Nola salba daitezke behin-betikoz langileak lurjabe eta kapitalisten uztarritik (Lenin, 1919)





















Langileen etsaiek —lurjabeek eta kapitalistek— zera diote:
«Langileak eta nekazariak ezingo dira bizi gu gabe. Gu gabe inork ezingo du ordena ezarri, lana banatu, jendeari lan egitera behartu.
Gu gabe dena gainbeheratuko da eta estatua deskonposatu egingo da. Bota gaituzue, baina hondamendiak boterean berrezarriko gaitu.»

Lurjabe eta kapitalisten hitz horiek ez dituzte langileak eta nekazariak nahastuko, ikaratuko, atzipetuko.

Ejerzitoan disziplinarik zorrotzena beharrezkoa da; eta, hala ere, langile kontzienteek nekazariak elkartzen jakin zuten, beren zerbitzurako ofizial tsarista zaharrak profitatzen jakin zuten, ejerzito garaile bat sortzen jakin zuten.

Ejerzito Gorriak ordura arte ikusi gabeko disziplina irmo bat sortzen jakin zuen, ez zena bortxan oinarritzen baizik-eta langile eta nekazarien beraien kontzientzian, leialtasunean, abnegazioan.

Orain, langileak eta nekazariak behin-betikoz lurjabe eta kapitalisten uztarritik salba daitezen, beraien boterearen berrezarpenaz, beharrezkoa da lanaren ejerzito gorri handia sortzea.
Garaitezina izango da lanerako disziplina baldin badu.
Langileek eta nekazariek erakutsi behar dute, eta erakutsiko dute, lanaren banaketa egokia eta lanerako disziplina kementsu eta leiala mantentzeko gai direla beraien kabuz, guztien ongirako; lurjaberik gabe eta lurjabeen aurka, kapitalistarik gabe eta kapitalisten aurka.

Lanerako disziplina, lanerako gogo bizia, sakrifizioetarako ahalmena, nekazarien eta langileen arteko aliantza estua: horixe da langileak behin-betikoz lurjabe eta kapitalisten uztarritik askatuko dituena.

(1919ko martxoa).