Lenin etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Lenin etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

LENIN: Iraultza sozialista eta nazioen autodeterminazio eskubidea (2)


2.- Iraultza sozialista eta demokraziaren aldeko borroka

Iraultza sozialista ez da ekintza bakar bat, ez da fronte bakarreko bataila bat, baizik-eta klaseen arteko gatazka handien garai oso bat, fronte guztietan gertatzen den bataila sorta luze bat, hots, ekonomiaren eta politikaren auzi guztietan, eta burgesia desjabetzean amai daiteke soilik.


Akats larria izango litzateke uste izatea demokraziaren aldeko borrokak proletalgoa iraultza sozialistatik urrutiratu dezakeela, edo hau, ahultzea, ezkutatzea, eta abar. Alderantziz; demokrazia osoa ezartzen ez duen sozialismo garailea ezinezkoa den bezala, ezinezkoa da, era berean, burgesia menperatzeko prestatzen den proletalgorik demokraziaren aldeko borroka anitz, kontsekuente eta iraultzailerik sustengatzen ez duena.


Ez litzateke akats txikiagoa programa demokratikoko punturen bat ezabatzea —nazioen autodeterminazioa, adibidez— inperialismoaren-pean “eginezin” edo “ametsezko” delaren ustean oinarrituz. Nazioen autodeterminaziorako eskubidea kapitalismoaren esparruan eginezina delaren adierazpena zentzu absolutuan, ekonomikoan, edo zentzu erlatiboan, politikoan, ulertua izan daiteke.


Aurreneko kasua guztiz okerra da ikuspuntu teorikotik. Lehenik eta behin, zentzu horretan eginezinak dira kapitalismoaren-pean, adibidez, lan-bonoak edo krisien abolizioa, eta abar. Guztiz okerra da modu berean nazioen autodeterminazioa eginezina izatea. Bigarrenik, Norvegia 1905ean Suediatik banatzearen adibide soilak “eginezintasun” hori errefusatzen du zentzu horretan. Hirugarrenik, irrigarri litzateke harreman politiko eta estrategikoen aldaketa txiki batek, adibidez Alemaniaren eta Ingalaterraren artean, gaur edo bihar estatu poloniarra, hindua, etab., berrien sortzea eragitea guztiz “egingarria” dela ukatzea. Laugarrenik, kapital finantzarioak, bere hedatze asmoetan, “libreki” erosi eta sobornatuko du gobernu errepublikar eta demokratiko libreena eta edozein herrialdeko funtzionari hautatua, nahiz-eta “independentea” izan. Kapital finantzarioaren boterea, orokorrean kapitalarena bezala, ezin da suntsitu demokrazia politikoaren alorrean gertatzen den edonolako eraldaketaren bidez; eta autodeterminazioa bete-betean eta esklusiboki alor horri dagokio. Baina kapital finantzarioaren botereak ez du ezabatzen inondik ere demokrazia politikoaren inportantzia klase-zapalkuntza eta klase-borrokaren forma askeago, zabalago eta argiago bat bezala. Horregatik, kapitalismoaren-pean, demokrazia politikoaren aldarrikapenetako bat zentzu ekonomikoan “eginezina” delaren arrazoiketa guztiak okerreko difinizio batean oinarritzen dira, ikuspuntu teorikotik, kapitalismoaren eta demokrazia politiko orokorraren arteko harreman orokor eta funtsezkoei dagokionez.


Bigarren kasuan adierazpen osatugabea eta zehaztugabea da. Zeren ez bakarrik nazioen autodeterminazio-eskubidea, baizik-eta demokrazia politikoaren funtsezko aldarrikapen oro egingarri dira inperialismoan era osagabean, itxuragabetuan, ohiz kanpoko kasuetan (adibidez, 1905ean Norvegia Suediatik banatzea). Kolonien berehalako askapenaren aldarrikapena, sozialdemokrata iraultzaile orok defendatua, “eginezina” da kapitalismoaren-pean, era berean, zenbait iraultza gabe. Baina hortik, inolaz ere, ezin da ondorioztatu sozialdemokraziak uko egin behar dionik aldarrikapen horien guztien aldeko borroka gertu eta irmoari (uko egite horrek burgesiaren eta erreakzioaren jokoan erortzea litzateke), alderantziz: aldarrikapen horiek guztiak ez modu erreformistan, baizik-eta iraultzailean, adierazteko eta gauzatzeko beharra; ez legaltasun burgesari mugatuz, baizik-eta hura hautsiz, ez parlamentuko hitzaldiak eta hitzezko protestak nahikotzat joz, baizik-eta jendetza borroka-ekintzetara bultzatuz, funtsezko aldarrikapen demokratiko ororen aldeko borroka zabalduz eta piztuz proletalgoa burgesia zuzen erasotzeko egoerara heldu arte, hau da, iraultza sozialistara, non burgesia desjabetua izango den. Iraultza sozialista ez da lehertuko soilik greba handi baten ondorioz, edo kale manifestazio baten ondorioz, edo gosetien matxinada baten ondorioz, edo altxamendu militar baten ondorioz, edo jaikialdi kolonial baten ondorioz, izan daiteke baita ere krisi politiko baten ondorioz, Dreyfus afera kasu, edo Saverne-ko gertakaria kasu, edo nazio zapaldu baten banatzeko erreferendumak eraginda.


Inperialismoaren-pean gertatzen den zapalkuntza nazionalaren larriagotzeak beharrezkoa egiten dio sozialdemokraziari borroka “utopikoari” (burgesiak esaten dion bezala), nazioen banatzeko askatasunaren aldeko borrokari uko ez egitea, baizik-eta alderantziz, sutsuki alor horretan sortzen diren gatazkak ere erabiltzea aitzakia bezala jendetzaren ekintzarako eta burgesiaren aurkako ekintza iraultzailetarako.


LENIN

LENIN: Iraultza sozialista eta nazioen autodeterminazio eskubidea (1)

Trotsky, Lenin, Kamenev

IRAULTZA SOZIALISTA ETA NAZIOEN
AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA
(tesiak)

Lenin, 1916

1.- Inperialismoa, sozialismoa eta nazio zapalduen askapena

Inperialismoa garapen kapitalistaren maila gorena da. Herrialde garatuetan kapitalak estatu nazionalen alorra gainditu du, konpetentzia monopolioarekin ordezkatu du, sozialismoa gauzatzeko aurrebaldintza objektibo guztiak sortuz. Horregatik, Mendebaleko Europan eta Estatu Batuetan proletalgoaren borroka iraultzaileaz gobernu kapitalisten uzkailtzea eta burgesiaren desjabetzea eguneko agendan izkiriatuak daude. Inperialismoak jendetza borroka horretara bultzatzen du klase kontraesanak neurrigabe larriagotzean, jendetzaren egoera ekonomiko eta politikoa —trustak, garestitasuna— okertzean: Militarismoa areagotzean, gerren maiztasuna handitzean, erreakzioa gogortzean, uztarri nazionala eta harrapaketa koloniala finkatzean eta handitzean.

Sozialismo garaileak halabeharrez demokrazia osoa ezarri behar du, eta beraz, ez du gauzatu behar soilik nazioen eskubideen berdintasun osoa, baizik-eta errealitatean bihurtu nazio zapalduen autodeterminazio eskubidea, hots, banaketa politikorako eskubide askatasuna. Bere jardunbide guztiarekin —bai gaur, bai iraultza garaian eta bere garaipenaren ondoren— nazio zapalduak askatu eta beraien artean aliantza askean (eta aliantza askea hitz faltsu bat da banatzeko askatasunik gabe) oinarritutako harremanak ezarriko dituztela frogatzen ez duten alderdi sozialistek traizioa egingo diote sozialismoari.

Argi dago demokrazia estatu forma bat dela eta berarekin desagertuko dela, baina hori soilik sozialismotik —behingoz garaile eta finkatua— komunismo osora iragatean izango da.

LENIN

1916ko urtarrilean-otsailean izkiriatua
1916ko apirilean argitaratua
M.I.A. -ren gaztelerazko argitalpen digitalean oinarritua

Gora Martxoaren 8a, emakume langilearen borroka-egun internazionala


La Journée internationale des ouvrières

Lenin
1921eko martxoak 8

Un des traits essentiels du bolchévisme et de la Révolution russe a été d'attirer à la politique ceux qui étaient le plus opprimés sous le capitalisme. Dans les monarchies et les républiques démocratiques bourgeoises, la majorité de la population est opprimée, trompée, pillée par les capitalistes. Cette oppression, cette tromperie, ce pillage du travail populaire sont inévitables tant que subsiste la propriété du sol, des fabriques, des usines.


L'essence du bolchévisme, du pouvoir des Soviets, consiste en ce qu'il dévoile le mensonge et l'hypocrisie de la démocratie bourgeoise, abolit la propriété privée de la terre et des usines et réunit tout le pouvoir entre les mains des masses travailleuses et exploitées. Ce sont ces masses elles‑mêmes qui prennent en mains la politique, c'est‑à‑dire l'édification de la société nouvelle. L'oeuvre est difficile, mais il n'est pas d'autre issue à l'esclavage du salariat.


Pour entraîner les masses dans la politique, il faut y entraîner les femmes. Car, sous le régime capitaliste, la moitié du genre humain est doublement opprimée. L'ouvrière et la paysanne sont opprimées par le capital ; en outre, même dans les plus démocratiques des républiques bourgeoises, elles restent devant la loi des êtres inférieurs à l'homme ; elles sont de véritables « esclaves domestiques », car c'est à elles qu'incombe le travail mesquin, ingrat, dur, abrutissant de la cuisine et du ménage.


La révolution bolchévique a coupé les racines de l'oppression et de l'inégalité de la femme, ce que n'avait encore osé faire aucun parti, aucune révolution. De l'inégalité de la femme devant la loi, il ne reste pas trace chez nous. L'inégalité odieuse dans le mariage, le droit familial, la question des enfants a été totalement abolie par le pouvoir de Soviets.


Ce n'est là qu'un premier pas vers l'émancipation de la femme. Mais pas une seule République bourgeoise, même parmi les plus démocratiques, n'a osé le faire, et cela de crainte d'attenter au principe sacro‑saint de la propriété individuelle.


Le second, (le plus important) a été la suppression de la propriété privée sur la terre et les usines. Voilà ce qui ouvre la voie à l'émancipation effective et intégrale de la femme et à son affranchissement de « l'esclavage domestique » par la substitution de la grande économie collective à l'économie domestique individuelle.


Cette émancipation est chose difficile, car il s'agit de transformer des coutumes, des mœurs enracinées depuis des siècles. Mais nous avons déjà un début, le branle est donné et nous sommes engagés dans la vole nouvelle.


Aujourd'hui, journée internationale des ouvrières, dans tous les pays du monde d'innombrables réunions d'ouvrières voteront des adresses de félicitation à la Russie des Soviets, qui a inauguré l’œuvre difficile, mais grande et féconde, de leur libération ; les leaders du mouvement féminin exhorteront à ne pas perdre courage devant la sauvage réaction bourgeoise. Plus un pays bourgeois est « libre » ou « démocratique », plus les capitalistes répriment avec cruauté le mouvement ouvrier. Nous en avons un exemple dans la République démocratique des Etats‑Unis. Mais les travailleurs se réveillent. La guerre impérialiste a tiré de leur torpeur les masses laborieuses d'Amérique, d'Europe et même d'Asie.


Le monde entier est en effervescence. La libération des peuples du joug de l'impérialisme, la libération des ouvriers et des ouvrières du joug du capital progresse irrésistiblement. Elle s'accomplit, grâce à la poussée de dizaines et de centaines de millions d'ouvriers et d'ouvrières, de paysans et de paysannes. C'est pourquoi la cause de l'émancipation du travail triomphera dans le monde entier.

--Lenin

Lenin: ¿Qué Hacer?

Komsomol-eko gaztea Leninen irudia duen bere karneta erakusten

«La conciencia de la clase obrera no puede ser una verdadera conciencia
política si los obreros no están acostumbrados a hacerse eco de todos los
casos de arbitrariedad y opresión, de violencias y abusos de toda especie,
cualesquiera que sean las clases afectadas; a hacerse eco, además, desde el
punto de vista socialdemócrata [/comunista] y no desde ningún otro. La conciencia de las
masas obreras no puede ser una verdadera conciencia de clase si los obreros
no aprenden, a base de hechos y acontecimientos políticos concretos y,
además, necesariamente de actualidad, a observar a cada una de las otras
clases sociales, en todas las manifestaciones de la vida intelectual, moral
y política de esas clases; si no aprenden a aplicar en la práctica el análisis
materialista y la apreciación materialista de todos los aspectos de la actividad
y de la vida de todas las clases, capas y grupos de la población. Quien
oriente la atención, la capacidad de observación y la conciencia de la clase
obrera exclusivamente, o aunque solo sea con preferencia, hacia ella misma,
no es un socialdemócrata [/comunista], pues el conocimiento de sí misma por parte de
la clase obrera, está inseparablemente ligado a la completa nitidez no solo
de los conceptos teóricos (…) [sino de] las ideas elaboradas sobre la base
de la experiencia de la vida política, acerca de las relaciones entre todas
las clases de la sociedad actual. (...) A fin de llegar a ser un socialdemócrata [/comunista],
el obrero debe formarse una idea clara de la naturaleza económica y
de la fisonomia social y política del terrateniente y del cura, del dignatario
y del campesino, del estudiante y del vagabundo, conocer sus lados fuertes
y sus puntos flacos, saber orientarse en las frases y sofismas de toda
indole más corrientes, con los que cada clase y cada capa encubre sus
apetitos egoístas y su verdadera 'entraña', saber distinguir qué instituciones
y leyes reflejan estos u otros intereses y cómo los reflejan. Y no es
en los libros donde puede encontrarse esta 'idea clara': solo la pueden proporcionar
cuadros vivos, asi como denuncias, formuladas sobre huellas
frescas, de todo cuanto suceda en un momento determinado en torno nuestro,
de lo que todos y cada uno hablan a su manera (. . .), de lo que se manifiesta
en determinados acontecimientos, cifras, sentencias judiciales, etc.
Estas denuncias políticas que abarcan todos los aspectos de la vida son
una condición indispensable y fundamental para educar la actividad revolucionaria
de las masas»




«Ya que no puede hablarse de una ideología independiente, elaborada por las masas obreras en el curso de su movimiento, el problema se plantea solamente así: ideología burguesa o ideología socialista. No hay término medio (pues la humanidad no ha elaborado ninguna "tercera ideología"; además, en general, en la sociedad desgarrada por las contradicciones de clase, nunca puede existir una ideología al margen de las clases ni por encima de las clases). Por eso todo lo que sea rebajar la ideología socialista, todo lo que sea alejarse de ella, equivale a fortalecer la ideología burguesa»

Lenin. '¿Qué facer?'

'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 5. kapitulua, 3. puntua


3.- GIZARTE KOMUNISTAREN LEHENENGO FASEA

Gotha-ko Programaren Kritikan, Marx-ek zehatz mehatz errefusatzen
du, sozialismoan, langileak “lanaren produktu osoa” jasoko
duela dioen ideia lassallearra. Marxek, gizarte guztiaren
lan sozial guztitik erreserbako fondo bat, ekoizpena handitzeko,
makina “gastatuak” berritzeko, etab.erako beste fondo bat,
eta kontsumorako objektuez gain, administrazio, eskola, hospitale,
zaharren egoitza, etab.entzat beste fondo bat deskontatu
beharko dela frogatzen du.

Lassalleren esaldi lauso, nahasi eta orokorraren ordez
(“langileari lanaren produktu osoa eman”), Marxek azterketa
zentzudun bat ematen du gizarte sozialistak bere aferak nola
administratu beharko dituenaren inguruan. Marxek, kapitalismoa
existituko ez den gizarte honen bizi baldintzen analisi
konkretuari heltzen dio, eta honela dio:

“Hemen” (langile alderdiaren programaren azterketan)
“kontua ez da bere oinarriaren gainean garatu den gizarte komunista
bat, baizik eta alderantziz, hain zuzen ere gizarte kapitalistatik
irten berria den bat eta, beraz, oraindik ere bere alderdi
guztietan, ekonomikoan, moralean eta intelektualean,
gizarte zaharraren zigilua aurkezten duena, zeinaren barrenetatik
sortua izan baiten”.

Gizarte komunista hau da, kapitalismoaren barrenetik
atera berria dena eta bere aspektu guztietan gizarte zaharraren
zigilua daramana, Marxek gizarte komunistaren “lehenengo”
fasea edo behe fasea deitzen diona.

Ekoizpen baliabideak jada gizabanakoen jabetza pribatu
izateari utzi diote gizarte guztiaren jabetza izateko. Bertako
kide bakoitzak, sozialki beharrezkoa den lanaren zati jakin bat
burutzean, gizartetik lan kopuru hau edo bestea egin izanaren
akreditazio agiri bat jasotzen du. Agiri honengatik, kontsumo
gaien biltegi sozialetatik dagokion produktuen kopurua eskuratzen
du. Behin fondo sozialera pasatzen den lan kopurua ondorioztatuta,
langile bakoitzak, beraz, gizartetik ematen dion
adina jasotzen du.

Dirudienez, “berdintasuna” da nagusi.

Baina Lassallek, ordena sozial honetaz mintzatzean (sozialismo
izendatu ohi dena eta Marxek komunismoaren lehen
fase izendatzen duena), hau “bidezko banaketa” dela dio, “bakoitzak
lanaren produktu berdinera duen eskubide berdina”
dela. Lassalle okertu egiten da, eta Marxek agerian uzten du
bere okerra.

Hemen “eskubide berdinak” —dio Marxek—, printzipioz,
oraindik “eskubide burgesa” izaten jarraitzen du, eskubide orok
bezala, desberdintasun bat aurresuposatzen duelarik. Eskubide
orok gizaki ezberdinei neurri berdina aplikatzea esan nahi du,
hauek benetan antzekoak ez direnean, elkarren artean berdinak
ez direnean; horrenbestez, “eskubide berdina” berdintasunaren
urratze bat eta bidegabekeria bat da. Egia esan, bakoitzak
bestearen lan sozialaren zati berdina egiten badu, produktu
sozialaren zati berdina jasotzen du (adierazitako ondorioak egin
ostean).

Hala ere, gizakiak ez dira berdinak: batzuk indartsuagoak
dira eta besteak ahulagoak; batzuk ezkondurik daude eta
besteak ezkongabe; batzuk besteek baino seme alaba gehiago
dituzte, etab.

“…Lan berdinarekin —amaitzen du Marxek— eta, beraz,
kontsumo fondo sozialeko partehartze berdinarekin, batzuk
besteek baino gehiago lortzen dute, batzuk besteak baino aberatsagoak
dira, etab. Eragozpen hauek guztiak ekiditeko, eskubideak
ez luke berdina izan behar, ezberdina baizik…”

Horrenbestez, komunismoko lehen faseak ezin du oraindik
justiziarik ez berdintasunik ezarri: aberastasun ezberdintasunek
irauten dute, ezberdintasun bidegabeek; baina jada
bazterturik geratuko da gizakiaren gizakiagatiko esplotazioa,
ez baita posible izango, jabetza pribatuko tituluarekin, ekoizpen
baliabideetaz, lantegietaz, makinetaz, lurraz, etab.etaz jabetzea.
Orokorrean “berdintasunari” eta “justiziari” buruzko
Lassalleren esaldi burges txikia birrinduz, Marxek gizarte komunistaren
garapenaren bilakaera seinalatzen du; lehenik,
behartua egongo da, soilik gizabanako isolatuek ekoizpen baliabideak
usurpatzean datzan “injustizia” hori suntsitzera,
baina ez da gai izango kolpetik beste injustizia ere suntsitzeko,
kontsumo gaiak “lanaren arabera” (eta ez beharren arabera)
banatzean datzan hura suntsitzeko.

Ekonomista zabarrek, irakasle burgesak barne, eta euren
artean “gure” Tuganek, sozialistei behin eta berriz gizakien
arteko ezberdintasuna ahazten dutela eta ezberdintasun
hau suntsitzea “amesten” dutela aurpegiratzen diete. Horrelako
gaitzespenek, ikusten dugun moduan, jaun ideologo burges
hauen erabateko ezjakintasuna bakarrik erakusten dute.

Marxek modurik zehatzenean hartzen du kontuan, ez
bakarrik gizakien ezberdintasun sahiestezina, baita ekoizpen
baliabideak gizarte guztiaren jabetza komun izatera pasatze
soilak ere (“sozialismoa”, hitzaren ohiko zentzuan) ez dituela
banaketaren akatsak eta “eskubide burgesaren” ezberdintasuna
ezabatzen, honek agintzen jarraitzen duela, produktuak
“lanaren arabera” banatzen diren heinean.

“…Baina akats hauek —jarraitzen du Marxek— ekidinezinak
dira gizarte komunistaren lehen fasean, gizarte kapitalistatik
jaiotzen baita erditze luze eta mingarri baten ondoren.
Eskubideak ezin du inoiz egitura ekonomikoaren ezta honek
baldintzatua den gizartearen garapen kultularalen gainetik
egon…”.

Honela beraz, gizarte komunistaren lehen fasean (sozialismoa
izendatu ohi dena), “eskubide burgesa” ez da erabat ezabatzen,
baizik eta soilik zati batean, soilik jada lorturiko eraldaketa
ekonomikoaren neurrian, hau da, soilik ekoizpen baliabideei
dagokienean. “Eskubide burgesak” gizabanakoen ekoizpen
baliabideen gaineko jabetza pribatua aitortzen du. Sozialismoak
hauek jabetza komun bihurtzen ditu. Zentzu honetan —eta
soilik zentzu honetan— desagertzen da “eskubide burgesa”.

Hala ere, eskubide honek bere beste aspektu batean ere
irauten du: gizarteko kideen artean produktuen banaketaren
eta lanaren banaketaren erregulatzaile bezala. “Lan egiten ez
duenak ez du jaten”: printzipio sozialista hau jada errealitate
bat da; “lanaren kopuru berdinari, produktuen kopuru berdina”:
printzipio sozialista hau ere jada errealitate bat da. Baina
hau ez da oraindik komunismoa, ez du oraindik “eskubide
burgesa” ezabatzen, honek produktu kopuru berdina ematen
baitie berdinak ez diren gizakiei eta lanaren kopuru ezberdinagatik
(ezberdina izatez).

Hau “akats” bat da, dio Marxek, baina komunismoaren lehen
fasearen akats ekidinezina, zeren, utopian erori gabe, ezin
pentsa daiteke, kapitalismoa eraistean, gizakiek berehala gizartearentzako
lan egiten ikasiko dutenik inongo eskubide arauri
heldu gabe; gainera, kapitalismoaren abolizioak ez ditu bat-
batean aldaketa honetarako premisa ekonomikoak ezartzen.

Beste arauak, “eskubide burgesetik” kanpo, ez dira existitzen
eta, horrenbestez, oraindik Estatuaren beharrak iraun
egiten du, ekoizpen baliabideen jabetza komuna zainduz, lanaren
berdintasuna eta produktuen banaketaren berdintasuna
zainduko duela.

Estatua kapitalistak ez dauden heinean, jada klaseak ez
dauden heinean iraungitzen da eta, honexegatik beragatik, ez
dago inongo klaserik erreprimitu beharrik.

Baina Estatua ez da oraindik guztiz iraungitu, zeren benetako
berdintasuna zigortzen duen “eskubide burgesaren”
babesak irauten du. Estatua erabat iraungitzeko beharrezkoa
da erabateko komunismoa.

-Lenin

'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 5. kapitulua, 2. puntua


2.- KAPITALISMOTIK KOMUNISMORAKO TRANTSIZIOA

“…Gizarte kapitalistaren eta gizarte komunistaren artean —jarraitzen
du Marxek— lehenengotik bigarrenerako eraldaketa
iraultzaileko aldia dago. Aldi honi, halaber, trantsizioko aldi
politiko bat dagokio, zeinan Estatua proletalgoaren diktadura
iraultzailea bakarrik izan daiteke…”

Marxen ondorio hau proletalgoak egungo gizarte kapitalistan
jokatzen duen paperaren azterketan, gizarte honen garapenari
buruzko datuetan eta proletalgoaren eta burgesiaren
interes antagonikoen izaera eramangaitzean oinarritzen da.

Lehen, arazoa honela planteatzen zen: bere askapena lortzeko
proletalgoak burgesia eraitsi, botere politikoa konkistatu
eta bere diktadura iraultzailea ezarri behar du.

Orain modu ezberdinxeago batean planteatzen da: gizarte
kapitalistatik —komunismorantz garatzen dela— gizarte
komunistara iragaitea ezinezkoa da “trantsizio aldi politiko”
bat gabe, eta aldi honetako Estatua proletalgoaren diktadura
iraultzailea bakarrik izan daiteke.

Alabaina, zein da diktadura honek demokraziarekiko duen
jarrera? Ikusi dugu Manifestu Komunistak sinpleki batera
jartzen dituela bi kontzeptu: “proletalgoa klase dominatzaile bihurtzea”
eta “demokraziaren konkista”. Azaldua izan den guztiaren
oinarriaren gainean, xehetasun gehiagoz zehaztu daiteke
nola eraldatzen den demokrazia kapitalismotik komunismorako
trantsizioan zehar.

Gizarte kapitalistak, bere garapen baldintza onuragarrienetan
harturik, gutxi gorabehera demokrazia osatu bat eskaintzen
digu errepublika demokratikoan. Baina demokrazia hau
beti ere esplotazio kapitalistaren marko estuan zanpaturik
agertzen da eta, arrazoi horregatik da, betiere, esentzian, gutxiengo
batentzako, soilik klase jabedunentzako, soilik aberatsentzako
demokrazia. Gizarte kapitalistako askatasunak beti,
gutxi gorabehera, Greziako antzinako errepubliketan askatasuna
zena izaten jarraitzen du: esklabistentzako askatasuna. Esplotazio
kapitalistaren baldintzak direla eta, soldatapeko esklabu
modernoak gabezia eta miseriagatik hain ahiturik bizi dira,
ezen “ez daudela demokrazietarako”, “ez daudela politikarako”;
gertaeren bilakaera arrunt eta baketsuan, herritarren gehiengoa
bizitza politiko-sozialeko partehartze orotik at geratzen da.

Alemania da, agian, baieztapen honen zehaztasuna agerien
egiaztatzen duena, hain zuzen ere han legedi konstituzionala
aldi ikaragarri luze eta egonkorrean mantendu baitzen,
ia mende erdiz (1871-1914), eta aldi honetan zehar sozialdemokraziak
beste edozein herrialdeetan baino askoz gehiago
egiten jakin izan baitzuen “legedi hau erabiltzeko” eta alderdi
politikoan munduko beste edozein tokitan baino langileen zati
handiago bat antolatzeko.

Honela baina, zenbatekoa da politikoki kontzienteak eta aktiboak
diren soldatapeko esklabuen zati hau, gizarte kapitalistan ezagutu direnetan handiena izanik? Soldatapeko 15 milioi langiletik,
alderdi Sozialdemokratak milioi bat kide ditu! 15 milioietik
sindikalki 3 milioi daude antolaturik!

Demokrazia gutxiengo ziztrin batentzat, demokrazia aberatsentzat:
horixe da gizarte kapitalistako demokrazia. Demokrazia
kapitalistaren mekanismoa gertuagotik behatzen badugu,
beti eta alde guztietatik ikusiko ditugu demokraziaren
murrizketak eta murrizketak: xehetasun “txikiak”, ustez txikiak,
sufragiorako eskubidean (etxebizitza baldintza, emakumearen
bazterketa, etab.), instituzio ordezkatzaileen teknikan,
biltzeko eskubidearen aurka doazen traba eraginkorretan
(eraikin publikoak ez dira “miserableentzat”!), eguneroko prentsaren
egituraketa erabat kapitalistan, etab., etab. Behartsuei
inposaturiko murrizketa, salbuespen, bazterketa eta traba hauek
garrantzi gabeak dirudite, batez ere klase zapalduen gabezia
sufritu ez dutenentzat eta hauen eguneroko bizitzarekin kontaktuan
egon ez direnentzat (politikari eta publizista burgesen
hamarretatik bederatziri, ez bada ehuneko laurogeita hemeretziri,
gertatzen zaiona); baina, oro har, murrizketa hauek
behartsuak politikatik, demokraziaren partehartze aktibotik,
baztertzen dituzte.

Trotsky eta Lenin


Marxek oso ongi hauteman zuen demokrazia kapitalistaren
esetzia hau Komunaren bere analisian ondorengoa estean:
zapalduei, zenbait urteetatik behin, Parlamentuan klase zapaltzaileko
zein agintarik ordezkatu eta zanpatu behar dituen
aukeratzen uzten zaie!

Baina, demokrazia kapitalista honetatik habiatuz —ezinbestean
itxia, behartsuak soka azpitik gaitzesten dituena eta,
beraz, demokrazia erabat hipokrita eta faltsua—, ez da garapen
jarrairik ematen modu sinple, zuzen eta lasai batean “gero
eta demokrazia handiago batera”, irakasle liberalek eta oportunista
burges txikiek sinestarazi nahi diguten moduan. Ez.
Garapen jarraia, hau da, komunismorako garapena, proletalgoaren
diktaduratik pasatzen da, eta honela bakarrik izan daiteke,
ez baitago esplotatzaile kapitalisten erresistentzia hausteko
beste indarrik ez beste biderik.

Baina proletalgoaren diktadura, hau da, zapaltzaileak azpiratzeko
klase dominatzaile bezala antolatutako zapalduen
abangoardia, ezin da soilik demokraziaren zabaltze sinplera zuzendu. Demokraziaren izugarrizko zabaltzearekin batera, lehen
aldiz behartsuentzako demokrazian, herritarrentzako demokrazian
bihurtzen dela, eta ez aberatsentzako demokrazian,
proletalgoaren diktadurak zenbait murrizketa inplikatzen ditu
zapaltzaileen, esplotatzaileen eta kapitalisten askatasunetan.
Hauek erreprimitu behar ditugu gizateria soldatapeko esklabutzatik
askatzeko; beren erresistentzia indarrez garaitu behar
da, eta begi bistakoa da errepresioa eta biolentzia dagoen
tokian ez dagoela ez askatasunik ez demokraziarik.

Engelsek honakoa bikain adierazten du Bebeli idatziriko
gutunean, irakurleak gogoratuko duen moduan, zera dioenean:
“proletalgoak oraindik Estatua behar duen bitartean, ez
du beharko askatasunaren interesetan, bere etsaiak menperatzeko
baizik, eta askatasunaz hitz egin daitekeen bezain laster
Estatuak bere gisan existitzeari utziko dio”.

Demokrazia herriaren gehiengo erraldoiarentzat eta errepresioa
indarrez, hau da, demokraziatik bazterketa esplotatzaileentzat,
herriaren zapaltzaileentzat: hona hemen demokraziak
jasango duen eraldaketa kapitalismotik komunismorako trantsizioan.

Soilik gizarte komunistan, kapitalisten erresistentzia jada
erabat apurtu denean, kapitalistak desagertu direnean, klaseak
egongo ez direnean (hau da, gizarteko kideen artean ekoizpen
baliabide sozialekiko ezberdintasunak existitzen ez direnean),
soilik orduan “desagertuko da Estatua eta askatasunaz
hitz egin ahalko da”. Soilik orduan izango da posible eta errealitate
egingo da benetako demokrazia osatu bat, hain zuzen,
murrizketarik inplikatzen ez duen demokrazia bat. Eta soilik
orduan hasiko da demokrazia iraungitzen, arrazoi sinple batengatik,
gizakiak, esklabutza kapitalistatik askatuak, esplotazio
kapitalistaren izugarrikeria, piztikeria, absurdo eta doilorkeria
zenbaezinetatik askatuak, pixkanaka, mendeetan barrena
ezagunak izan diren eta milaka urtetan zehar eredu guztietan
errepikatu izan diren bizikidetzako oinarrizko arauak betetzen
ohituko direlako; biolentziarik gabe, hertsapenik gabe,
menpekotasunik gabe, Estatua deritzon indarkeriazko aparatu
berezi hori gabe betetzen ohituko dira.

Esamolde hau, “Estatua iraungitu egiten da”, oso ongi hautatua
dago, prozesuaren izaera graduala eta honen berezkotasuna azpimarratzen baitu. Soilik ohituraren indarrak ezarri dezake
eta ezarriko du dudarik gabe influentzia hori, gure inguruan
milioika alditan ikusten baitugu zein erraztasunez ohitzen den
jendea bizikidetzako arauak betetzera, ez badago esplotaziorik,
ez badago ezer haserraraziko duenik, protestak eta altxamenduak
eragingo dituenik eta errepresioa ezinbesteko egingo
duenik.

Horrenbestez, gizarte kapitalistan demokrazia anputatu,
zeken, faltsu bat daukagu, soilik aberatsentzako, gutxiengoarentzako,
den demokrazia bat. Proletalgoaren diktadurak, komunismorako
trantsizio aldiak, lehen aldiz herriarentzako,
gehiengoarentzako, demokrazia bat ekarriko du, gutxiengoaren,
esplotatzaileen, beharrezko errepresioarekin batera. Soilik
komunismoak eman dezake benetako demokrazia osatu bat,
eta zenbat eta osatuagoa izan, orduan eta lehenago utziko dio
beharrezko izateari eta bere kabuz iraungituko da.

Beste hitz batzuetan esanda: kapitalismoan Estatu bat
daukagu hitzaren zentzu hertsian, klase batek bestea erreprimitzeko
eta, gainera, gutxiengoak gehiengoa erreprimitzeko
makina berezi bat. Begi bistakoa da, zapaltzaileen gutxiengo
batek zapalduen gehiengoa sistematikoki erreprimitzea bezalako
eginkizun bat aurrera eramateko beharrezkoa dela krudelkeria
izugarri bat, errepresio basati bat, beharrezkoak direla
odolezko itsasoak non gizateria hauetan zehar joaten den
esklabotzak, morrontzak, soldatapeko lanak azpiraturik.

Karl Marx

Geroago, kapitalismotik komunismorako trantsizioan zehar,
errepresioa oraindik ere beharrezkoa da, baina jada esplotatuen
gehiengoak esplotatzaileen gutxiengoa erreprimitzean
datza. Oraindik beharrezkoa da aparatu berezi bat, errepresiorako
makina berezi bat: “Estatua”. Baina jada trantsiziozko
Estatu bat da, ez da jada Estatu bat hitzaren zentzu hertsian,
zeren atzoko soldatapeko esklaboen gehiengoak esplotatzaileen
gutxiengo bat erreprimitzea hain erlatiboki erraza,
sinplea eta naturala izango da, ezen esklaboen, jopuen eta soldatapeko
langileen altxamenduen errepresioa baino askoz
odol gutxiago isuriko baita eta gizateriari askoz gutxiago kostako
baitzaio. Eta hau demokrazia herritarren gehiengo hain
handiarengana zabaltzearekin bateragarria denez, errepresiorako
makina berezi baten beharra desagertzen hasten da. Normala den bezala,
esplotatzaileek ezin dute herria erreprimitu
zeregin hau gauzatzeko bidea emango dien aparatu izugarri
konplikatu bat gabe, baina herriak oso “makina” sinple
batekin erreprimitu ditzake esplotatzaileak, ia “makinarik” gabe,
aparatu berezirik gabe, masa armatuen antolakuntza sinplearekin
(langile eta soldadu diputatuen Sovietak diren bezala,
esan dezagun, zertxobait aurreratuz).

Azkenik, komunismoak bakarrik ezabatzen du erabat
Estatuaren beharra, ez baitago inor erreprimitzeko, “inor” klaseko
zentzuan, herritarren zati jakin baten aurkako borroka
sistematikoaren zentzuan. Ez gara utopistak eta ez dugu ukatzen
inola ere, gizabanako batzuk gehiegikeriak egitea posiblea
eta ekidinezina denik, gehiegikeria horiek erreprimitzeko
beharra ere ukatzen ez dugun bezala. Baina, lehenik eta behin,
horretarako ez da beharrezkoa makina berezi bat, errepresiorako
aparatu berezi bat; hori herri armatuak berak egingo du,
pertsona zibilizatuen edozein taldek egin dezakeen sinpletasun
eta erraztasun berarekin; egungo gizartean ere, banandu
egiten dira borrokan ari direnak edo eragotzi egiten da emakume
bat erasotua izan dadin. Eta, bigarrenik, badakigu bizikidetzako
arauen hausturan oinarritzen diren gehiegikerien
kausa sozialik sakonena, masen esplotazioa, beren eskasia eta
beren miseria direla. Funtsezko kausa hau ezabatzean, gehiegikeriak
ere ezinbestean “iraungitzen” hasiko dira. Ez dakigu
zein azkartasunekin eta mailaketarekin, baina badakigu iraungitu
egingo direla. Eta berarekin batera Estatua ere iraungitu
egingo da.

Utopietan sartu gabe, Marxek, xehetasunez zehaztu zuen
etorkizun honi dagokionean orain zehaztea posible dena, hots:
gizarte komunistako fase (gradu edo etapa) behe eta gorena.

-Lenin

'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 5. kapitulua, 1. puntua

"Trabajo, disciplina, organizacion, defensa de la revolucion"


V. KAPITULUA

Estatuaren iraungipenaren oinarri ekonomikoak

Auzi honen azalpenik zehatzena Marxek ematen digu bere Gotha-ko
Programaren Kritikan (Brackeri idatziriko gutuna, 1875eko
maiatzaren 5ean. Ez zen argitaratua izan 1891ko Neue Zeit
aldizkarirarte, IX, 1, eta errusieraz foileto batean agertu zen).
Idazlan bikain honen zati polemikoak, lassalleanismoaren kritikari
buruzkoak, itzalpean utzi du, horrela esatearren, bere
zati positiboa, hots: komunismoaren garapenaren eta Estatuaren
iraungipenaren artean dagoen loturaren azterketa.

1.- MARXEN AUZIA PLANTEATZEKO MODUA

Marxek [Wilhelm] Bracke-ri 1875eko maiatzaren 5ean idatziriko gutuna,
aurrerago aztertu dugun Engelsek Bebeli 1875eko martxoaren
28an idatzitakoarekin nahikoa alderatzen bada, Marx Engels
baino askoz “Estatuaren aldekoagoa” dela eta Estatuari dagokionean
bi idazleen kontzepzioen artean ezberdintasun nahiko
aipagarria dagoela eman lezake.

Engelsek Bebeli Estatuari buruzko hitzontzikeria guztia
alde batera baztertzeko eta programatik Estatua hitza erabat
ezabatzeko aholkatzen dio, hau “komunitate” hitzagatik ordezkatzeko.
Engels, Komuna ez zela jada hitzaren zentzu hertsian
Estatu bat adieraztera ere iristen da. Aldiz, Marxek “gizarte
komunistako etorkizuneko Estatuaz” ere hitz egiten du,
hau da, ematen duenez, Estatuaren beharra onartzen du baita
komunismoan ere.

Baina halako irizpide bat benetan okerra litzateke. Arreta
gehiagoz aztertuz, Marxen eta Engelsen Estatuari eta bere
iraungipenari buruzko kontzepzioak guztiz bat datozela ikusten
dugu eta Marxek aipaturiko hitzak hain zuzen ere iraungitzen
ari den Estatuaren ingurukoak direla.

Begi bistakoa da ezin dela etorkizuneko “iraungipenaren”
momentua determintzatzeaz ere hitz egin, are gehiago,
ziurtasun osoz, prozesu luze batetaz ari garela jakinik. Marxen
eta Engelsen arteko itxurazko ezberdintasuna, jorratzen
zituzten gaien eta lortu nahi zituzten helburuen ezberdintasunagatik
azaltzen da. Engelsek Bebeli, modu ageri eta zorrotz
batean, azaletik, Estatuaren inguruan modan zeuden aurriritzien
(neurri handian Lassallek partekatzen zituenak) absurdotasun
guztia erakusteko eginkizuna planteatu zuen. Marxek
auzi hau, soilik gainetik ukitzen du beste gai batez interesatuz:
gizarte komunistaren garapena.

Marxen teoria guztia, kapitalismo modernoari garapenaren
teoria —bere forma kontsekuentenean, osatuenean, hausnartuenean
eta eduki aberatsenetan— aplikatzean datza.
Normala zen, beraz, Marxi teoria hau kapitalismoaren porrot
hurbilari eta etorkizuneko komunismoaren etorkizuneko garapenari
aplikatzeko arazoa mahaigaineratu izana.

Honela baina, zein datutan oinarrituz plantea daiteke
etorkizuneko komunismoaren etorkizuneko garapenaren auzia?

Oinarritzat komunismoa kapitalismotik datorrela, historikoki
kapitalismotik garatzen dela, kapitalismoak sorturiko indar
sozial baten ekintzaren ondorio dela hartuz. Marxengan ez dugu
ikusten utopiak fabrikatzeko, ezagutzea ezinezkoa den gauzei
buruzko alferrikako usteak egiteko, saiakera txikienik ere. Marxek
komunismoaren auzia naturalista batek, esate baterako, espezie
biologiko berri baten garapena planteatuko lukeen moduan
planteatzen du, jakinik halakotik eta halako moduan sortu dela
eta halakoan eta halako norabide zehatzean eraldatzen dela.

Marxek, beste ezer baino lehen, Estatuaren eta gizartearen
korrelazioen arazoan Gotha Programak zabaltzen duen
nahasmena baztertzen du.

“…Egungo gizartea —idazten du Marxek— gizarte kapitalista
da, herrialde zibilizatu guztietan existitzen dena, gutxi
gorabehera Erdi Aroko eranskinez askea, gutxi gorabehera herrialde
bakoitzeko garapen historikoaren berezitasunek aldatua,
gutxi gorabehera garatua. Aldiz, ‘egungo Estatua’ aldatu
egiten da herrialde bakoitzeko mugekin. Inperio prusiar-alemaniarrean
Suitzakoaz bestelakoa da; Ingalaterran, Estatu Batuetakoaz
bestelakoa da. 'Egungo Estatua', beraz, fikzio bat da.

Hala ere, herrialde zibilizatu bakoitzeko Estatu ezberdinek,
beren formen aniztasun pikardatuaz gain, denek amankomunean
dute gizarte burges modernoaren oinarrietan finkatzen
direla, nahiz eta, zentzu kapitalistan, toki batzuetan beste
batzuetan baino garatuago egon. Zentzu honetan “egungo
Estatuaz” hitz egin daiteke, etorkizunekoari kontrajarririk, bertan
egungo erroa, gizarte burgesa, iraungia izango baita.

Orduan galde egin daiteke: zein eraldaketa jasango du
Estatuak gizarte komunistan? Edo, beste hitz batzuetan,
egungo estatu funtzioen antzeko izango diren zein funtzio sozialek
iraungo dute orduan? Galdera hau zientifikoki bakarrik
erantzun daiteke, eta ‘herri’ hitza eta ‘Estatu’ hitza mila eratara
egokitzen baditugu ere, ez gara urrats txikienik ere gerturatuko
arazoaren konponbiderantz…”.
“Herri Estatuaren” inguruko hitzontzikeria guztia, ikusten
dugun moduan, barregarri utziz, Marxek arazoaren planteamendu
bat eskaintzen du eta, neurri batean, ohartarazten
gaitu modu zientifiko batean ebazteko irmoki finkaturiko datu
zientifikoekin bakarrik lan egin daitekeela.

Garapenaren teoriak eta orokorrean zientzia guztiak
erabateko zehaztasunez ezarri duten lehenengo gauza —eta
utopistek ahaztu zutena eta gaur egungo oportunistek, iraultzaren
beldur izaki, ahaztu dutena— historikoki, dudarik gabe, kapitalismotik
komunismorako trantsizio fase edo etapa berezi
bat egon behar duen baldintza da.

Lenin

Alderdi leninista herriaren tribunoa da

“Sozialdemokrataren [komunistaren] ideala ez da sindikatu baten idazkari izatea, baizik-eta herriaren tribunoa, bidegabekeria eta zapalkuntza seinale ororen aurrean erantzuten dakiena, edonon agertzen delarik eta edozein sektorek edo klase sozialak jasaten duelarik; polizia-basakeri eta esplotazio kapitalistaren adierazpen guztiak koadro bakar batean sintetizatzen dakiena; gertakaririk txikiena profitatzen dakiena denen aurrean bere uste sozialistak eta bere aldarrikapen demokratikoak aldarrikatzeko, bakoitzari eta denei azal diezaion proletalgoaren borroka askatzailearen garrantzi historiko unibertsala”

Lenin: ‘Zer egin?’ (1902)

'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 4. puntua, 6. kapitulua

Trotsky, James P. Cannon, Engels eta Marx, Diego Riveraren mural batean
"[Workers of] the World unite in the IVth International"

6.- ENGELS ETA DEMOKRAZIAREN GAINDITZEA

Engelsek honi buruz, “sozialdemokrata” izenaren zehaztasun
zientifiko eza aipatuz hitz egin behar izan zuen.
70. hamarkadako gai ezberdinei buruzko Engelsen artikuluen
argitalpenaren hitzaurreak, batez ere izaera “internazionalekoak”
direnak (Internacionales aus dem Volksstaat), 1894ko urtarrilaren
3aren data darama, hau da, hil baino urte
eta erdi lehenago idatzi zuen; bertan Engelsek artikulu guztietan
“komunista” hitza erabiltzen zela eta ez “sozialdemokrata”
nabarmentzen zuen, garai haietan, sozialdemokratak Frantzian
proudhondarrak eta Alemanian lassallearrak baitziren.

“…Marxentzat eta niretzat —jarraitzen du Engelsek—,
beraz, sinpleki ezinezkoa zen hain hitz malgua erabiltzea
gure ikuspuntu berezia izendatzeko. Gaur egun, egoera beste
modu batetara aurkezten da, eta hitz hau (“sozialdemokrata”),
agian, pasa (mag passieren) daiteke, nahiz eta ezegokia (unpassend)
izaten jarraitzen duen alderdi batentzat, zeinan programa
ekonomikoa ez den programa sozialista sinple bat orokorrean,
baizik eta programa komunista bat zuzenean eta zeinan
helmuga politikoa Estatuaren erabateko gainditzea den,
eta ondorioz, baita demokraziarena ere. Baina benetako Engelsek
azpimarratua) alderdien izenak ez dira inoiz erabat
egokiak izaten; alderdia garatu egiten da eta izena geratu egiten
da”.

Engels dialektikoak, bere existentziaren ilunabarrean,
dialektikari leiala izaten jarraitzen du. Marxek eta neuk —esaten
digu— izen eder bat geneukan alderdiarentzat, izen zientifikoki
zehatza, baina ez geneukan benetako alderdi bat, hau
da, masen alderdi proletario bat. Gaur egun (XIX. mendearen
amaieretan) benetako alderdi bat existitzen da baina bere izena
ez da zientifikoki zehatza. Ez du axola, “pasa daiteke”: garrantzitsua
den bakarra alderdia garatzea da, ez dezala bere
izenaren zehaztasun eza ezagutu gabe utzi eta honek ez diezaiola
norabide zuzenean garatzea eragotzi!

Agian badago gu ere, boltxebikeok, Engelsen modura
kontsolatu nahi gaituen adarjotzaileren bat: benetako alderdi
bat daukagu, modu bikainean garatzen ari dena; beraz “boltxebike”
bezalako hain hitz zentzugabe eta itsusi bat ere pasa
daiteke”, ez duela ezer adierazten, 1903ko Bruselas-Londreseko
Kongresuan gehiengoa lortu genuen guztiz halabearrezko
egoeratik kanpo… Agian gaur, uztailean eta abuztuan errepublikarrek
eta demokrazia “iraultzaile” filistearrak gure alderdiaren
aurka aurrera eramandako jazarpenek “boltxebike”
hitza hain famatu eta ohoretsu egin duten honetan eta, gainera,
jazarpen horiek hain aurrerapen izugarria, gure alderdiaren
benetako garapenean aurrerapen historiko bat, markatu
duten honetan, agian gaur, nik ere zalantzak edukiko nituzke
gure alderdiaren izena aldatzeko egin nuen apirileko proposamenaren
inguruan. Beharbada nire kamaradei “transakzio” bat
proposatuko nieke: Alderdi Komunista deitzea eta boltxebike
hitza parentesi artean uztea…

Baina izenaren arazoa konparaziorik gabe askoz garrantzia
gutxiagokoa da proletalgo iraultzaileak Estatuarekiko duen
jarrera baino.

Estatuari buruzko hausnarketa arruntetan, behin eta berriz
aipatzen da Engelsek hemen eta gure aurreko azalpenean
pasadaz azpimarratu dugun akatsa, hots; behin eta berriz ahazten
da Estatuaren suntsiketa demokraziaren suntsiketa ere
badela, Estatuaren iraungipenak demokraziaren iraungipena
ere inplikatzen duela.

Lehen begiradan, baieztapen honek erabat arraroa eta
ulergaitza dirudi; agian, baten bat beldurtzera ere hel liteke,
gutxiengoa gehiengoren menpe jartzea onartzen ez duen antolakuntza
sozial baten etorrera espero dugula pentsatuz, zeren
demokrazia, hain zuzen ere, printzipio honen aitorpena baita.

Ez. Demokrazia ez da gutxiengoa gehiengoaren menpean jartzearen
berdina. Demokrazia, gutxiengoa gehiengoaren menpe
jartzea onartzen duen Estatua da, hau da, klase batek bestearen
aurka, herritarren zati batek bestearen aurka, biolentzia
sistematikoki erabiltzera bideraturiko erakunde bat da.

Guk azken helmuga bezala Estatuaren suntsiketa hartzen
dugu, hau da, biolentzia antolatu eta sistematiko ororen, orokorrean
gizakien gaineko biolentzia ororen deuseztea. Ez dugu
itxoiten gutxiengoa gehiengoaren menpe jartzearen printzipioa
aitortuko ez duen ordena sozial baten etorrerarik. Baina,
sozialismoa xede izanik, konbentziturik gaude hau gradualki
komunismoan bihurtuko dela, eta honekin elkarloturik gizakiengan
orokorrean biolentziaren beharra desagertuko dela,
gizaki batzuek besteei dien menpekotasun oro desagertuko
dela, zeren gizakiak elkarbizitza sozialeko funtsezko arauak
behatzera ohituko dira biolentziarik eta menpekotasunik gabe.

Ohituraren elementu hau azpimarratzeko hitz egiten du
Engelsek belaunaldi berri batetaz, “baldintza sozial berri eta
askeetan hezia izanik, Estatu zaharraren traste guzti horretaz
libratu ahalko dela”, Estatu oro, baita Estatu demokratiko-
errepublikarra ere deuseztatu ahalko duela.

Hau azaltzeko helburuarekin, beharrezkoa da Estatuaren
iraungipenaren oinarri ekonomikoen auzia aztertzea.

Vigo (Galizia): Metalurgiako langileen greba

'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 4. kapitulua, 5. puntua


Lenin eta Trotsky, Urriko Iraultzaren liderrak
 5.- 1891ko HITZAURREA MARXen GERRA ZIBILAri

Frantziako Gerra Zibilaren hirugarren argitalpenari eginiko
hitzaurrean —hitzaurre honek 1891ko martxoaren 18ko data
darama eta lehen aldiz Neue Zeit aldizkarian izan zen argitaratua—,
Engelsek, pasadaz, Estatuarekiko jarreraren inguruko
arazoei buruzko ohar interesgarri batzuk azaltzen ditu eta,
aldi berean, Komunaren irakaspenen laburpen aipagarri bat
adierazten du. Laburpen hau, autorea komunatik banatzen
duten hogei urteren esperientziarekin aberastua egonik eta
batez ere Alemanian hain zabaldua izan den “Estatuarenganako
fede superstiziosoaren” aurka zuzendua egonik, merezimenduz
deitua izan daiteke marxismoaren azken hitza aztertzen
ari garen auziarekiko.

“Frantzian —azpimarratzen du Engelsek—, langileak,
iraultza bakoitzaren ondoren, armaturik zeuden; “horregatik,
langileak desarmatzea izaten zen Estatuaren buruzagitzan
zeuden burgesen lehen agindua. Hemendik, langileek irabazitako
iraultza bakoitzeko, hauen porrotean amaituko zen borroka
berri bat emango da…”.

Iraultza burgesen esperientziaren balantzea motza bezain
adierazgarria da. Arazoaren gakoa —beste gauzen artean Estatuaren
auziari dagokionean (ba al dauzka armak klase zapalduak?)—
modu miresgarri batean dago bideratua. Arazoaren
gako hau da, hain zuzen ere, ideologia burgesaren eraginpean
dauden irakasleek bezala demokrata burges txikiek ere sarrien
sahiesten dutena. 1917ko Errusiako iraultzan, “mentxebikea”
eta “baita marxista ere” den Tsereteliri egokitu zitzaion
iraultza burgesen sekretu hau aurkitzeko ohorea (Cavignacen
gisako ohore bera). Ekainaren 11ako bere hitzaldi “historikoan”,

Tsereteliri alde egin zion Pretrogradoko langileak desarmatzeko
burgesiak hartu zuen erabakiaren sekretuak, noski, erabaki
hau berea bezala eta orokorrean “Estatuaren” behar bezala
aurkeztuz!

Ekainaren 11ako Tsereteliren hitzaldi historikoa, 1917ko
iraultzaren historialari ororentzat, noski, sozial iraultzaileen
eta mentxebikeen blokea, Tsereteli jaunak gidatua, proletalgoaren
aurka eta burgesiaren aldera pasa zela erakusten duen
ageriko froga bat izango da.

Engelsen beste ohar gorabeheratsu bat, erlazionatua baita
Estatuaren auziarekin ere, erlijioari buruzkoa da. Jakina da
sozialdemokrazia alemaniarra, usteltzen zihoan neurrian eta
gero eta oportunistago egiten zen heinean, are gehiago okertzen
zela honako formula famatu honen interpretazio filistearrera:

“Erlijioa ardura pribatuko afera deklaratzen da”. Izan
ere, formula hau erlijioa ardura pribatuaren afera balitz bezala
interpretatzen zen, baita proletalgo iraultzailearen Alderdiarentzat
ere!! Proletalgoaren programa iraultzailearen traizio
honen aurka Engels altxatu zen, 1891ean soilik oportunismoaren
germenik ahulenak ikus zitzakeela bere alderdian, eta
beraz, zuhurtasun handienaz mintzatzen zela:

“Komunako kideak, ia salbuespenik gabe, denak edo langileak
edo langileen ordezkari ezagunak zirenez, euren akordioak
izaera proletario nabarmen bategatik bereizten ziren.
Euren dekretuen zati bat, burgesia errepublikarra koldarkeria
doilorragatik ezartzera ausartzen ez zen erreformak ziren, eta
langile klasearen ekintza askerako ezinbesteko zimenduak
jartzen zituzten, esate baterako, Estatuari dagokionean, erlijioa
afera erabat pribatuko ardura dela: beste batzuk zuzenean
langile klasearen interesak babestera zihoazen eta hein batean
zulo handiak irekitzen zituzten ordena sozial zaharrean…”.

Engelsek nahita azpimarratzen ditu “Estatuari dagokionean”
hitzak, honekin oportunismo alemaniarrari kolpe zuhur
bat emanez. Oportunismo honek erlijioa alderdiarekiko ardura
pribatuko afera zela deklaratzen zuen eta honekin proletalgo
iraultzailearen alderdia “librepentsalari” filistear baldarraren
mailaraino jaisten zuen, akonfesionaltasuna onartzeko
prest baina, herria kaikutzen duen opio erlijiosoaren aurka
borrokatzeko alderdiaren eginkizuna ukatuz.

Alemaniako sozialdemokraziaren etorkizuneko historialariak,
honen 1914ko lur jotze lotsagarria aztertzean, ez du
material interesgarri gutxi aurkituko auzi honi buruz, oportunismoari
ateak zabal-zabalik irekitzen zizkioten alderdiko
buru ideologoaren, Kautskyren, adierazpen iheskorretatik hasiz,
eta 1913an “Los-von-Kirche-Bewegung-aren”
(Elizaren banaketaren aldeko mugimendua) aurrean zuen jarrerarekin
amaituz.

Baina bueltatu gaitezen Engelsek, Komunatik hogei urtetara,
proletalgo militantearentzat egin zuen ikasgaien laburpenera.

Hona hemen Engelsek lehen mailan nabarmentzen dituen
ideiak:

“…Hain zuzen ere gobernu zentralizatu zaharraren boterea
—armada, polizia politikoa eta burokrazia—, 1798an
Napoleonek sortua eta arez geroztik gobernu berri guztiek
tresna baliagarri bezala oinordetzan hartua, hauek ere beren
etsaien aurka erabili zutelarik; hain zuzen ere botere hori
Frantzia guztian eraitsia izan behar zuen, jada Parisen eraitsia
izan zen bezala.

Komunak lehen unetik aitortu behar izan zuen, langile
klaseak, boterera iristean, ezin duela Estatuaren makina zaharrarekin
gobernatzen jaraitu; konkistatu berria duen agintea
ez berriz galtzeko, langile klaseak, alde batetik, ordurarte bere
aurka erabilia izan den makina zapaltzaile zahar guztia garbitu
behar du, eta bestetik, euren diputatuen eta funtzionarioen
aurrean neurriak hartu behar ditu, denak, salbuespenik gabe,
edozein momentutan guztiz karguz kengarriak izendatuz…”.

Engelsek behin eta berriz azpimarratzen du ez monarkian
soilik, baita errepublika demokratikoenean ere, Estatuak
Estatu izaten jarraitzen duela, hau da, bere funtsezko ezaugarri
bereizgarria kontserbatzen duela: bere funtzionarioak, “gizartearen
zerbitzariak”, honen organo bihurtzea, honen gainetik
kokatutako jauntxoetan bihurtzea.

“…Estatua eta Estatuaren organoak gizartearen zerbitzari
izatetik honen jauntxoetan eraldatze honen aurka, eraldaketa
ekidiezina aurreko Estatu guztietan, Komunak bi
erremedio hutsezin erabili zituen. Lehenik eta behin, kargu
administratibo, judizial eta hezkuntzazko guztiak hauteskundez
bete zituen, sufragio unibertsalaren bidez, hautatzaileei
momentu oro beren hautatuak kargutik kentzeko eskubidea
emanez. Bigarrenik, funtzionario guztiak, altuak eta baxuak,
beste langileak bezala ordainduta zeuden. Komunak emandako
gehienezko soldata 6.000 franko ziren honekin
hesi eraginkor bat ezartzen zitzaion arribismoari eta karguen
ehizari, eta hau aginte-mandatuak kontatu gabe, gehigarri gisan,
Komunak gorputz ordezkakorretako diputatuentzako
sartu zituela …”

Engels hemen muga interesgarri batera iristen da non,
demokrazia kontsekuentea, alde batetik, sozialismoan eraldatzen
den eta, bestetik, sozialismoa erreklamatzen duen; Estatua
suntsitzeko beharrezkoa baita administrazio publikoaren
zereginak kontrol eta erregistro lan bihurtzea, hauek biztanleen
gehiengo zabalak lehenik, eta guztiak gero, egiteko
bezain errazak izango direlarik. Eta arribismoaren erabateko
ezabapenak zera eskatzen du, Estatuaren “ohorezko” karguek,
baita diru-sarrerarik ekoizten ez dutenak ere, bankuetako eta
sozietate anonimoetako ongi ordaindutako postuetarako tranpolin
bezala ezin balio izatea, herrialde kapitalista askeenetan
etengabe gertatzen den bezala.

Karl Liebknecht (goian) , "Weltrevolution" (altxamendu espartakista)

Baina Engels, nazioen autodeterminaziorako eskubideari
dagokionean, ez da erortzen, adibidez, marxista batzuk
jausten diren akatsean, eskubide hau kapitalismoan ezinezkoa
dela eta sozialismoa alferrekoa dela uste dutela. Halako argumentazioak
burutsua eman nahi du baina benetan faltsua da,
eta edozein instituzioren kasuan eta baita funtzionarioen soldata
xumehen kasuan ere errepika liteke, zeren bere azken
ondorioetaraino eramandako demokrazia bat kapitalismoan
ezinezkoa baita, eta sozialismoan demokrazioa oro iraungitu
egiten baita.

Hau pertsona bati ile bat erortzen zaionean burusoil geratzen
dela dioen txiste zaharraren antzeko sofisma bat da.

Demokrazia bere azken ondorioetaraino garatzea, garapen
honen formak aztertzea, praktikan hauek egiaztatzea, etab.:
honek guztiak iraultza sozialaren aldeko borrokaren eginkizunetako
bat osatzen du. Banandurik, inongo demokraziak ez du
ondorio bezala sozialismoa ematen, baina, praktikan, demokrazia
ez da inoiz “banandurik” hartzen, “multzoan” baizik, ekonomiarengan
ere eraginez, bere eraldaketa bizkortuz eta bere
kabuz garapen ekonomikoaren eraginean eroriz, etab. Horrelakoa
da historia biziaren dialektika.

Engelsek jarraitzen du:

“…Gerra Zibileko hirugarren kapituluan xehetasun osoz
deskribatzen da Estatu botere zaharraren eztandara (Sprengung)
eta beste berri eta benetan demokratiko bategatik ordezkatzera
bideraturiko lana. Hala ere, beharrezkoa zen hemen
motzean ordezkapen honen ezaugarri batzuk azaltzen geratzea,
hain zuzen ere Alemanian baita Estatuarenganako
fede superstiziosoa eremu filosofikotik burgesiaren eta baita
langile askoren kontzientzia orokorrera joan dena. Ikusmolde
filosofikoaren arabera, Estatua ‘ideiaren gauzapena da’, hau
da, hizkuntza filosofikora itzulirik, Jainkoaren erreinua lurraren
gainean, betiereko egia eta betiereko justizia errealitate
egiten edo egin behar diren eremua. Hemendik Estatuaren eta
honekin erlazionatzen den guztiaren gurtza superstizioso bat
jaiotzen da, eta sineskeriazko gurtza hau geroz eta errazago
errotzen joaten da kontzientzietan, jendea jada haurtzarotik
gizarte guztiari amankomunak zaizkion interesak ezin direla
orain arte egindakoa ez den beste modu batera, hau da, ezin
direla Estatuaren eta bere ongi ordaindutako funtzionarioen
bidez ez den beste modu batera kudeatu ez babestu pentsatzera
ohitzen den heinean. Eta uste da aurrerapauso izugarri au-
sarta eman dela monarkia heredagarriaren fedetik askatzean
eta errepublika demokratikoa irrikatzean. Egia esan, Estatua
ez da klase batek bestea zapaltzeko tresna bat besterik, berdin
errepublika demokratikoan bezala monarkian ere; eta kasurik
hoberenean proletalgo garaileari bere klase dominazioaren aldeko
borrokan oinordetzan transmititzen zaion gaizki bat da.
Proletalgo garaileak, Komunak egin zuen moduan, berehala
moztuko dizkio gutxienik honen alde txarrenak, etorkizuneko
belaunaldi batek, bien bitartean, baldintza sozial berrietan
eta askeetan hezia izanik, Estatuaren traste zahar guzti honetaz
libratu ahalko duelarik”.

Engelsek alemaniarrak ohartarazten zituen, monarkia
errepublikagatik ordezkatua zen kasuan, orokorrean Estatuaren
auziari buruzko sozialismoaren oinarriak ahaztu ez zitzaten.
Gaur, bere oharpenek Tsereteli eta Chernov jaunentzako
lekzio zuzen bat direla ematen dute, beren praktika “koalizionistan”,
Estatuarenganako fede eta gurtza superstizioso bat
agertzen dutela!

Bi ohar gehiago. 1) Engelsek errepublika demokratikoan
eta monarkian, Estatuak “berdina” izaten jarraitzen duela badio,
“klase batek bestea zapaltzeko makina bat”, honek ez du
esan nahi, inondik inora, zapalkuntzako forma proletalgoarentzat
interes gabea denik, anarkista batzuk erakusten duten
moduan. Klase arteko borrokaren forma zabalagoak, askeagoak,
irekiagoak, proportzio erraldoietan errazten du orokorrean
klaseen suntsiketaren aldeko proletalgoaren borroka.
2) Zergatik soilik belaunaldi berri bat izango den Estatuaren
traste zahar guztia erabat deusezteko gai planteatzen
duen auzia, demokraziaren gainditzearekin erlazionaturik
dago; orain aztertzera pasako garena.

'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 4. kapitulua, 4.puntua


Trotsky eta Lenin boltxebikeak
  4.- ERFURTeko PROGRAMAREN PROIEKTUARI KRITIKA

Erfurt-eko Programaren proiektuari kritika, Engelsek Kautskyri
1891ko ekainaren 29an bidalia izan zen eta soilik 10 urteren
buruan argitaratu zen Neue Zeiten. Idazlan hau ezin daiteke
aintzakotzat hartu gabe utzi Estatuaren inguruko teoria marxistaren
azterketa batean, Estatuaren antolakuntzari dagokionean
sozialdemokraziaren kontzepzio oportunistak kritikatzera
eskainia baitago.

  Bide batez seinalatuko dugu, Engelsek arazo ekonomikoen
puntuan, argibide oso garrantzitsu bat ere egiten duela,
hain zuzen ere kapitalismo modernoan ematen ari ziren aldaketak
zein adi eta pentsakor jarraitzen zituen eta nola horrek
puntu bat arte gure garaiko, garai inperialistako, eginkizunak
aurrikustea baimentzen zion erakusten duela. Hona hemen
aipaturiko argibidea: kapitalismoa deskribatzeko programaren
proiektuan erabilitako “plangintza falta” (Planlosigkeit)
hitzak direla eta, Engelsek zera idazten du:

  “…Sozietate anonimoetatik trustetara pasatzen bagara,
zeinak adar industrial osoak menperatzen eta monopolizatzen
baitituzte, hemen, ekoizpen pribatua ez ezik, plangintza falta
ere amaitzen dela ikusten dugu” (Neue Zeit, 20 urtera, t. l,
1901-1902, 8. orr.).

  Hemen dago ezkutatua kapitalismo modernoaren, hau
da, inperialismoaren ulermen teorikoaren funtsezkoena dena,
hots: kapitalismoa, kapitalismo monopolista batean bihurtzen
dela. Hau azpimarratzea komeni da, zeren akatsik orokortuena
baieztapen erreformista-burgesa izan ohi da, kapitalismo
monopolista edo Estatuko kapitalismo monopolista jada ez
dela kapitalismoa, “Estatuko sozialismoa” dei daitekeela eta
antzeko gauzak esaten dituena. Noski, trustek ez dute barnean
ekartzen, ez dute gaur arte ekarri eta ezin dute ekarri planifikazio
osatu bat. Baina zenbateraino diren beraiek planak
diseinatzen dituztenak, zenbateraino diren kapitalaren magnateak
aurretik ekoizpenaren bolumena eskala nazionalera
eta eskala internazionalera kalkulatzen dutenak, zenbateraino
diren beraiek planen arabera ekoizpena erregulatzen dutenak;
hala eta guztiz ere, kapitalismoaren barnean gaude —honen
fase berri batean, egia da, baina kapitalismoaren barnean,
dudarik gabe—. Halako kapitalismoak sozialismoarekiko
duen “hurbiltasunak”, proletalgoaren benetako ordezkarientzat,
iraultza sozialistaren gertutasunaren, erraztasunaren, bideragarritasunaren
eta premiaren aldeko argumentu bat osatu behar
du, baina ez, inondik inora, iraultza hau ukatzen dutenen
aurrean eta kapitalismoa apaintzen dutenen aurrean tolerantziazko
jarrera bat mantentzeko argumentu bat, erreformistek
egiten duten moduan.

  Baina bueltatu gaitezen Estatuaren auzira. Hiru motatakoak
dira Engelsek hemen egiten dituen azalpen bereziki baliagarriak:
lehenik, errepublikaren auziari buruzkoak; bigarrenik,
nazio arazoaren eta Estatuaren egituraren arteko erlazioei
eragiten dienak; eta hirugarrenik, herri autonomia administratiboaren
ingurukoak.

  Errepublikari dagokionean, Engelsek hau Erfurt-eko programaren
proiektuari egiten zion kritikaren erdigune bilakatu
zuen. Kontuan hartzen badugu Erfurt programak sozialdemokrazia
internazional guztian hartu zuen garrantzia eta programa
hau II. Internazionalarentzat eredu bilakatu zela, gehiegikerietan
erori gabe esan dezakegu, Engelsek hemen II.
Internazional guztiaren oportunismoa kritikatzen duela.

  “Proiektuaren erreibindikazio politikoak —idazten du Engelsek—
akats handi batez minberatuak daude. Ez dago bertan
(Engelsek berak azpimarratua) benetan esan behar zenik”.
 
  Eta aurrerago argitzen da Konstituzio alemaniarra, zehatz-
mehatz, 1850eko Konstituzioaren kalko bat dela, erreakzionarioa
muturrean; Reichstaga ez dela, Wilhelm Liebknechten
esamoldearen arabera, “absolutismoaren mahasparra hostoa”
besterik eta “begi bistako absurdu bat” dela “lan bitarteko
guztiak jabetza komunean eraldatzea”, Estatu txikiak eta Estatu
alemaniar txikien federazioa legeztatzen duen Konstituzio
batean oinarrituz.

  “Hau ukitzea arriskutsua da”, gehitzen du Engelsek, oso
ongi baitaki Alemanian ezin dela legez programaren barnean
errepublikaren errebindikazioa sartu. Hala ere, Engels ez da
asebetetzen “denak” gustura uzten dituen bistako burutapen honekin.
Engelsek jarraitzen du: “Eta, nolanahi ere, ez dago auzi
honi modu batera ala bestera heldu beste erremediorik. Zein
punturarte den beharrezkoa oportunismoak erakusten du, hain
zuzen ere orain, prentsa sozialdemokrataren zati handi batean
zabaltzen (einreissende) ari den honetan. Sozialisten aurkako
legea berrezartzearen beldurrez, edo inperiopean egindako
lege haren adierazpen heldugabe ezberdinen beldurrez, orain
alderdiak Alemanian indarrean den legezko ordena bere errebindikazio
guztiak bide baketsuetatik gauzatzeko nahikoa dela
aitortu dezan nahi da…”

  Engelsek lehen mailan nabarmentzen du funtsean sozialdemokrata
alemaniarrek salbuespen legea berrezartzearen
beldurrez jarduten zutela, eta hau, itzulingururik gabe, oportunismo
bezala kalifikatzen du, bide “baketsu” baten ametsak
erabat absurdu bezala adieraziz, hain zuzen ere Alemanian ez
direlako ez errepublika ezta askatasunak ere existitzen. Engels
eskuak ez lotzeko bezain zuhurra da. Onartzen du, errepublikadun
herrialdeetan edo askatasun oso handia dutenetan
“imajinatu daitekeela” (“imajinatu” bakarrik!) sozialismoranzko
garapen baketsu bat, baina Alemanian, errepikatzen du:

  “…Alemanian, non gobernua ia ahalguztiduna den eta
Reichstagak eta instituzio ordezkatzaile guztiek botere eraginkorrik
ez duten, horrelako zerbait aldarrikatzea eta, gainera,
inolako beharrik gabe, absolutismoari mahasparrako hostoa
kentzea eta norbera bere biluztasuna estaltzen hastea esan
nahi du…”

  Eta, izan ere, gertatu zen, azalpen hauek “artxibatu” zituen
Alderdi Sozialdemokrata Alemaniarreko buruzagi ofizialak,
beren gehiengo zabalean, absolutismoaren estaltzaileak
zirela.

  “…Halako politikak alderdia bera bide okerrean jarri bakarrik
egin dezake. Lehen mailara pasarazten dira auzi politiko
orokorrak, abstraktuak, eta modu honetan auzi konkretuenak,
berehalakoenak, ezkutatzen dira, apenas lehen gertaera
handiak ematen direnean, lehen krisi politikoan, bere kabuz
eguneko gai zerrendan jartzen direnak. Eta honekin lortzen
den gauza bakarra, momentu erabakiorra ailegatzen denean,
alderdia bat batean nahasita sentitzea da, arazo erabakigarrien
aurrean bere barnean nahasmenak eta desadostasunak
agintzea, inoiz eztabaidatu ez izanagatik…”

  Eguneroko berehalako interesen mesedetan eginiko hausnarketa
handien eta funtsezkoen ahazmen honek, etorkizuneko
ondorioetaz ohartu gabe arrakasta iragankorrak jarraitze
eta horien alde borrokatze honek, mugimenduaren etorkizuna
orainaren mesedetan sakrifikatze honek, arrazoi “zintzoak”
jarraituko ditu, baina oportunismoa da eta izaten jarraituko
du, eta oportunismo “zintzoa” da agian denetan arriskutsuena
dena…

  Zerbait ukaezina badago, gure alderdia eta langile klasea
boterera soilik errepublika demokratikoaren forma politikopean
ailegatu daitezkeela da. Hau da, forma zehatza proletalgoaren
diktadurarako ere, Frantziako iraultza handiak jada agerian
utzi duen bezala…”.

  Engelsek hemen, garrantzia bereziz, Marxen obra guztietan
zehar lotura hari bezala doan funtsezko ideia errepikatzen
du: errepublika demokratikoa proletalgoaren diktadurarako
bide gertukoena da, zeren errepublika honek, nahiz eta inondik
ere ez duen kapitalaren dominazioa kentzen ezta, beraz, masen
zapalkuntza ez klase arteko borroka ere, ezinbestean borroka
honen zabaltzera, hedatzera, nabarmentzera eta areagotzera
eramaten du, hanibestekoa ezen behin masa zapalduen
bizitzeko interesak asetzeko aukera sortzen denean, aukera
hau, nahitaez eta esklusiboki proletalgoaren diktadurarekin
gauzatzen dela, hau da, proletalgoak masa hauen zuzentzearekin.
II. Internazional guztiarentzat, hauek ere marxismoaren
“ahazturiko hitzak” dira, eta ahazmen hau gardentasun
harrigarri batez agertu zen mentxebikeen alderdiaren historian
1917ko iraultza errusiarraren lehen seihilekoan.

  Errepublika federalaren arazoaren inguruan, hau herritarren
osaera nazionalarekin erlazionatuz, Engelsek zera idazten
zuen:

  “Zer da egungo Alemaniaren postua ordezkatu behar duena?”
(Bere Konstituzio monarkiko-erreakzionarioarekin eta era
berean erreakzionarioa den bere Estatu txikien sistemarekin,
“prusianismoaren” berezitasunak betierekotzen dituela, hauek
osotasun bat eratzen duen Alemania batean desegin beharrean.)
“Nire iritziz, proletalgoak errepublika bakar eta zatiezinaren
forma bakarrik erabili dezake. Errepublika federala
gaur egun oraindik ere, orokorrean, behar bat da Estatu Batuetako
eremu erraldoiean, nahiz eta Ekialdeko herrialdeetan
jada oztopo batean bihurtzen ari den. Aurrerapen bat adieraziko
luke Ingalaterran, non bi irletan lau nazio bizi diren eta
non, parlamentu bat besterik egon ez arren, aldi berean hiru
legegintza sistema existitzen diren. Suitza txikian denbora da
jada oztopo batean bilakatu dela, eta han oraindik errepublika
federala jasan badaiteke, Suitzak Estatu europearren sisteman
erabat kide pasiboa izatearekin nahikoa duelako da.
Alemaniarentzat, Suitzaren moduko erregimen federalista batek
atzerapen ikaragarria esan nahiko luke. Bi puntu dira Estatu
federal bat eta Estatu unitario bat bereizten dituztenak,
hots: federazioko Estatu partaide bakoitzak bere legegintza zibila
eta kriminala eta bere antolakuntza judiziala duela; eta
herri ganbara batez gain, ganbara federal bat existitzen dela,
non kantoi bakoitzak bere gisara bozkatzen duen, izan handia
ala txikia”. Alemanian, Estatu federala Estatu erabat baturako
trantsizioa da, eta 1866eko eta 1870eko “goitiko iraultzak”
ez du zertan ezeztatua izan behar, “behetiko mugimendu” baten
bidez osatua baizik.

  Engels ez da soilik Estatuaren formen arazoaren aurrean
axolagabekeriarik gabe agertzen; alderantziz, hain zuzen
ere trantsizio formak zehaztasun harrigarriarekin aztertzen
ahalegintzen da, kasu bakoitzean, bereizgarritasun historiko
konkretuen arabera, emandako formak zein motatako igarotzea
zertatik zertara— aurresuposatzen duen zehazteko.

  Engelsek, Marxek bezala, proletalgoaren eta iraultza
proletarioaren ikuspuntutik, zentralismo demokratikoa defendatzen
du, errepublika bakar eta zatiezina. Errepublika federala,
bai garapenerako salbuespen bezala edo oztopo bezala,
edo baita monarkiatik errepublika zentralizaturako trantsizio
bezala ikusten du, “aurrerapauso” bezala baldintza jakin berezi
batzuetan. Eta baldintza berezi horien artean arazo nazionala
nabarmentzen da.

  Engelsek, Marxek bezala, Estatu txikien erreakzionarismoari
eta kasu jakin batzuetan erreakzionarismo hau arazo
nazionalarekin estaltzeari egin zion kritika zorrotzaz gain, beragan
ez dugu arazo nazionala baztertzeko joera izpirik aurkitzen.
Sarritan Holandako eta Poloniako marxistak joera honetan
erortzen dira, “beren” Estatu txikietako nazionalismo filistear
estuaren aurkako borroka oso legitimotik habiatzean.

  Ingalaterran ere, non baldintza geografikoek, hizkuntzaren
erkidegoak eta mende askotako historiak herrialdeko lurralde
zatiketa txikietan arazo nazionala “desegin” behar zuela
dirudien arren, hemen ere Engelsek kontuan hartzen du,
begi bistakoa dela oraindik arazo nazionala gainditu gabe dagoela,
arrazoi honengatik aitortzen duelarik “aurrerapauso”
bezala errepublika federala. Argi ulertzen da hemen ez dagoela
ukapen izpirik ere errepublika federalen akatsak kritikatzeari,
ez progagandari, ezta errepublika unitarioaren, errepublika
zentralizatu baten, aldeko borroka tinkoenari ere.

  Baina Engelsek ez du inola ere zentralismo demokratikoaren
kontzeptua, ideologo burgesek eta burges txikiek, anarkistak
barne, kontzeptu hau erabiltzen duten zentzu burokratikoan
ulertzen. Engelsentzat, zentralismoak ez du baztertzen,
inondik ere, herri autonomia zabal hori; kontuan hartuz “komunek”
eta eskualdeek Estatuaren batasuna borondatez defendatzen
dutela, zentralismo honek erabat ezabatzen ditu burokratismo
oro eta “goitiko” aginte oro.

  “…Honela beraz, errepublika unitarioa —idazten du Engelsek,
Estatuari buruzko marxismoaren ideia programatikoak
garatuz—, baina ez egungo Frantziako Errepublikaren zentzuan,
ez dela 1789an fundatutako enperadorerik gabeko inperio
bat besterik. 1792tik 1798ra, Frantziako departamentu
orok, komuna (Gemeinde) orok erabateko autonomia zuen,
eredu iparramerikarra bezala, eta hori da guk ere eduki behar
duguna. Iparramerikak eta lehenengo Frantziako Errepublikak
erakutsi ziguten, eta Kanadak, Australiak eta beste antzeko
kolonia ingelesek erakusten digute gaur oraindik, nola
antolatu behar diren autonomiak eta nola baztertu daitekeen
burokrazia. Eta probintzi eta udalerrietako autonomia hau askoz
ere askeagoa da, adibidez, federalismo suitzarra baino,
non kantonamendu suitzarrak benetan independentzia handia
duen federazioarekiko” (hau da, Estatu federalarekiko osotasunean),
“baina baita barrutiarekiko (Bezirk) eta herriarekiko
ere”. Gobernu kantondarrek barrutiko polizia buruak (Bezirksstatthalter)
eta prefektuak izendatzen dituzte, erabat
ezezaguna hizketa ingeleseko herrialdeetan, eta guk etorkizunean
Prusiako Landartak eta Regierungsratak ezabatu ziren
energia berarekin ezabatu beharko ditugu” (komisario, polizia
buru, gobernatzaile eta, orokorrean, gohitik izendaturiko funtzionario
guztiak).   Honekin batera, Engelsek autonomiaren
inguruko programaren puntua ondorengo moduan formulatua
izan dadila proposatzen du: “Erabateko autonomia probintziarentzat”
(probintzia edo eskualdea), “barrutiarentzat eta herriarentzat,
sufragio unibertsalez aukeraturiko funtzionarioekin.
Estatuak izendaturiko autoritate lokal eta probintzial
guztien ezabatzea”.

  Kerenskyren eta beste ministro “sozialista” batzuen gobernuak
geldiarazi duen Pravdan (68. Zenb., 1917ko maiatzaren
28a), azpimarratu behar izan nuen, puntu honetan —ongi ulertuz
ez dela, inondik ere, puntu honetan bakarrik—, sasidemokrazia
sasiraultzaile bateko gure ordezkari sasisozialistak modu
ikaragarrian aldendu direla demokraziatik. Normala da burgesia
inperialistari “koalizioz” loturiko gizonek argibide hauei
entzungor egin izana.

  Bereziki garrantzitsua da nabarmentzea, Engelsek, gertaerekin
argudiatuz eta adibiderik zehatzenetan oinarrituz,
errefusatu egiten duela demokrata burges txikien artean izugarri
zabaldurik dagoen aurreiritzia, errepublika federalak,
dudarik gabe, errepublika zentralistak baino askatasun gehiago
inplikatzen duenaren aurreiritzia. Hau faltsua da. Engelsek
aipatzen dituen 1792tik 1798rako Frantziako errepublika
zentralistaren eta Suitzako errepublika federalaren inguruko
gertaerek gezurtatu egiten dute aurreiritzi hau. Errepublika
zentralista benetan demokratikoak errepublika federalak baino
askatasun gehiago eman zuen. Edo beste termino batzuetan
esanda: historian ezagutzen den herrietako, probintzietako, etab.eko
askatasun handiena, errepublika zentralistak eman zuen eta
ez errepublika fedelak.

  Gure alderdiko propagandak eta agitazioak ez du eskaini
eta ez dio eskaintzen nahikoa arreta honi, ezta orokorrean
errepublika federal eta zentralistaren eta herri autonomia administratiboaren
auziari ere.

--Lenin, Estatua eta Iraultza