Páginas

Langile baten galderak liburu baten aurrean (Bertolt Brecht)

Zazpi Atedun Tebas hura, nork eraiki zuen?
Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri.
Erregeek garraiatu ote zituzten harritzar haundiok?

Eta hainbatetan porrokatua izan zen Babilonia,
nork jaso zuen beste hainbestetan?

Lima distirant hura eraiki zuten langileak,
ze etxetan bizi ote ziren?

Txinako Harresia bukatu zen iluntzean:
nora jo zuten harginek?

Erroma bikain hura
garaitza arkuz beterik. Nork altxatu zituen?
Nortzuk menperatu zituzten Zesarrek?
Hain ospetsua zen Bizanziok, jauregiz besterik
ez ote zuen bertako jendearentzat?

Alegiazko Atlantidanberebat, itsasoak irentsi zuen gauean,
 biztanleak ito zorian
oihuka ari zitzaizkien beren esklaboei laguntza eske.
Alejandro gazteak India bereganatu zuen.
Berak bakarrik ote?

Zesarrek galoak menderatu.
Ez ote zuen berarekin sukaldari bat bederen?

Felipe Espainiakoak negar egin zuen bere Armada urperatu zenean.
Ez ote zuen beste inork negarrik egin?

Federiko Bigarrenak Zazpi Urteko Gerra irabazi.
Nork bestek zuen irabazi?

Garaitza bat orrialde bakoitzean.
Nortzuk atondu zituzten garaitza banketeak?
Hamar urtez behin gizon haundi bat.
Nork ordaintzen zituen haren gastuak?

Zenbat historia, hainbat galdera. Historiak bezainbat galdera.
Zenbat historia! Zenbat galdera!

--Bertolt Brecht