Estatua eta Iraultza (Lenin) [1. kapitulua, 1. puntua]

I. KAPITULUA

Klase-gizartea eta Estatua
1.- ESTATUA, KLASE ARTEKO
KONTRAESANEN IZAERA
ERAMANGAITZAREN PRODUKTUA

Marxen doktrinarekin gaur egun, historian pentsalari iraultzaileen
doktrinarekin eta askatasunaren aldeko borrokan klase
zapalduen buruzagien doktrinarekin behin eta berriz gertatu
dena gertatzen da. Iraultzaile handien bizitzan, klase zapaltzaileek
etengabeko jazarpenetara azpiratzen dituzte, beren
doktrinak haserrerik basatienarekin, gorrotorik amorratuenarekin,
gezur eta kalumnien kanpainarik neurrigabeenarekin
hartzen dituzte. Beren heriotza ostean, minik ematen ez duten
ikono bihurtzen saiatzen dira, kanonizatzen, nolabait esatearren,
beren izenak loriazko aureola batez inguratzen, horrela
klase zapalduak “kontsolatu” eta engainatzeko, beren doktrina
iraultzailearen edukia zikiratuz, honen sorbatz zorrotza kamustuz,
hau baliogabetuz. Marxismoaren halako “konponketaren” aurrean elkar eskua ematen dira gaur egun burgesia eta langile
mugimenduaren barnean oportunistak. Ahaztu egiten dute,
bigarren maila batera baztertzen dute, desitxuratu egiten dute
doktrina honen aspektu iraultzailea, bere izpiritu iraultzailea.
Lehen mailan jarrarazten dute, goretsi egiten dute burgesiarentzat
onargarria dena edo hori ematen duena. Sozialchauvinista
guztiak dira gaur egun —bromak alde batera utzita!—
“marxistak”. Eta gero eta maiztasun handiagoz, zientzialari burges
alemaniarrek, atzo oraindik marxismoa birrintzen espezialistak
zirenak, gaur Marx nazional alemaniar batetaz hitz
egiten dute, hauen arabera, hain zoragarriki antolaturiko langile
elkarte hauek hezi zituela harrapakeria gerra aurrera eramateko!

Horrelako egoeraren aurrean, marxismoaren desitxuratzearen
zabalkunde ikaragarri honen aurrean, gure eginkizuna,
batez ere, Marxen Estatuari buruzko benetako doktrina
berreskuratzean datza. Honetarako beharrezkoa da Marxen
eta Engelsen lanetako pasarte sorta oso bat aipatzea. Noski,
aipamen luzeek azalpena pisutsua egiten dute eta ez dute
ezertan laguntzen honi izaera herrikoi bat ematen. Baina erabat
ezinezkoa da hauek alde batera uztea. Ez dago Marx eta
Engelsen lanetako Estatuaren inguruko pasarte guztiak, edo,
gutxienez pasarte erabakigarri guztiak, ahal den modurik zabalenean
aipatzea beste erremediorik, honela, irakurleak bere
kabuz sozialismo zientifikoaren sortzaileen ideien multzoaren
eta hauen garapenaren nozio bat osatu dezan, hala nola, dokumentalki
frogatua eta argitasun osoz agerian utzia izan dadin,
gaur egun nagusi den “kautskysmoak” egindako ideia hauen
desitxuratze guztia.

Has gaitezen F. Engelsen lanik ezagunenarekin:
Familiaren,
jabetza pribatuaren eta Estatuaren jatorria
. Bere seigarren
argitalpena jada 1894an izan zen argitaratua Stuttgarten. Komenigarria
da aipamenak jatorrizko alemaniarretik itzultzea,
itzulpen errusiarrak, hainbeste izanik, zati handi batean osatugabeak
edo eskasak baitira.

“Estatua —dio Engelsek, bere analisi historikoa laburtuz—
ez da inondik inora gizarteari kanpotik inposaturiko botere
bat; ez da ‘ideia moralaren errealitatea’, ezta ‘arrazoiaren
irudia eta errealitatea’ ere, Hegelek baieztatzen duen moduan. Hobe esanda, gizartearen produktu bat da, hau garapen maila
jakin batera iristen denean; gizarte hau bere buruarekin
erremedia ezinezko kontraesan batean korapilatu denaren eta
uxatzeko gai ez den antagonismo eramangaitzetan zatiturik
dagoenaren aitorpena da. Baina antagonismo hauek, borrokan
dauden interes ekonomikoak dituzten klase hauek, beraien artean
jan ez daitezen eta gizartea borroka antzu batean ahitu
ez dezaten, beharrezkoa gertatzen da itxuraz gizartearen gainetik
kokaturik dagoen botere bat, talka leundu dezan eta hau
‘ordenaren’ mugetan mantendu dezan. Gizartetik jaiotako botere
hori, baina beraren gainetik jarri eta berarengandik geroz
eta gehiago banatzen den hori da Estatua” (177-178 orr. Seigarren
argitalpen alemaniarra).

Hemen, argitasun osoz adierazirik agertzen da, Estatuaren
paper historikoari eta esanahiari dagokionean marxismoak
duen funtsezko ideia. Estatua klase arteko kontraesanen
izaera eramangaitzaren produktua eta seinalea da. Estatua,
klase arteko kontraesanak objetiboki adiskidetu ezin diren lekuan,
momentuan eta graduan sortzen da. Eta alderantziz:
Estatuaren existentziak klase arteko kontraesanak eramangaitzak
direla frogatzen du.

Puntu garrantzitsu eta kardinal honetan hasten da, hain
zuzen ere, oinarrizko bi norabide jarraitzen dituen marxismoaren
desitxuratzea.

Alde batetik, ideologo burgesek eta burges txikiek, gertaera
historiko eztabaidaezinengatik Estatua klase arteko kontraesanak
eta klase arteko borroka dagoen tokian bakarrik
existitzen dela onartzera behartuta egonik, halako moduan
“zuzentzen” dute Marx, ezen Estatua, klaseen adiskidetzerako
organo bezala agerrarazten duten. Marxen arabera, Estatuak
ezingo luke sortu ezta mantendu ere klaseen adiskidetzea posible
balitz. Irakasle eta publizista zikoitzen eta filistearren
arabera —pauso bakoitzeko, borondate onez, Marx inbokatzen
dutela!— klaseak adiskidetzen dituena hain zuzen ere Estatua
da. Marxen arabera, Estatua klaseko dominazio organoa da,
klase batek bestea zapaltzeko organoa; klaseen arteko talkak
leunduz, zapalkuntza hau legeztatzen eta finkatzen duen “ordenaren”
sorkuntza da. Politiko burges txikien ustez, ordena,
hain zuzen ere klaseen arteko adiskidetzea da eta ez klase batek haubestea
zapaltzea. Talkak leuntzeak beraientzat adiskidetzea
esan nahi du, eta ez klase zapalduei beren zapaltzaileak azpiratzeko
borroka bide eta prozedura jakin batzuk kentzea.

Adibidez, 1917ko iraultzan zehar, Estatuaren esanahiaren
eta paperaren arazoa bere tamaina osoan planteatu zenean,
eremu praktikoan, berehalako ekintzarako arazo bezala
eta, gainera, masen ekintza bezala; sozial-iraultzaile guztiak
(eseristak) eta mentxebike guztiak, bat-batean eta erabat, “Estatuarengatiko” klaseen “adiskidetzaren” teoria burges txikian
jausi ziren. Bi alderdi hauetako politikari hauen kontaezinezko
ebazpen eta artikulu pila daude “adiskidetzearen” teoria
zikoitz eta filistearraz saturaturik. Estatua klase jakin
baten dominazio organoa dela eta honek ezin duela bere antipodarekin
(klase kontrajarriarekin) adiskidetu, demokrazia
burges txikiak inoiz ulertu ezingo duen zerbait da. Estatuarenganako
duten jarrera da, gure sozial-iraultzaileak eta mentxebikeak
inondik inora sozialistak ez direla erakusten duen
sintoma nabarmenetako bat (guk boltxebikeok beti mantendu
dugun moduan), fraseologia ia sozialista bat duten demokrata
burges txikiak direla adierazten duelarik.

Beste aldetik, marxismoaren desitxuratze “kautskiarra”
dezente zoliagoa da. “Teorikoki” ez da ukatzen Estatua klase
dominazioko organoa denik, ezta klase arteko kontraesanak
eramangaitzak direnik ere. Baina aintzakotzat hartzen ez
dena edo ezkutatzen dena ondorengoa da: Estatua klaseen arteko
kontraesanen izaera eramangaitzaren produktua bada,
gizartearen gainetik dagoen eta gizartetik “
gero eta gehiago
dibortziatzen den
” indar bat bada, argi geratzen da klase zapalduaren
askapena ezinezkoa dela, ez bakarrik iraultza biolento
bat gabe, baita estatu boterearen aparatuaren suntsiketarik
gabe ere, hau klase dominatzaileak sortua izan den eta
“dibortzio” honen gorpuztea den aldetik. Geroago ikusiko dugun
moduan, Marx, iraultzaren eginkizunen analisi historiko
konkretuaren bidez, zorroztasunik osoenarekin iritsi zen berez
teorikoki argia den ondorio honetara. Eta ondorio hau da hain zuzen ere —ondorengo orrialdeetan xehetasun osoz azalduko
dugun bezala— Kautskyk… “ahaztu” eta faltsutu duena.

Torturarik ez!


Donosti, 2010-10-30

The way forward for the Tamils (Edmund Samarakkody)

The way forward for the Tamils

There is simply no solution to the oppression of the Tamils in Sri Lanka within the framework of capitalism – this is clear enough from all that has happened, and from the present policies of the two main Sinhala bourgeois parties, the UNP and SLFP. Only through the overthrow of capitalism and the establishment of socialism is it possible to lay the foundations for equal rights for Tamils in relation to the majority Sinhala people.

But there is no question of waiting for this solution to fall from the skies. The struggle for the rights of the Tamils must continue, but with different methods. It is basic to the success of this struggle that all sections of the Tamil masses must be mobilised on the basis of their separate demands for struggle against the capitalist government of Jayewardene. Such mobilisation of the Tamil masses need not and cannot be separated from the mobilisation of the Sinhala masses who are also suffering under the oppressive Jayewardene government in numerous ways. Such joint mobilisation will not be a dream if the left parties break sharply from opportunism and Sinhala chauvinism and adopt an anti-capitalist perspective.

It is inescapable that such mobilisation and such struggle calls for revolutionary leadership that has to be built from revolutionaries among the Tamils, the Sinhalese and all sections of the workers and toilers irrespective of nationality, religion or caste. And in regard to the problems of the Tamil people such a leadership must take its stand by unequivocally supporting the rights of the Tamils to self-determination, that is the right to a separate state.
http://www.marxists.org/history/etol/writers/samarakkody/1984/tamils.htm

Euskal Herriko armarria

Euskal Errepublika sozialista

WV

Hiritartasun eskubide guztiak etorkin guztientzat!

Klase borroka erretreten erreformaren kontra

Jendetza handia atera da berriro karrikara Baionan, erretreten erreformaren aurka

Era berean, Frantziako findegi guztiek greban jarraitzen dute, eta mobilizazio handiak egiten ari dira hiri nagusietan. Lanari uzteko adina 62 urtera atzeratuko lukeen erreforma bertan behera uztera behartu nahi dute Frantziako Gobernua.

Berria.info 2010-10-16 - 13:26:58

Orain arteko protestei entzungor egin die Frantziako Gobernuak erretreten erreformaren auzian, baina sindikatuek eta herritarrek ez dute etsi, eta mobilizazioak egiten jarraitzen dute.

Hain justu, mobilizazio eguna da gaurkoa berriro ere Frantziako Estatuan, eta Euskal Herrian izan du isla: manifestazioa egiten ari dira Baionan sindikatuek antolatuta, eta aurrekoak bezala, jendetsua gertatzen ari da. Antolatzaileek ez dute oraindik parte-hartzaile kopururik eman, baina lekuko izan diren kazetarien arabera, azkenaldikoen antzekoa izan da. Joan den asteartean egin zen azkenekoz erretreten errerformaren aurka manifestazioa Baionan, eta orduan 17.000 laguneko kopurua eman zuten sindikatuek.

Frantziari dagokionez, greba eta mobilizazioak sortzen ari diren arazoak gero eta handiagoak dira. Esaterako, petrolio findegi guztiak geratuta daude langileak lanuztean direlako, eta, ondorioz, erregai hornikuntzan arazo handia gertatzekotan da. Parisko Charles de Gaulle aireportuko arduradunek onartu dute astelehena arteko erregaia soilik dutela. Eskasia beste aireportu eta garraiobideetara zabaltzea gerta daiteke datozen egunetan.



http://www.berria.info/albisteak/44171/jendetza_handia_atera_da_berriro_karrikara_baionan_erretreten_erreformaren_aurka.htm

Gonzalo De la Peña Gumuzio, hiltzaile falangista

Gonzalo de la Peña Gumuzio, faxista!

Mikel Torres (PSE-EE, PSOE) Portugaleteko alkatea


Nacionalsocialismo en Euskal Herria: Mikel Torres (PSOE), alcalde de Portugalete (Bizkaia), de cena con conocida activista fascista.

Urriak 12 greba eta manifestazioak


Denok karrikara! Denok grebara! Denok Baionara! Baiona/Bayonne, 12 octobre 2010.

Trotskyists in Germany: Free Mumia Abu-Jamal!

Mumia Abu-Jamal askatu!

Espartakistak: "Laugarren Internazionala berreraiki!"

"Reforge de Fourth International! World party of socialist revolution! -Spartacist-"

GARA publica fotos manipuladas de militantes comunistas




'Gara', espainolez idatzitako Hego Euskal Herriko egunkari antikomunistak, Errusiar Iraultzako argazki manipulatuak argitaratu ditu Zazpikan, bere igandeko aldizkarian (2010eko urriak 3).

Nabaria da ezker abertzaleko egunkari ofiziosoaren jarrera antikomunista. Oraingoan ere stalinistek manipulatutako argazkiak plazaratu ditu Urriko Iraultzaren kontra jotzeko, langileriaren historia loriatsua zikindu eta distortsionatzeko helburuarekin.

Zazpika:
Goiko argazkian Lenin ageri da mitin bat ematen, Kamenev eta Trotsky ezabatuak izan dira, ordea.

Beheko argazkia ere manipulatua izan da Stalin Leninen gertuko zela irudikatu asmoz.
'Gara', periódico anticomunista de Hego Euskal Herria escrito en español, ha publicado en Zazpika, su revista dominical (3 de octubre del 2010), unas fotografías manipuladas de la Revolución Rusa.
La actitud anticomunista de Gara, el periódico oficioso de la izquierda abertzale, es evidente. En esta ocasión ha publicado fotografías manipuladas por los stalinistas para arremeter contra la Revolución de Octubre, con el objetivo de ensuciar y distorsionar la gloriosa historia de la clase obrera.
Zazpika:
En la imagen superior Lenin aparece en un mitin, pero Kamenev y Trotsky han sido eliminados.
También la imagen inferior fue manipulada para que Stalin parezca próximo a Lenin.

Trotskistak Alemanian

"Brecht mit SPD und PDS! Für eine revolutionäre multiethnische Arbeiterpartei!"
(Hautsi SPD eta PDSrekin! Langileen alderdi iraultzaile multietniko baten alde!)