Trotsky etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Trotsky etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

SOZIOLOGIA MARXISTA



Trotsky:
KLASE IRIZPIDEARI UKO EGITEAZ

Itzul gaitezen berriro ABCra. Soziologia marxistan, gertatzen den edozein fenomenoren analisirako abiapuntua klase definizioa da, bai estatuari dagokionez, bai filosofian, tendentzian,  literatura-eskolan, eta abar. Kasu askotan, ordea, klase definizioa bere horretan desegokia izan daiteke, klase batek maila ezberdinak dituelako, garapen maila ezberdinak izaten dituelako, egoera diferenteak, edo bertze klase baten eragina izan dezakeelako. Nahitaez kontutan hartu behar da, kasu horretan, bigarren edo hirugarren mailako baldintza horiek analisia borobiltzeko, eta gure gogoaren arabera, kontutan hartuko ditugu erabat edo partzialki. Baina marxista batentzat, gertakari baten analisia egitea ezinezkoa da gertakari horren klase izaerarik gabe.

Eskeletoak eta muskulu sistemak ez dute agortzen animalia baten anatomia; aldiz, hezurretaz eta muskuluetaz “abstrakzioa” egiten duen anatomia tratatua airean geratuko litzake. Gerra ez da organo bat, baizik-eta gizartearen funtzio bat, bere klase menperatzailearena, alegia. Baina ezinezkoa da funtzio bat ikertzea funtzio hori sortzen duen organoa ezagutu gabe, hau da, estatua, eta ezinezkoa da organoa ezagutzea organismoaren estruktura orokorra analizatu gabe, hau da, gizartea. Gizartearen muskulu eta hezurrak produkzio-indarrak eta klase harremanak dira (jabetza). [Max] Shachtman-ek funtzioa (gerra) sortarazten duen organotik (estatutik) “konkretuki”, independenteki ikertu nahi du. Ez al da beldurgarria?

Oinarrizko akats horrek deigarriagoa den bertze batekin loturik doa. Organoaren funtzioa bereiztu ostean hura analizatzeari ekiten dio bere premisa guztien aurka; ez doa abstraktutik konkretura, baizik-eta konkretua abstraktuan disolbatzen du. Gerra inperialista finantza-kapitalaren funtzioetako bat da, hots, garapen maila zehatz batean dagoen burgesiarena, zeina estruktura espezifiko bat duen kapitalismoan datzana, kapital monopolista.Definizio hauek nahiko konkretuak dira gure konklusio politikoetarako. Baina gerra inperialistaren kontzeptua sovietar estatuari zabaltzean, Shachtman-ek oinen azpian duen lurra zulatu egiten du. Finantza-kapitalaren eta langile-estatuaren hedatzeari izendapen berdina jartze asmoz —nahiz eta azalean egin— Shachtman bata eta bertzearen estruktura soziala bazter baten uzteari ekiten dio… “abstrakzioak” direla aldarrikatuz. Era horretan, marxismoarekin ezkutaketara jolasten, konkretua abstraktu dela esaten du, eta abstraktua arbuiatu egiten du konkretua delako!

Teoriarekin hain era bitxian jolastea ez da ustekabeko gauza. Estatubatuar burgestxiki oro prest dago edozein lurralderen okupazioari “inperialista” izena ematea, batez ere une honetan, AEBk ez daudela burubelarri sartuak ezer inbaditzen. Baina burgestxiki berdinari esango bagenio finantza-kapitalaren kanpo politika guztia inperialista dela, kontutan hartu gabe une jakin batean Finlandia bereganatzen edo  bertze batek bereganatzeaz “defenditu”, gure burgestxikia sumindura gupidatsuaz leher egingo luke. Noski, [Socialist Workers Party-ko] oposizioaren buruzagiak oso ezberdinak dira burgestxiki arrunt batekin alderatuz gero,  bai asmoei bai maila politikoari dagokionez. Baina pentsamendu oinarri berdinak dituzte. Burgestxiki bat beti saiatzen da gertakari politikoak bere oinarri sozialetatik bereizten, gatazka organiko bat dagoelako gertakariaren klase ikuspegiaren eta burgestxikien gizarte mailaren eta hezkuntzaren artean.

TROTSKY  (‘En defensa del marxismo: De un arañazo al peligro de gangrena’)

1940ko urtarrilak 24

MATERIALISMO DIALEKTIKOAREN ABCa (Trotsky)

Trotsky

MARXISMOAREN DEFENTSAN:
MATERIALISMO DIALEKTIKOAREN ABCa

(L.Trotsky)

[…] Dialektika ez da fikzioa ezta mistizismoa ere, pentsamenduaren zientzia bat baizik, arazorik zail eta sakonenen ulermenera heltzen saiatzen den neurrian, eguneroko bizitzaren gauzen muga gaindituz. Dialektikak eta logika formalak maila altuko matematiken eta oinarrizkoen arteko harreman berdina dute.

Arazoaren muina ateratzen saiatzen naiz era oso eskematiko baten bidez. Silogismo sinplearen aristotelismo logikoa A=A1 proposizioaz hasten da. Postulatu hau ontzat ematen da axioma bezala gizakiaren jardun eta orokortasun arrunt askotan. Errealitatean, ordea, A eta A1 ez dira berdin. Nahikoa da betaurrekoak ipintzea hori ikusteko. Baina norbaitek esan dezake kontua ez dela tamaina edo hizkien forma, kualidade berdinen sinboloak besterik ez direlako, esate baterako azukre libra bat. Objekzioak bete-betean asmatzen du: hain zuzen ere, zeren azukre libra bat ez da inoiz beste azukre libra baten berdina: bien artean diferentzia xumeen eskala bat dago. Norbaitek esan dezake berriro: azukre libra bat azukre libra horren berdina da. Hori ere ez da egia: gorputz guztiak etengabe aldatzen dira bai pisuan, tamainan, kolorean, etab., ez dira inoiz aldagaitz mantentzen. Sofista batek erantzungo luke azukre libra bat azukre libra horren berdina dela “une jakin batean”. Alde batera utziz balio praktiko zalantzagarria duen axioma hori, argudio hori ez da benetan kritika teoriko bat. Nola uler dezakegu “une” hitza? Denbora tarte infinitesimal bat bada, denbora tarte labur horretan aldaketaren bat izango du azukre librak. Edo “momentu” hori abstrakzio matematiko bat da, zero momentu bat? Baina gauza guztiak esistitzen dira denboran; esistentzia bera etengabeko eraldatze prozesu bat da; denbora, beraz, esistentziaren oinarrizko elementua da. Hortaz, “A=A” axiomak esan nahi du gauza bat gauza horren berdina dela ez bada aldatzen, hots, ez bada esistitzen.

Lehenengo begirada batean, eman dezake ñabardura horiek ez dutela inportantziarik. Baina erabateko inportantzia dute zinez. “A=A” axioma da, antza denez, alde batetik, gure ezagutza guztiaren oinarria, eta beste alde batetik, gure akats guztien jatorria. “A=A” axioma arduragabeki erabiltzea muga batzuen artean onar daiteke soilik. Zenbait aldaketa kuantitatibo onar ditzakegu eta “A=A1” dela susmatu. Horren adibide dira azkukre libra baten eroslea eta saltzailea. Orain dela gutxi arte era berean kontsideratzen genuen dolarraren erosahalmena. Baina, zenbait muga gainditu ondoren, aldaketa kuantitatiboak kualitatiboak izatera hel daitezke. Azukre libra bat uraren edo kerosenoaren eraginaren-pean jartzen badugu, azukre libra bat izateari uzten dio. Aldaketa kuantitatibo bat kualitatiboan bilakatzeko unea zehaztea da ezagutzaren lanik inportante eta zailenetarikoa, soziologia barne.

Edozein lagilek daki ezinezkoa dela bi gauza erabat berdin egitea. Terraila konikoak egiterakoan, konoek desbideratze bat izaten dute, eta horrek ezin du, hala ere, zenbait muga gainditu (horri perdoi [=tolerantzia] esaten zaio). Baina, perdoiaren arauak betetzen baldin baditu, konoak  berdinak bezala onartuak izaten dira. Perdoia gainditzen denean kantitatea kualitate bihurtzen da: hau da, terrailak maila okerragokoak edo erabat baztergarriak izango dira.

Gure pentsamendu zientifikoa gure praktikaren atal bat besterik ez da, teknikak ere barnean sartzen dituena. Kontzeptuentzat ere “perdoia” esistitzen da, perdoi hori ez du “A=A1” axioman oinarritzen den logika formalak ezartzen, baizik-eta gauza guztiak beti aldatzen direlaren axioman oinarritzen den logika dialektikoak. Perdoi dialektikoa sistematikoki gainditzeagatik ezaugarritzen da “sen ona”.

Pentsamentu arruntak abstrakzio aldagaitz bezala erabiltzen ditu kapitalismo, moral, askatasun, langile-estatu, eta abar bezalako kontzeptuak, kapitalismoa=kapitalismoa, morala=morala, eta abar aurresuposatzen duelarik. Pentsamendu dialektikoak gauza guztiak eta gertakari guztiak beren aldaketa etengabean aztertzen ditu, zein egoera materialean gertatzen den aldaketa kritikoa zehaztuz, zeinaren ondorioz A, A1 izateari uzten dion, langile-estatu bat langile-estatu izateari uzten dion. Pentsamentu arruntaren funtsezko akatsa da etengabeko mugimenduan oinarritzen den errealitate bateko irudi ez teoriko batzuetan konformatu nahi duela. Pentsamendu dialektikoak kontzeptuei ematen die —hurreratze ahalik eta gertuenen bidez— zuzenketak, zehaztapenak, mami aberastasuna eta malgutasuna: ausartuko nintzateke esaten fenomeno biziei asko gerturatzen dien edertasuna ematen diela. Ez dugu hitz egiten kapitalismoari buruz orokorrean, baizik-eta garapen maila zehatz bat duen kapitalismo zehatz bati buruz. Ez dugu hitz egiten langile-estatu bati buruz, baizik-eta ingurune inperialista bat duen herrialde atzeratu bati buruz, eta abar.

Pentsamendu dialektikoa arruntari zaio pelikula bat argazki bati zaion berdina. Pelikulak ez du argazkia ukatzen, baizik-eta segiden bidez antolatzen ditu mugimenduaren legeen bidez. Dialektikak ez du ukatzen silogismoaren zilegitasuna, baina silogismoak konbinatzen irakasten gaitu, beti aldakorra den errealitate baten ulermenera ahalik eta gertuen hurbiltzeko.

Hegel-ek Logikan lege multzo bat ezarri zuen: kantitatea kualidadean transformatzea, kontraesanen bidezko garapena, forma eta edukiaren arteko gatazka, etenduraren jarraipena,  posibilitatea ezinbestekotasunean bihurtzea, eta abar, hain inportanteak direnak pentsamendu teorikoarentzat silogismo sinplea oinarrizkoagoak diren egitekoaentzat bezala.

Hegel-ek Darwin baino lehenago eta Marx baino lehenago izkiriatu zuen, Frantziar Iraultzak zientziaren pentsamendu orokorrari eman zion bultzada handiari esker. Baina aurrerapen bat zenez, jenio baten lana, Hegel-engandik izaera idealista bat jaso zuen. Hegel-ek itzal ideologikoak azken eta burututako errealitatea balitz bezala ulertu zuen. Marx-ek demostratu zuen itzal horien mugimendua gorputz materialen mugimenduen isla besterik ez dela.

“Materialista” izena ematen diogu gure dialektikari ez zeruan edo gure “hautamen askean” oinarritzen delako, baizik-eta errealitate objektiboan, naturan. Zientzia inkonszientziatik sortzen da, psikologia fisiologiatik, mundu organikoa ezorganikotik, eguzki-sistema nebulosatik. Kate honen kate-maila guztietan, aldaketa kuantitatibo guztiak kualitatiboetan bihurtu ziren. Gure pentsamendua, pentsamendu dialektikoa barne, mundu aldakor honen adierazpide era bat baino ez da. Sistema honetan ez dago lekurik jaikoarentzat, ez patuarentzat, ez arima hilezinarentzat, ez arau, lege eta moral betierekoentzat. Munduaren izaera dialektikotik sortu den pentsamendu dialektikoa guztiz materialista den izaeraren jabe da.

Darwinismoa, “jauzi kualitatiboen” bidez espezien eboluzioa azaltzen duelarik, dialektikaren arrakastarik handiena izen zen natura-zientzien alorrean. Beste arrakasta handi bat elementu kimikoen pixu atomikoen taularen eta elementu bat beste batean transformatzeko prozesuaren aurkikuntza izan zen.

Transformazioaren arazoari estuki elkarloturik sailkapenaren arazoa dago, natura-zientzietan bezain inportantea dena gizarte-zientzietan. Linnaeus-en [Carl von Linné / Carolus Linnaeus] sistema (XIX. mendea), espezien aldaezintasunean oinarritua, landareen deskribapena eta sailkapena jorratzen zuen kanpo ezaugarriei behatuz. Botanikaren haurtzaroa logikaren haurtzaroari analogoa zaio, zeren gure pentsamenduaren forma, gauza bizidun guztiak bezala, eboluzionatzen dute. Soilik espezie aldaezinen ideiari errefusatzea, soilik landareen eboluzioaren historia eta anatomia ikertzea zinez zientifikoa den sailkapena egiteko oinarriak jartzen dizkigu.

Marx, Darwin ez bezala, kontzienteki dialektikoa zena, produkzio-indarren garapenean, eta jabetza harreman horien estrukturan —gizartearen beraren anatomia osatzen duena— sailkapen zientifikoa egiteko oinarriak ezartzen zituen. Marxismoak gizarteen eta estatuen sailkapen arruntaren lekuan —gaur egun gure unibertsitateetan nagusitzen dena— sailkapen materialista dialektikoa ordeztu zuen. Soilik Marx-en metodoaren bidez zuzen zehaztu daiteke langile-estatuaren kontzeptua eta bere hondoratzearen unea.

Hori guztia, ikus dezakeguneraino behintzat, ez du kutsu “eskolastikorik” edo “metafisikorik”,  ezjakin setatsuek dioten bezala. Logika dialektikoak pentsamendu zientifiko garaikidearen mugimenduaren legea adierazten du. Aldiz, materialismo dialektikoaren aurkako borrokak iragan urruna islatzen du, burgesia-txikiaren kontserbadurismoa, unibertsitateko gogaikarrien harropuzkeria… eta fede pittin bat mundu honetatik haratagoko bizitzan.

L. TROTSKY  (James P. Cannon-i eskutitza: SWP, Langileen Alderdi Sozialistako oposizio burges-txikia. 1939ko abenduaren 15a)



ETA, Trotsky y Grynszpan

Resulta claro para cualquiera que posea siquiera mínimos conocimientos de historia política, que la política de los pandilleros fascistas provoca, abierta y a veces deliberadamente, actos terroristas. Lo más asombroso es que hasta ahora haya habido un solo Grynszpan. Indudablemente esos actos proliferarán.

Los marxistas consideramos que la táctica del terrorismo individual es inconveniente para la lucha liberadora, tanto del proletariado como de las nacionalidades oprimidas. Un héroe aislado no puede reemplazar a las masas. Pero comprendemos con toda claridad la inevitabilidad de semejantes actos de desesperación y venganza. Todas nuestras emociones, nuestra simpatía están con los sacrificados vengadores, aunque ellos hayan sido incapaces de descubrir el camino correcto. Nuestra simpatía es mayor porque Grynszpan no era un militante político sino un joven inexperto, casi un muchacho, cuyo único consejero fue la indignación. ¡Arrancar a Grynszpan de las manos de la justicia capitalista, capaz de decapitarlo para servir a la diplomacia capitalista, es la tarea elemental, inmediata, de la clase obrera internacional! [...]

Personas capaces de clamar contra la injusticia y la brutalidad, las hay a montones. Pero aquéllos que, como Grynszpan, son capaces también de actuar, hasta el punto de sacrificar sus vidas si es necesario, son la preciosa levadura de la humanidad.

En el sentido moral, aunque no por su forma de actuar, Grynszpan puede servir de modelo para todo joven revolucionario. Nuestra sincera solidaridad moral con Grynszpan nos otorga el derecho de decirles a todos los futuros grinszpans; a todos aquellos capaces de sacrificarse en la lucha contra el despotismo y la bestialidad: ¡Buscad otro camino! No es el gran vengador sino sólo el gran movimiento revolucionario de masas el que puede liberar a los oprimidos, movimiento que no dejará vestigios de la estructura de explotación de clase, opresión nacional y persecución racial. Los crímenes sin precedentes del fascismo crean un deseo de venganza totalmente justificable. Pero es tan monstruosa la envergadura de estos crímenes, que no puede satisfacerse este deseo mediante el asesinato de burócratas fascistas aislados. Para ello es necesario poner en movimiento a millones, decenas y centenas de millones de oprimidos de todo el mundo y conducirlos al asalto de las fortalezas de la vieja sociedad. Sólo el derrocamiento de toda forma de esclavitud, solo la destrucción total del fascismo, sólo los pueblos juzgando implacablemente a los bandidos y matones contemporáneos pueden dar una verdadera satisfacción a la indignación popular. Esta es precisamente la tarea que ha asumido la Cuarta Internacional. Limpiará el movimiento obrero de la plaga del stalinismo [ =del frentepopulismo colaboracionista, del gandhismo, añado. NdE]. Reunirá en sus filas a la heroica generación juvenil. Abrirá el camino a un futuro más digno y humano.

--Trotsky, A favor de Grynszpan
Imaxe. Revolucion Rusa: Carcel asaltada por revolucionarios

Trotsky: "Gandhismoa defenditzen duena inperialisten lekaio bat da"

Arpilatzaile kapitalisten gerrak beti dira “defentsiboak”, nahiz-eta Japonia Shanghairen aurka jo eta Frantzia Siria edo Marokoren aurka. Proletalgo iraultzaileak zapalkuntza gerrak eta askapen gerrak baino ez ditu ezagutzen. Gerra baten izaera ez du faltsutze diplomatikoek determinatzen baizik-eta gerra aurrera daraman klaseak eta berarekin bilatzen dituen helburuak. Estatu inperialisten gerrak, beren aitzaki eta erretorika politikoa ahaztuta, zapaltzaileak, erreakzionarioak eta herriaren aurkakoak dira. Soilik askapen gerra gisa jo ditzakegu proletalgoak eta nazio zapalduek borrokatzen dituzten horiek. […]

Nazioen Liga [Nazio Batuen Erakundearen aitzindaria] bakezaletasun inperialistaren gotorlekua da. Estatu kapitalisten arteko behin-behineko hitzarmen historiko bat da non indartsuenek agintzen duten eta ahulenen ordez erabakitzen duten, Iparramerikaren aurrean makurtu edo berari eusten saiatzen diren, eta non den-denak Sobiet Batasunaren etsaiak diren, baina boteretsuenen eta harraparienen krimen oro isilean gordetzeko prest dauden. Soilik politikoki itsu daudenek, soilik erabat babesgabe daudenek edo nahita herriaren kontzientzia usteltzen dutenek onar dezakete, zuzenean edo zeharka, orainaldirako edo etorkizunerako, Nazioen Liga bakerako tresna gisa.[…]

Nazioen autodeterminazioaren aldeko borroka, herri guztien aldekoa, zapaldu guztien aldekoa eta euren independentziaren alde jo eta ke aritzen direnena gerraren aurkako borrokaren arlorik garrantzitsuenetakoa da. Kolonizazio eta protekturatuen sistema zuzenean sustengatzen duena, britaniar kapitalaren menperakuntza Indian, Japoniarena Korean edo Mantxurian, Frantziarena Indotxinan edo Afrikan; esklabotza koloniala borrokatzen ez duena eta ez duena nazio zapalduen altxamendua eta beren independentzia sustengatzen; gandhismoa defenditu edo idealizatzen duena, hau da, erresistentzia pasiboaren politika armen indarraren bidez soilik konpondu daitezkeen arazoei aplikatzea, da, intentzio onak edo txarrak izan, lekaio bat, apologo bat, inperialisten, esklabisten, militaristen agente bat eta helburu zaharrak edo berriak dituzten gerra berriak prestatzen laguntzen du.

Proletalgoa da gerraren aurkako indarrik garrantzitsuena. Soilik bere jarraibidearekin eta bere gidaritzapean nekazariak eta nazioaren beste klase herritarrak gerraren aurka altxa daitezke.

Trotsky, Deklarazioa Amsterdameko Gerraren Kontrako Biltzarrari, 1932ko uztailaren 2an
Irudia: Trotsky eta Langileen eta Nekazarien Armada Gorriko beste soldadu batzuk

Trotsky nazio zapalkuntzaz Errusiar Iraultzaren Historian

Trotsky, Armada Gorriaren sortzailea
ERRUSIAR IRAULTZAREN HISTORIA (Trotsky)

Hizkuntza gizonen arteko harremanetarako instrumenturik garrantzitsuena da, eta ondorioz, baita ekonomia loturetarako ere. Nazioa batzen duen merkatal zirkulazioaren garaipenarekin hizkuntza nazional bilakatzen da. Oinarri honen gainean Estatu nazionala ezartzen da, erlazio kapitalistentzat eremurik erosoena, abantailatsuena eta arruntena dena. Herbehereen independentziaren aldeko borroka eta Ingalaterra intsularraren patua alde batera uzten baditugu, mendebaldeko Europan nazio burgesen eraikuntzaren garaia Frantziako Iraultza handiarekin hasi da, eta funtsean mende bat geroago amaitzen da, gutxi gorabehera Inperio alemaniarraren finkatzearekin.

Baina jada Europan Estatu nazionalak ekoizpen indarrak xurgatzeari utzi zion garaian eta Estatu inperialista gisa garatzen ari zenean, Ekialdean –Pertsian, Balkanetan, Txinan eta Indian- iraultza nazional demokratikoen aroaren hasieran aurkitzen zen, hasierako bultzada 1905eko Errusiako Iraultzak eman zuelarik. 1912ko Balkanetako gerrak Estatu nazionalen eraketaren amaiera islatzen du Europa hego-ekialdean. Jarraitu zion gerra inperialistak eskukada batez amaitu zuen iraultza nazional europarren obra osagabea, Austro-Hungariaren zatibanaketa, Polonia independente baten eta tsarren Inperiotik askatu ziren Estatu mugakideen sorrera eragitean.

Errusia ez zegoen Estatu nazional gisa antolatuta, nazionalitateen Estatu gisa baizik. Hau bere izaera atzeratuari zegokion. Nekazaritza estentsiboaren eta landako artisautza baten oinarriaren gainean, merkatal kapitala, ekoizpena eraldatuz sakontasunean garatu beharrean hedaduran garatzen zen, bere operazioen erradioa zabalduz. Merkataria, jabea eta funtzionarioa erdigunetik periferiara lekualdatzen ziren, nekazarien dispertsioa lagun zutela eta lur berriak eta salbuespen fiskalak bilatuz lurralde berrietan sartzen ziren, hauetan populazio oraindik ere atzeratuagoak topatzen zirelarik. Estatuaren hedatzea funtsean nekazal ekonomiaren hedatzea zen, zeinak, primitiboa izanagatik ere, bere gailentasuna erakusten zuen  hegoaldeko eta Ekialdeko nomaden gainean. Halako oinarri neurrigabearen eta etengabeki zabaltzen zen baten gainean eratutako kasten eta burokraziaren Estatu hau Mendebaldeko zenbait nazio azpiratzeko behar adina botere izatera iritsi zen, nazio hauek, euren kultura aurreratuagoa izanik ere, ez baitziren gai, euren biztanleria murritzagatik edota barne krisiengatik, euren independentzia defendatzeko (Polonia, Lituania, Baltikoko probintziak, Finlandia).

Herrialdearen mendigune zentrala osatzen zuten hirurogeita hamar milioi errusiar handiei laurogeita hamar milioi “alogeno” gehitu zitzaizkien, argiki bi taldetan bereizten zirenak: mendebaldarrak, euren kulturagatik errusiar handien gainetik zeudenak, eta ekialdekoak, maila baxuagokoak. Honela bertako nazionalitate agintariak biztanleriaren %43a baino gehiago suposatzen ez zuen Inperio bat osatu zen, %57a (hauetatik %17 ukrainarrak, %6 poloniarrak, %4,5 errusiar zuriak) hala euren kultur mailagatik nola euren eskubide desberdintasunengatik beraien artean ezberdinak ziren nazionalitateei zegokien bitartean.

Trotsky, bandera gorriaren aitzinean, tren blindatu batean
 Estatuaren exijentzia gutiziatsuek eta klase agintarienpean nekazal klaseak jasaten zuen txirotasunak esplotazioaren formarik basatienak sorrarazi zituzten. Zapalkuntza nazionala infinituki ankerragoa zen Errusian auzoko Estatuetan baino, ez mendebaldeko mugako herrialdeekin alderaturik bakarrik, baita ekialdeko mugakoekin erkatuta ere. Euren eskubideak kalteturik zituzten nazioen kopuru handiak eta euren egoera juridikoaren larritasunak indar lehergarri itzela ematen zien Errusia tsaristako arazo nazionalari.

Nazionalitate homogeneoko Estatuetan iraultza burgesak joera zentripeto boteretsuak garatzen zituen bitartean, Frantzian partikularismoaren aurkako borroka gisa islatu bezala, edota Italian eta Alemanian zatiketa nazionalaren aurkako jarrera moduan agertuz, Turkia, Errusia edota Austro-Hungaria bezalako Estatu heterogeneoetan, burgesiaren iraultza berantiarrak, bestalde, indar zentrifugoak bultzatu zituen. Prozesu hauen arteko oposizioa, mekanikari dagozkion hitzak erabiliz, begi bistakoa bada ere, hauen funtzio historikoa berbera da, bi kasuetan batasun nazionala errezeptakulu ekonomiko garrantzitsu bezala erabili nahi den heinean: honek Alemaniaren batasuna burutzea exijitzen zuen, eta beste aldetik, Austro-Hungaria zatibanatzea.

Leninek behar besteko aurrerapenez kalkulatu zuen Errusiako mugimendu nazionalen ezinbesteko izaera zentrifugoa, eta urteetan zehar temati egin zuen borroka, bereziki Rosa Luxemburg-en aurka, alderdiaren programa zaharreko bederatzigarren paragrafo famatuaren alde, zeinak nazioek euren buruaren jabe izateko eskubidea, hau da, Estatutik erabat bereiztekoa, formulatzen zuen. Honekin, alderdi boltxebikeak ez zuen inolaz ere propaganda separatista egiteko konpromisoa hartzen. Hartzen zuen konpromiso bakarra zapalkuntza nazional mota ororen aurka, Estatu komun baten mugen barnean edozein nazionalitate indarrez egonaraztearen aurka barne, amorerik eman gabe borroka egitekoa zen. Bide honetatik bakarrik konkistatu ahal izan zuen proletalgo errusiarrak, gradualki, nazionalitate zapalduen konfiantza.

Baina hau arazoaren aspektu bat besterik ez da. Arazo nazionalaren inguruko boltxebismoaren politikak beste aspektu bat zuen, itxuraz lehenarekin kontraesanean bazegoen ere errealitatean osatu egiten zuena. Alderdiaren esparruan, eta orokorrean langile erakundeenean, boltxebismoak zentralismorik zorrotzena aplikatzen zuen, langileak elkarren aurka ipini edota zatitzeko gauza zen kutsadura nazionalista ororen aurka zorroztasunez borroka eginez.

Estatu burgesari gutxiengo nazional bat bertan indarrezko egonaraztea edota honi hizkuntza ofizial bat inposatzeko eskubidea errotik ukatuz, boltxebismoak, aldi berean, eginkizun sakratutzat jotzen zuen ahal besteko modurik estuenean osotasun handi bat osatuz nazionalitate ezberdinetako langileak batzea, klase izaerako borondatezko diziplina baten bitartez. Honela, huts eta soilki, alderdia egituratzeko printzipio nazional federatiboa baztertu egiten zen. Erakunde iraultzaile bat ez da etorkizuneko Estatuaren prototipoa, hau eratzeko instrumentu bat baizik. Erremintak produktua fabrikatzeko egokia izan behar du, baina inola ere ez zaio azken honi berdindu behar. Erakunde zentralista batek bakarrik segurta dezake borroka iraultzailearen arrakasta, auzia nazioen gaineko zapalkuntza zentralista suntsitzearen ingurukoa baldin bada ere.

--L.Trotsky, Errusiar Iraultzaren historia. (Euskalherriasozialista.net-etik kopiatua)

Trotsky: "Quien defiende el gandhismo es un lacayo de los imperialistas"


Los bandidos capitalistas siempre hacen guerras “defensivas”, aun cuando Japón marche contra Shangai y Francia contra Siria o Marruecos. El proletariado revolucionario sólo distingue entre las guerras de opresión y las guerras de liberación. El carácter de una guerra no se define por las falsificaciones diplomáticas sino por la clase que conduce la guerra y los fines objetivos que persigue con ella. Las guerras de los estados imperialistas, más allá de sus pretextos y de su retórica política, son opresivas, reaccionarias y van contra el pueblo. Sólo se puede caracterizar como guerras de liberación a aquellas que libran el proletariado y las naciones oprimidas. [...] La Liga de las Naciones [predecesora de la ONU] es la ciudadela del pacifismo imperialista. Constituye un acuerdo histórico transitorio entre estados capitalistas en el que los más fuertes mandan y deciden sobre los más débiles, se arrastran frente a Norteamérica o tratan de resistirla, y en el que todos son igualmente enemigos de la Unión Soviética, pero están dispuestos a ocultar cada uno de los crímenes de los más poderosos y rapases entre ello. Sólo los que están políticamente ciegos, sólo los que están totalmente indefensos o los que corrompen deliberadamente la conciencia del pueblo, pueden considerar, directa o indirectamente, para hoy o para el futuro, a la Liga de las Naciones como un instrumento de paz. [...] La lucha por la autodeterminación de las naciones, por todos los pueblos, por todos los oprimidos y los que bregan por su independencia es uno de los aspectos más importantes de la lucha contra la guerra. Quien apoya directamente el sistema de la colonización y los protectorados, la dominación del capital británico en la India, del Japón en Corea o en Manchuria, de Francia en Indochina o en Africa; quien no combate la esclavitud colonial y no apoya las insurrecciones de las naciones oprimidas ni su independencia; quien defiende o idealiza el gandhismo, es decir la política de resistencia pasiva aplicada a problemas que sólo se pueden resolver por la fuerza de las armas, es, pese a sus buenas o malas intenciones, un lacayo, un apólogo, un agente de los imperialistas, de los esclavistas, de los militaristas y los ayuda a preparar nuevas guerras que persiguen viejos o nuevos objetivos. La principal fuerza contra la guerra es el proletariado. Sólo con su ejemplo y bajo su dirección los campesinos y otras capas populares de la nación pueden alzarse contra la guerra. .


--Trotsky, 'Declaración al Congreso Contra la Guerra de Amsterdam',

1932ko uztailak 2

L. Trotsky sobietar errepubliken batasuna aldarrikatzen (1919?)

Burkideak:

Bortxaren eta despotismoaren kateak Errusia tsarista zaharraren batasuna forjatu zuen. Azkeneko Mundu Gerra ankerrean kate hori hautsi eta zatitu egin da. Eta berekin batera zatitu da Errusia tsarista. Askori iruditu zitzaien Errusiako herriek ez zirela berriz elkartuko. Baina, bistan denez, mirakulu historiko baten aurrean gaude.

Botere sobietarrak Errusia tsaristan zeuden herriak elkartzen ditu. Armada sobietarrak Kharkiv eta Kiev askatu ditu. Baina, Ukrainako herriak gainontzeko Errusiatik bananduta bizi nahi du? Ez; batasun adiskidetsu eta anaikorra nahi du, harreman hautsezin bat.

Errejimentu gorriek Riga eta Vilnius askatu dituzte. Eta letoniar, lituaniar, bielorrusiar herriek gutaz banandu nahi dute harresi baten bidez? Ez; harreman estuak eta batasun adiskidetsua nahi dute. Eta berdin gertatuko da bihar Estonian, Kaukasoan, Siberian eta orain isolatuak dauden inperio tsarista zaharreko lurraldeetan.

Horrek esan nahi du herri langilearen bihotzean indarrak biltzeko ahalegin garaitezina bizirik dagoela. Bortxa eta odolaren bitartez eraiki zen Inperio tsarista zaharraren alboan, herriaren kontzientziaren sakontasunean, anai-arreben elkarbizitzaren aldeko borondatea zegoela, nazioen arteko gorroto, gatazka eta liskarrik gabe.

Eta orain, herri langileak, bere eskuetan hartu egin duelarik estatua gobernatzeko boterea, Sobietar Errusia Federala ari da eraikitzen. Eta Sobietar Errusia berri honek bere eskua luzatzen dio esnatzen ari den Alemaniari. Eta Lur osoan sortuko da Munduko Herrien Sobietar Errepublika Batua!

Leon Trotsky, buruzagi boltxebikea (1919an?).

Trotsky alderdiari buruz

"El partido del proletariado es la principal herramienta histórica de nuestra época. Hay que forjar esta herramienta con el mejor acero, templarla y afilarla muy bien; sólo con ella se podrá elaborar con éxito la materia prima de la historia"

—L. Trotsky (Escritos 1933-34).

TROTSKYREN AIPUA DEMOKRAZIAZ


"Faxismoa inperialismoaren erarik basati eta nardagarriena da. Baina horrek ez du erran nahi langileriak eta herri zapalduek inperialismoari men egin behar diotenik bere mozorro demokratikoa jartzen duenean"

—Trotsky, 'Faxismoa eta mundu koloniala' (1938).

IRAULTZAILEAK GERRA ZIBILEAN (Trotsky, 1937)


Iraultzaileak Gerra Zibilean.
Moskuko prozesuei buruzko Ikerketa Batzordearen aurrean.
(1937ko apirilaren 14an.
)

BEALSEspainian “trotskista” izenez ezagutzen diren frakzio desberdinen arduraduna al zara?

TROTSKY— Ez dago trotskistarik. Gauzak dauden moduan [stalinizatutako] Internazional Komunistaren politikari aurre egiten dion edonori “trotskista” izena jartzen diote. Izan ere, “trotskista” “faxista” esan nahi du Internazional Komunistaren propagandan. Argudio sinple bat da.

Ez dago trotskista askorik Espainian, benetako trotskistarik. Sentitzen dut baina onartu behar dut, ez dira asko. Badago alderdi indartsu bat, Partido Obrero de Unificación Marxista, POUM. Alderdi horrek faxista ez naizela onartzen duen bakarra da. Alderdi horren gazteria gure ideiekin ados dago, baina bere politika oso oportunista da.

BEALSNork zuzentzen du?

TROTSKY— [Andreu] Nin-ek. Nire adiskidea da. Ederki ezagutzen dut, baina gogor kritikatzen dut.

BEALSHorri buruz ari naiz frakzio trotskistak Espainiako mugimendu loialista saboteatzeaz akusazioak jaso dituelako.

TROTSKY— …Espainiako mugimendu loialista omen dena saboteatzeaz.

Uste dut askotan adierazi dudala elkarrizketa eta artikuluetan: Espainian garaipena ziurtatzeko modu bakarra nekazariei “Espainiako lurra, zuen lurra da”, eta langileei “Espainiako fabrikak, zuen fabrikak dira” esatean datza. Garaipena ziurtatzeko aukera bakarra da.

Stalin —frantziar burgesia ez beldurtzeko asmoz— Espainiako jabetza pribatuaren zaindari bilakatu da. Espainiar nekazaria ez da gehiegi kezkatzen definizio ederretaz, eta esaten du: “Francorekin edo [Largo] Caballerorekin antzeko egoeran gaude”. Nekazaria oso errealista da.

Ez dut uste gure gerra zibilean garaipena lortu genuenik —batez ere— gure zientzia militarrari esker. Hori faltsua bat. Gure programa iraultzaileari esker lortu genuen. “Lurra zuena da” esaten genien nekazariei; eta ordura arte Zurien aldekoa zen nekazariak boltxebikeak eta Guardia Zuriak konparatzen hasi zen, eta “boltxebikeekin hobeto gaude” ondorioztatu zuen. Orduan, milaka eta miloika nekazarik boltxebikeak hobeak zirela konturatu zirenean lortu genuen garaipena.

BEALS— Garatu dezakezu apur bat gehiago Stalin Espainiako jabetza pribatuaren zaindari denaren baieztapena?

TROTSKY— Berak esan du, eta Internazional Komunistak adierazi du, Espainiari dagokionean, erreforma sozialak garaipenaren ostean etorriko zirela. “Orain gerran gaude. Gure lana, orain, gerra da. Erreforma sozialak garaipenaren ondoren etorriko dira”. Nekazariak jarrera epela erakusten du orduan: “Hau ez da nire gerra. Ez dut interesik jeneralen garaipenean. Jeneralak beraien artean borrokan ari dira” Hori da bere iritzia; eta badakizu? Arrazoi du bere modura. Ni espainiar nekazari zakarrarekin nago diplomazialari burutsuen aurka.

BEAST— Orduan, zure ustez ez du garrantzi handirik alderdi batek ala besteak gerra irabaztea Espainian? Ez dago aparteko alderik bataren ala bestearen garaipenean?

TROTSKY— Langileek irabazi behar dute gerra. Beharrezkoa da garaipena. Baina bermatzen dizuet Internazional Komunistaren eta Stalinen politikarekin iraultza hondamendira eramateko biderik seguruena duzuela. Porrotera eraman dute iraultza Txinan, porrotera eraman dute Alemanian, eta orain porrotera eramateko zorian daude Frantzian eta Espainian. Iraultza proletarioaren garaipen bakarra lortu dugu. Urriko Iraultza izan zen eta Stalinen metodoarengandik guztiz kontrakoa den bide batetik zuzendua izan zen.

BEALS— Ondo. Zein neurri hartuko zenituzke Espainiari dagokionez Stalinen lekuan egongo bazina?

TROTSKY— Ni ezin naiz egon bere lekuan.

BEALS— Stalinen lekuan egongo bazina, SESBaren patua zure eskuetan egongo balitz, zein izango zen Espainiarekiko ildoa?

TROTSKY— Gauza ez da Soviet Batasuna. Internazional Komunistaren alderdi iraultzaileak dira kontua, alderdiak dira kontua. Noski, ni alderdi burges guztiekiko oposizioan mantenduko nintzateke.

STOLBERG— Trotsky jauna: galdera bat egin nahiko nizuke Beals jaunak egin dizunaren harira. Boterean egon izan bazina 1923tik aurrera, orduan, kasu horretan, zure arabera, txinatar iraultzak garaipena edo aurrerapausuak lortuko lituzke. Ez genuke alemaniar faxismoa ezagutuko. 1923tik aurrera zure ikuspuntua nagusituko izan balitz, alegia. Espainian gaur dagoen egoera izan izango genuke, baina ez zen modu berean gertatuko.

Baina garaitua izan zara. Txinan eta Alemanian porrotak pairatu dira I.K.-ren [Internazional Komunistaren] politikaren erruz. Eta orain Espainiako egoera dugu… Nire ustez zure jarrera dena azaltzen saiatzen ari naiz… Eta orain nire galdera egingo dizut. Gaur egun Espainian dagoen egoera azken hamalau urteen akatzen ondorio nagusia da. Gerra zibilean murgildurik gaude. Soilik ortodoxoa eta garbizalea den jarrera batek ez dio arazoari zinez erantzuten. Espainiako gaurko egoeran, zein alderdiren alde zaude zu?


TROTSKY— Elkarrizketa eta artikulu ugaritan eman dut erantzuna. Espainian den edozein trotskista ezkertiarren aldeko soldadu zintzoa behar du izan. Jakina, alferrik da horri buruz eztabaidatzea auzi hain nabaria izanda.

Edozein buruzagi edo [Largo] Caballeroren Gobernuko edozein kide traidoretzat hartzen dut. Langileriaren edozein buruzagik daki ezin dela gobernu burges batean sartu. Errusian ez ginen sartu Kerenskyren gobernuan. Nahiz-eta Kerensky Korniloven aurrean defendatu, ez ginen bere gobernuan sartu. Horregatik Stalinekin aliatzeko prest azaldu naiz faxistei aurre egiteko, edo Jouhaux-ekin frantziar faxistei aurre egiteko. Oinarrizko auzi bat da.

FINERTI— Trotsky jauna: gaur Errusian boterean egongo bazina eta espainiar loialistek laguntza eskatuko balizute, mahaigaineratuko al zenuke zure laguntza baldintzatzea aurretik nekazariak lurrak eta langileak fabrikak jasotzeari?

TROTSKY— Ez. Ez baldintza bezala. Ez da hori. Auzirik garrantzitsuena Espainiako alderdi iraultzailearen jarrera izango litzateke. Nik esango nioke: “Aliantza politikorik ez burgesiarekin” —Hori lehenengo baldintza bezala. Bigarrena:“Izan zaitezte soldadurik hoberenak faxisten kontrako borrokan”. Eta hirugarrena: «Soldaduei, gainontzeko soldaduei, eta nekazariei esan behar diezue: “Geurea herri xehearen lurraldea behar du izan. Masak gurekin daudenean burgesia bota, boterea hartu eta iraultza soziala egingo dugu”»

FINERTI— Gero, edozein laguntza eraginkor gauzatzeko Espainiako alderdi marxistarekin aliatu beharko zinake?

TROTSKY— Noski. [Largo] Caballerori lagunduko nioke ahal diren bitarteko materialen bidez faxisten kontra borrokatzen, baina, era berean, alderdi komunistari gobernuan ez sartzea, Caballerorekiko jarrera kritiko bat mantentzea, eta langile-iraultzaren bigarren kapitulua prestatzea gomendatuko nioke.

BEALS— Boterean zegoen Azañaren gobernuaren antzeko politikaren kausaz ez al zen izan erreakzioak indarra hartu izanaren arrazoietako bat?

TROTSKY— Bere politika burges kontserbadorearen kausaz izan zen; iraultzaren erdia edo heren bat egiten saiatu zelako, eta nire iritziz iraultza osorik egin behar da. Bestela ez gaitezen hasi! Hasiez gero muturreraino eraman, eta muturreraino eramateak iraultza soziala burutzea esan nahi du.

BEALS— Horrek esan nahi du —aldarrikatzen duzunaren arabera— Francok baduela irabazterik, ezta?

TROTSKY— Francoren garaipena ziurtatuta dago Internazional Komunistaren gaur egungo politikaren erruz. Espainiar Iraultzak, proletalgoak, eta nekazari espainiarrek, beren ahalegin, indar, eta sakrifizioarengatik lortu ahal izango lukete, azken sei urteotan, bost edo sei aldiz garaipena eskuratzea —urtean behin, alegia.

Baina langileriaren maila zuzendariak masa iraultzailearen indarra gelditzeko, saboteatzeko eta traizionatzeko ahalehin guztiak egin ditu. Proletalgoaren funtsezko indarrean eta bere buruzagien zuzendaritza politikoan oinarritzen da iraultza. Oso arazo garrantzitsua da, eta, Espainian, zuzendaritzaren jarrera penagarria izan da uneoro.

Espainiar proletalgoak azken 10 urteetako materialik eta indar iraultzailerik hoberenaz osatua dagoela demostratu du, eta, hala ere, ez du garaipena erdietsi. Internazional Komunista eta II. Internazionala, beren politika traidorearengatik, garaipena galarazteaz akusatzen ditut, koldarkerian eta burgesiarenganako —burgesiarenganako eta Francorenganako— beldurrean oinarritzen baita. Jabetza pribatuaren sinboloa den gobernu baten barruan diraute. Eta Caballero bera jabetza pribatuaren aurrean makurtzen da. Masek ez dituzte ikusten bi erregimenen arteko desberdintasunik.

GOLDMAN— Caballerok Franco militarki menperatzeko posibilitatea baztertzen duzu?

TROTSKY— Garaipen militarra oso zaila da. Gerta daiteke, era berean, garaipen militarraren ondoren erregimen berria, oso denbora laburrean, erregimen faxista batean bihurtzea masen nahigabeak eta indiferentziak jarraitzen badu; garaipen militarretik sortutako erakunde militar berria ez bada erakunde sozialista bat.

GOLDMAN— Baina, Espainian, gerta daiteke masek Franco eta faxisten aurka eta beren benetako interes proletarioen alde borrokatzen ari direlaren ilusioa mantentzea.

TROTSKY— Tamalez masen gehiengoak ilusio guztia galdu du. Eta horrek gerra zibilaren gainbehera azaltzen du. Izan ere, Fronte Popularraren gobernuak Francorentzat prestatu du armada. Gobernu berria Fronte Popularretik sortu da, bere garaipenetik, eta Francoren armada babestu izan du era batean zeinean Fronte Popularraren gerizpean prestatua izan dela altxamendua. Orduantxe hasi zen gerra zibila, eta burgesiak herriari esan zion: “Garaipenaren zain egon behar duzue. Oso eskuzabalak izango gara gero, baina garaipenaren zain egon”.

GOLDMAN— Baina duela ordu erdi egin zaizun galderari ez diozu erantzun.

TROTSKY— Errepikatzea besterik ezin dut egin egoeraren giltzarriaz ohartarazi ditudala nire lagunak eta nire iritzi berekoak direnak, eta nire lehenengo gomendioa da, une honetan, Caballeroren gerra-eremuko soldadurik hoberenak izan behar dutela. Punturik garrantzitsuena da. Badakizue IV. Internazionalaren burkideen konpainia bat lubakietan dabilela. Hori hain nabaria izanda ez naiz horretan sartuko.

Borrokatu behar da; baina dakizuenez, ez da nahikoa fusil batekin borrokatzea. Beharrezkoa da ideiak izatea eta besteei komunikatzea, etorkizuna prestatzea. Ni nekazari arrut baten alboan borrokatu dezaket, baina berak egoeraz gauza gutxi ulertuko du. Azalpen bat eman behar diot. Esplikatu behar diot: «Bikain ari zara Franco borrokatzen duzunean. Faxistak garbitu behar ditugu, baina ez gerra zibila baino lehenago genuen Espainia hartan bizitzeko, Franco Espainia hartatik sortu baitzen. Francoren oinarria birrindu behar dugu, Francoren oinarri soziala, hau da, kapitalismoaren oinarri soziala. Ados al zaude?» Eta berak esango du: “Zurekin bat nator”. Orduan, langileei, gauza bera azalduko zaie.

BEALS— Zergatik bidaliko zenituzke soldaduak Francoren aurka borrokatzera, eta, aldiz, uko egiten diozu, xede bera duzularik, Caballeroren gobernuan sartzeari?

TROTSKY— Lehendik azaldu dut hori. Gu Kerenskyren gobernuan sartzearen aurka izan ginen kategorikoki, baina boltxebikeak Korniloven aurkako borrokalari zintzoenak ziren. Ez hori bakarrik: boltxebikeak ziren soldadurik eta marinelik hoberenak. Korniloven altxamenduaren unean Kerensky Baltikoko itsas-armadako marinelen bila joan behar izan zuen, Neguko Jauregia defendatzeko asmoz. Garai hortan kartzelan nintzen. Marinelak Kerensky zaintzapean atxikitua zuten eta ordezkaritza bat bidali zuten niregana berekin zer egin behar zuten jakiteko asmoz: Kerensky atxilotu ala askatu? Gertakari historiko bat da. Nik erantzun nien: «Bai, oraingoz, gertutik zaindu ezazue, bihar atxilotuko dugu» (barreak)

Elkarrizketa.
1937-IV-14

marxismoa.blogspot

Ejerzito Gorriaren betebehar sakratua. (Trotsky, 1920)



Ejerzito Gorriko burkide soldaduak!

Aurtengo martxoaren 8an, Samarako probintzian jaiotako Kurmayev izeneko tartaro zahar bat ni ikusteko asmoz etorri zen Afera Militarretako Herri Komisariatura. Moskura etorri da bere nekazari langile tartaro herrikideek eskatua, eta, malkoak begietan, Soviet Botereak Dutov-en taldeetatik Samarako probintzia askatzea eskertu du.

Hauxe da esan didana:

«Zorigaitz asko jasan ditugu kosakoak gure herriskan egon diren bitartean. Ofizial kosakoek ez dituzte soilik gure zaldiak, abereak eta aleak hartu ezer ordaindu gabe —bereziki nekazariak kezkaturik zeudenean; are okerrago, gutaz barre egin eta jazarri, jipoitu eta tirokatu gaituzte. Tartarook inor baino okerrago izan genuen.

Ejerzito Gorria aurrera zihoala entzun genuen, baina ez genekien horrek garai onagoak ala txarragoak ekarriko zituen. Kosakoek gure herriska utzi eta Ejerzito Gorria etorri zenean ikusi genuen beste mota bateko jendea zela. Ez genuen irain gehiagorik jaso. Soldadueak adiskidetasunez mintzatzen ziren gurekin, eta ordena ezarria izan zen herriskan eta inguruetan. Arnasa lasai hartu eta Ejerzito Gorria bedeinkatu genuen».

Hori da familia ugari baten aita den tartaro zaharrak esan zidana. Eta hitz horiek entzun nituenean, burkide soldaduak, harro sentitu nintzen Langile eta Nekazarien Ejerzito Gorriaz.

Adibide txiki horretan indar iraultzaileen benetako izaera ageri da, baita borrokatzera behartuta gauden gerra honen esanahia.

Alde batetik burges eta lurjabeen tropak praktikan berrezartzen dute, edonora doazela, tsarrekin nagusitzen zen justizia beltza, alegia pobreen zapalkuntza —eta bereziki beste hizkuntza bat hitz egin edota beste nazio edo erlijio batekoak diren guzti horientzat.

Avdat-eko herriskan biztanleak musulmanak dira, beraz…jazarri, zapaldu, arpilatu eta txikitu itzazue! Hori da ohoregabeko kontrairaultzaileen taldeen jardunaren printzipioa.
Indar gorri iraultzaile kontzienteak ez dira halakoak. Eurek badakite langileria, edozein naziotakoa izanik, beraien anai-arrebak direla. Badakite jendea ez dela nazioen arabera banandu behar baizik-eta klaseen arabera.
Edozein langile zintzok familia bat osatzen du, edozein hizkuntza duelarik eta edozein delarik bere gurasoek otoitzeko erabiltzen duten lekua.

Zapaltzaile, esplotatzaile, parasito, eta erasotzaile guztiak langileen etsai dira, nazionalitateak axola gabe. Ejerzito Gorriko soldaduen betebeharra —beren betebehar sakratua— pobreak aberatsengandik defendatzea da. Horixe da gure ejerzitoa munduko beste ejerzito guztietatik bereizten duena. Baina oraindik ez dute denek hori ulertu. Badago atzeratua, ezjakina eta zanpatua den jende multzo bat ez dakiena zer den Ejerzito Gorria ezta zein den bere xedea. Zuen betebeharra da —burkide soldaduak— hori guztia denei azaltzea, eta are garrantzitsuagoa dena, praktikan frogatzea.

Edozein nekazari pobrek, edozein langilek, edozein etxekoandre zanpatuk, edozein etxegabeko agurek edo sostengurik gabeko umezurtzek behar du ikusi Ejerzito Gorria bere defendatzaile gisa.

Soldadu gaixoa bere eginbeharra ulertu ez eta boterea bere anai-arrebak zapaltzeko erabiltzen duenak!

Baina Ejerzito Gorriko zinezko soldaduarentzat, pobreen interesak eta eskubidek ausarki eta ohorez defenditzen dituenarentzat, ohorea eta aintza, eta langileen esker ona.

Mosku, 1920ko martxoak 10.