eta Stjepanen alderdia— gailendu ziren gerran. Monarkikoak, erreakzionarioak eta kolaborazionistak garbitu eta okupatzaile faxistak akabatu zituzten. Errepublika Federal Sozialista ezarri zen, akatsak akats Jugoslaviako nazio zapalduek inoiz ikusi ez bezalako arorik oparoena, libreena, anaikorrena.

Duintasunak eta borrokak, borrokak eta duintasunak, beti (beti!), lehenago edo beranduago, ekartzen ditu irrikatutako helburuak. Langileriak beti gogoratuko ditu bere alde borrokatzen duen jendea, eta Cuadra, Antiguedad, Errekondo eta enparauek ez dute ez meriturik ez lekurik gure herriaren historian, ez bada doilorkeriaren atalean.

Ekaitz Martin
Jugoslaviar komunistak

"Muerte al faxismo - Libertad para el pueblo" graffiti (con las ultimas palabra de Stjepan Filipovic) ante el paso de tropas nazis