Garai guztietan klase nagusien ideiak izaten dira ideia nagusiak, hau da, gizartearen botere materiala. Gizarteko botere materiala kontrolatzen duen klasea izaten da aldi berean haren botere intelektuala kontrolatzen duena ere. Produkzio materialeko bitartekoak dituen klasea dauzka produkzio intelektualeko bitartekoen gaineko kontrola ere. Ideia nagusiak ideia bezala hartutako harreman material menderatzailearen adierazpen ideala besterik ez dira, hortik dator klase bat menderatzaile bihurtzen duten ideiena eta ondorioz haren menderakuntza ideiak. Klase nagusiaren osagai diren banakoak beste gauza batzuen artean kontzientzia eta pentsamenduaren jabe dira. Klase bezala agintzen duten bitartean eta garai historiko baten hedadura determinatzen duten heinean, begi-bistakoa da gama osoan egiten dutela hori. Beste gauza batzuen artean pentsatzaile eta ideia-sortzaile gisa agintzen dute eta beren aldiko ideien produkzioa eta banaketa arautzen dute. Haien ideiak garaiko ideia menderatzaileak dira. Adibidez, aldi eta herrialde batean, zeinean errege-boterea, aristokrazia eta burgesia menderakuntzarengatik lehian ari baitira eta, zeinean kontrola partekatu egiten baita, botere-banaketaren doktrina izaten da ideia menderatzailea eta «lege betiko» gisa adierazten da.
(K. Marx, F. Engels)