Langile eta nekazariak:
Emaizkiguzue, herrialdea gobernatu eta ekonomia hobetzeko, Botere sovietarrarekiko zintzo eta leial diren alderdi-gebeko funtzionarioak. Botere sovietarrak alderdi-gabeko funtzionario onestu eta leialak behar ditu, ez baita aski alderdiko militanteekin.
Alderdi-gabeko langile eta nekazarien artean badaude asko, pila bat, agintzeko eta ekonomia zuzentzeko zintzotasunagatik eta ahalmenagatik nabarmentzen direnak. Adibidez, ofizioko industriak martxan jartzeko, kooperatibak antolatzeko, produktuak ondo banatzeko, jangelei, etxebizitzei, haurren elikadurari buruzko gaiak hobetzeko, etab.
Probintzia bakoitzean alderdi-gabeko milaka eta milaka langile eta nekazari daude oraindik ekonomiaren zuzendaritza eta berreraiketara gehitu ez direnak.Alderdi eta Sovietetako funtzionarioen betebehar zuzen bat da pertsona horiek topatzea, sustatzea, lana ematea, beren gaitasunak frogatzea, garatzeko aukera eskaintzea eta zertarako diren gai erakustea.
Ez gara beldur, baizik eta alderantziz, alderdi-gabeko langile eta nekazarien laguntza behar eta nahi dugu.Soilik mentxebike eta sozialista-iraultzaileen errezeloa izan behar da, orain alderdi-gabeko deitzeko zale, errealitatean, guardia txuri eta lurjabeen aldeko sator-lana aurrera eramateko. Horregatik guardia txuri eta lurjabe guztiak Kronstadtgo matxinadaren laguntzan atera dira ziztu bizian. Mozorrotutako alderdi-gabeko horiei maskara kendu eta atxilotu egin behar dira; baina alderdi-gabeko langile eta nekazari prestuak bitarteko guztien bidez lanera gehitu behar dira.
1921eko apirilak 25.