"LOS JACOBINOS NEGROS" (C.L.R James)


Los jacobinos negros. Toussaint L'Ouverture y la Revolución de Haití CLR James militante komunistak idatzi zuen 1938an. Liburu benetan gomendagarria lehenengo errepublika beltzaren historia ezagutzeko, orain herrialde hartako berriak egunero jasotzen ditugula lurriakarak eta inperialismoak eragindako hondamendia dela-eta.


Lan bikain honek esklabuen altxamendu iraultzailea eta Toussaint L'Ouverture buruzagi beltza ditu ardatz.

LA GUERRA CAMPESINA EN ALEMANIA (Friedrich Engels)


Capitan Swing argitaletxeak Engelsen lana berriki atera du kalera (400 orrialde, 22 €).

Liburuak eranskin interesgarria gehitzen du: Engels eta Marxen gutunak, Martin Luther (Lutero) eta Thomas Müntzer-en idazkiak, eta abar.

Ezinbesteko liburua.

IDEOLOGIA ALEMANIARRA (Karl Marx eta Friedrich Engels)

Garai guztietan klase nagusien ideiak izaten dira ideia nagusiak, hau da, gizartearen botere materiala. Gizarteko botere materiala kontrolatzen duen klasea izaten da aldi berean haren botere intelektuala kontrolatzen duena ere. Produkzio materialeko bitartekoak dituen klasea dauzka produkzio intelektualeko bitartekoen gaineko kontrola ere. Ideia nagusiak ideia bezala hartutako harreman material menderatzailearen adierazpen ideala besterik ez dira, hortik dator klase bat menderatzaile bihurtzen duten ideiena eta ondorioz haren menderakuntza ideiak. Klase nagusiaren osagai diren banakoak beste gauza batzuen artean kontzientzia eta pentsamenduaren jabe dira. Klase bezala agintzen duten bitartean eta garai historiko baten hedadura determinatzen duten heinean, begi-bistakoa da gama osoan egiten dutela hori. Beste gauza batzuen artean pentsatzaile eta ideia-sortzaile gisa agintzen dute eta beren aldiko ideien produkzioa eta banaketa arautzen dute. Haien ideiak garaiko ideia menderatzaileak dira. Adibidez, aldi eta herrialde batean, zeinean errege-boterea, aristokrazia eta burgesia menderakuntzarengatik lehian ari baitira eta, zeinean kontrola partekatu egiten baita, botere-banaketaren doktrina izaten da ideia menderatzailea eta «lege betiko» gisa adierazten da.

(K. Marx, F. Engels)

Frantziar Iraultza: Aipu batzuk. (Gazteleraz)


“La libertad debe establecerse a través de la violencia. Ha llegado el momento de organizar el despotismo de la libertad para aplastar el despotismo de los reyes”
—Marat.

“Tan ilegales como la revolución… tan ilegales como la misma libertad”
—M. Robespierre.

“Un hombre revolucionario es un héroe del sentido común y de la probidad”
—Saint-Just.

“Los que hacen revoluciones a medias no consiguen más que cavarse una tumba”
—Saint-Just.

“No se puede querer una revolución sin revolución”
—M. Robespierre.

“Repitámoslo: todos los males han llegado a su punto álgido; ya no pueden empeorar; ¡no pueden repararse si no es mediante una convulsión total! ¡Que todo se confunda! ¡Que todos los elementos se enreden, se mezclen y se entrecrucen! ¡Que todo caiga en el caos, y del caos surja un mundo nuevo y regenerado!”
—G. Babeuf, Manifeste des plébéiens.

“Cuando el gobierno viola los derechos del pueblo, la insurrección se convierte para el pueblo y para cada porción del pueblo, en el más sagrado de los derechos y en el más indispensable de los deberes”
—Declaración de derechos de 1793.

“Los jacobinos no son la Revolución, sino el ojo de la Revolución, el ojo para vigilar, la voz para acusar, el brazo para golpear”
—Michelet.

“Equivale al colmo de la locura pretender que unos hombres, en posesión desde hace diez siglos del poder para reprimirnos, de saquearnos y de dominarnos impunemente, aceptarán de buen grado convertirse en nuestros iguales”
—L’Ami du Peuple, 30/VII/1790

“Los sans-culottes han hecho la revolución para ser felices”
—Hébert.

Nola salba daitezke behin-betikoz langileak lurjabe eta kapitalisten uztarritik (Lenin, 1919)





















Langileen etsaiek —lurjabeek eta kapitalistek— zera diote:
«Langileak eta nekazariak ezingo dira bizi gu gabe. Gu gabe inork ezingo du ordena ezarri, lana banatu, jendeari lan egitera behartu.
Gu gabe dena gainbeheratuko da eta estatua deskonposatu egingo da. Bota gaituzue, baina hondamendiak boterean berrezarriko gaitu.»

Lurjabe eta kapitalisten hitz horiek ez dituzte langileak eta nekazariak nahastuko, ikaratuko, atzipetuko.

Ejerzitoan disziplinarik zorrotzena beharrezkoa da; eta, hala ere, langile kontzienteek nekazariak elkartzen jakin zuten, beren zerbitzurako ofizial tsarista zaharrak profitatzen jakin zuten, ejerzito garaile bat sortzen jakin zuten.

Ejerzito Gorriak ordura arte ikusi gabeko disziplina irmo bat sortzen jakin zuen, ez zena bortxan oinarritzen baizik-eta langile eta nekazarien beraien kontzientzian, leialtasunean, abnegazioan.

Orain, langileak eta nekazariak behin-betikoz lurjabe eta kapitalisten uztarritik salba daitezen, beraien boterearen berrezarpenaz, beharrezkoa da lanaren ejerzito gorri handia sortzea.
Garaitezina izango da lanerako disziplina baldin badu.
Langileek eta nekazariek erakutsi behar dute, eta erakutsiko dute, lanaren banaketa egokia eta lanerako disziplina kementsu eta leiala mantentzeko gai direla beraien kabuz, guztien ongirako; lurjaberik gabe eta lurjabeen aurka, kapitalistarik gabe eta kapitalisten aurka.

Lanerako disziplina, lanerako gogo bizia, sakrifizioetarako ahalmena, nekazarien eta langileen arteko aliantza estua: horixe da langileak behin-betikoz lurjabe eta kapitalisten uztarritik askatuko dituena.

(1919ko martxoa).

Mumia Abu-Jamal askatu!