2.- ZEREKIN ORDEZKATU ESTATUAREN
MAKINA BEHIN HAU SUNTSITUTA?
1847an, Manifestu Komunistan, Marxek galdera hauei oraindik
ere erantzun erabat abstraktua ematen zien, edo, zehatzagoak
izateko, eginkizunak seinalatzen zituen baina betetzeko
bitartekoak ez. Estatuaren makina behin suntsituta, “klase dominatzaile
bezala antolatutako proletalgoagatik”, “demokraziaren
konkistagatik” ordezkatzea: hau zen Manifestu Komunistaren
erantzuna.
Utopietan galdu gabe, Marxek masen mugimenduaren
esperientziatik espero zuen jakitea klase dominatzaile bezala
antolatutako proletalgoak zein forma konkretu izan behar zuen
eta antolakuntza honek “demokraziaren konkistarik” osoenarekin
eta kontsekuenteenarekin nola koordinatu behar zuen.
Frantziako Gerra Zibila lanean, Marxek azterketarik arretatsuenera
ezartzen du Komunaren esperientzia, nahiz eta esperientzia
hau oso laburra izan. Aipatu ditzagun obra honetako
pasarte garrantzitsuenak:
Erdi Arotik zetorren eta XIX. mendean garatu zen “estatu
botere zentralizatua, bere organoekin: armada iraunkorra,
polizia, burokrazia, kleroa eta magistratura”. Kapitalaren eta
lanaren arteko klaseko antagonismoaren garapenarekin, “Estatuaren
boterea, gero eta lanaren zapalkuntzarako botere publikoaren,
klase dominazioko makina baten, izaera handiagoa
hartuz joan zen. Iraultza bakoitzaren ondoren, zeinak aurrerapauso
bat adierazten duen klase arteko borrokan, gero eta
nabarmenago agertzen da estatu boterearen izaera zapaltzaile
hutsa”. 1848-1849ko iraultzaren ondoren, Estatuaren boterea
“lanaren aurkako kapitalaren arma nazional” bihurtzen
da. Bigarren Inperioak hau finkatu egiten du.
“Inperioaren antitesi zuzena Komuna zen”. “Klase dominazio
monarkikoa bakarrik ez ezik, klase dominazio bera abolitu
behar zuen errepublikaren forma zehatza zen…”
Zertan oinarritu zen, konkretuki, errepublika proletario,
sozialista, honen forma “zehatz” hau? Zein zen sortzen hasi zuen
Estatua?
“…Komunaren lehen dekretua (…) armada iraunkorra
ezabatzea izan zen hau herri armatuagatik ordezkatzeko…”.
Aldarrikapen hau sozialista izendatuak izan nahi duten
alderdi guztien programetan dago. Baina euren programek balio
dutena, ezerk baino hobeto gure sozial iraultzaileen eta
mentxebikeen jokabideak erakusten digu, hain zuzen ere otsailaren
27ko iraultzaren ondoren errebindikazio hau praktikan
jartzeari uko egin diote!
“…Komuna sufragio unibertsalez hiriko distritu ezberdinetan
hautaturiko udal kontseilariz osatua zegoen. Arduradun
eta momentu oro karguz kengarriak ziren. Bere kideen gehiengoa,
noski, langileak edo langile klasearen ordezkari ezagunak
ziren…
…Gobernu zentralaren instrumentu bat izaten jarraitu beharrean,
polizia berehala desjabetu zuten bere atributu politikoez
eta Komunaren instrumentu bihurtua izan zen, honen aurrean
arduradun eta karguz kengarria momentu oro… Eta berdin
egin zen administrazioaren beste adarretako funtzionarioekin…
Komunako kideetatik beheraka, kargu publiko guztiek langileen
soldatak jaso behar zituzten. Estatuko goi kargudunek sortutako
interesak eta ordezkaritza gastuak goi kargudunekin beraiekin
desagertu ziren… Behin armada iraunkorra eta polizia, gobernu
zaharraren indar fisikoko elementuak zirenak, ezabatuta Komuna
irrikatan zegoen errepresio indar izpirituala, apaizen boterea,
suntsitzeko… Funtzionario judizialek galdu egin behar zuten
itxurazko independentzia hura… Etorkizunean funtzionario hautatuak,
arduradunak eta karguz kengarriak izan behar zuten…
Honela beraz, Komunak Estatu makina suntsitzean, itxuraz
demokrazia osoago bategatik “bakarrik” ordezkatzen du
hau: armada iraunkorraren desegitea eta funtzionario guztien
erabateko hautagarritasuna eta kargu kengarritasuna. Baina,
egia esan, honek instituzio batzuen eta esentzian modu ezberdinekoak
diren besteen arteko aldaketa erraldoia “bakarrik”
adierazten du. Hain zuzen ere “kantitatea kalitate bilakatzen
den” kasu baten aurrean gaude: demokrazia, praktikara gauzatu
daitekeen modurik osatuenean eta kontsekuenteenean
eramanda, demokrazia burges izatetik demokrazia proletario
bihurtzen da, Estatu bat izatetik (klase jakin baten errepresio
indar berezia) jada zentzu hertsian Estatu bat ez den zerbaitetan.
Oraindik beharrezkoa da burgesia erreprimitzea eta bere
erresistentzia garaitzea. Hau bereziki beharrezkoa zen Komunarentzat,
eta bere porrotaren kausetako bat hau tinkotasun
nahikoarekin egin ez izanean datza. Baina hemen organo zapaltzailea
jada herriaren gehiengoa da eta ez gutxiengo bat betidanik
izan zen moduan, bai esklabutzan eta mirabetzan bezala
soldatapeko esklabutzan ere. Eta, herritarren gehiengoak
bere kabuz zapaltzaileak erreprimitzen dituen momentutik
aurrera, jada ez da beharrezkoa errepresiorako “indar berezi”
bat! Zentzu honetan, Estatua iraungitzen hasten da. Gutxiengo
pribilegiatu baten instituzio berezien ordez (burokrazia pribilegiatua,
armada iraunkorreko agintariak), eginkizun hau
gehiengoak burutu dezake zuzenean, eta herri guztiak zenbat
eta gehiago esku hartu estatu boterearen berezko funtzio hauetan,
orduan eta txikiagoa da botere honen beharra.
Honen inguruan, bereziki aipagarria da Komunak dekretaturiko
neurrietako bat, Marxek azpimarratzen duena: ordezkaritzako
gastu guztien, funtzionarioen diru pribilegio guztien
abolizioa; Estatuko funtzionario guztien soldaten murrizketa
“langile baten soldataren” mailaraino. Hemen agertzen
da modurik agerienean demokrazia burgesetik demokrazia
proletariorako, zapaltzaileen demokraziatik klase zapalduen
demokraziarako, Estatua klase jakin baten errepresioko “indar
berezi” izatetik herriaren gehiengoaren, langile eta nekazarien,
indar bateratuaren errepresioa izaterako biraketa. Eta
hain zuzen ere, hain bistakoa den puntu honetan da —agian
garrantzitsuena Estatuaren auziari dagokionean— Marxen
ikasgaiak ahazmenera zokoratuenak izan direna! Jendarteratzeko
azalpenetan —zeinan kopurua zenbaezina den— ez da
honetaz hitz egiten. “Ohikoa” honen inguruan isilik egotea da,
modatik pasatako “sineskeria” bat izango balitz bezala; kristauek
egin zutenaren moduko zerbait, Estatuko erlijio bilakatu
ondoren, kristautasun primitiboaren eta bere izpiritu demokratiko
iraultzailearen “sineskeriak” ahaztu zituztenean.
Estatuaren funtzionario altuen soldatak murrizteak “besterik
gabe” demokrazia inozo, primitibo, baten errebindikazioa
dirudi. Oportunismo modernoaren “fundatzaileetako” batek,
E. Bernstein sozialdemokrata ohiak, behin baino gehiagotan
ekiten dio demokrazia “primitiboaren” inguruko burla burges
hauek errepikatzeari. Oportunista guztiek bezala, egungo kautskiarrek
bezala, ez zuen inolaz ere ulertzen, lehenik eta behin,
kapitalismotik sozialismorako pausoa ezinezkoa dela demokrazia
“primitiborako” “itzulera” jakin bat gabe (zeren, nola
pasa bestela Estatuaren zereginak herritarren gehiengoak,
honek guztiak, burutzera?) eta, bigarrenik, “demokrazia primitibo
hau”, kapitalismoan eta kultura kapitalistan oinarrituta,
ez dela historiaurreko edo garai aurrekapitalistako demokrazia
primitiboa. Kultura kapitalistak ekoizpen handia sortu
du, fabrikak, trenbideak, posta, telefonoa, etab., eta oinarri
honen gainean “estatu botere” zaharraren funtzioen gehiengo
ikaragarria hainbeste sinplifikatu dira eta erregistroko, kontabilitate
eta kontroleko, operazio hain sinpleetara murriztu
daitezke, ezen irakurtzen eta idazten dakiten guztientzat eskuragarriak
direla, “langile baten ohiko soldata” batengatik burutu
daitezkeela, zerbait pribilegiatua eta “hierarkikoa” den
itzal guztietatik garbituak izan daitezkeela (eta izan behar
dutela).
Funtzionario guztien erabateko aukeragarritasuna eta
kargu kengarritasuna edozein momentutan, beren soldataren
murrizketa “langile baten ohiko soldata” baten mugetaraino,
neurri demokratiko hauek, sinpleak eta “berez ulergarriak”,
langileen eta nekazarien interesak guztiz batzen dituzten heinean,
kapitalismotik sozialismora joateko zubi bezala balio
dute. Neurri hauek Estatuaren berrantolaketari, gizartearen
berrantolaketa erabat politikoari, eragiten diote, baina begi
bistakoa da beren zentzu osoa eta garrantzia, jada gauzatzen
edo prestaketan dagoen “desjabetzaileen desjabetzearekin” lotuta
bakarrik hartzen dutela, hau da, ekoizpen baliabideen jabetza
pribatu kapitalista jabetza sozial bihurtzearekin.
“Komunak —idatzi zuen Marxek— errealitate bilakatu
zuen iraultza burges guztien topikoa dena, gobernu merke bat,
gastuen bi iturri handiak deuseztean: armada iraunkorra eta
Estatuaren burokrazia”.
Nekazarien artean, burgesia txikiaren geruza ezberdinetan
bezala, gutxiengo hutsal bat bakarrik “igotzen da”, “aurrera
egiten du” zentzu burgesean, hau da, bihurtzen da jende dirudun,
egoera egonkor eta pribilegiatu bat duten burges edo
funtzionario. Nekazal masa bat existitzen den herrialde kapitalista
guztietako nekazarien gehiengo zabala (eta herrialde
kapitalista hauek gehiengoa osatzen dute) gobernuagandik
zapaldurik dago eta hau eraistea irrikatzen du, gobernu “merke”
bat irrikatzen du. Hau soilik proletalgoak burutu dezake
eta, burutzean, pauso bat ematen du Estatuaren berregituraketa
sozialistarantz.
--Vladimir Ilitx Lenin