Boltxebikiek (…) biziki protestatu zuten, eta aldarrikatu zuten gaur egungo gerra Tsarraren, Kaiserraren, errege eta enperadoreen gerra dela, gobernu kapitalisten gerra bat dela, baina ez euren gerra. Eurena klaseen arteko gerra da, munduko kapitalisten aurka proletalgo osoak eta plebeioek burutzen dutena (…).
Trotskyk, ‘Boltxebismoa eta bake mundiala’ liburuan honako hau idazten du:
«Garai iraultzaile honetan, mugarik gabeko metodo proletario sozialisten bitartez erakunde berri bat sortuko da. Erakunde berria bere zeregina bezain handia izango da. Zeregin hori aurrera eramaten lehenak izan behar dugu, kanoien danbada eroaren artean, tenplu eta erlikia-ontzien eraisketaren artean, otso kapitalisten kanta chauvinisten tronpetakada frenetikoen artean. Infernuko heriotza-musika horren artean, gure gogoa argi mantendu behar dugu, geurea etorkizunaren indar sortzaile bakarra delaz ohartuz eta jabetuz…».
Aipu horretatik argiki ondoriozta daiteke Trotskyrentzat errusiar iraultza iraultza mundialerako metxa dela. Errusiar iraultza munduko beste iraultza bat besterik ez da; beste herritako iraultzek jarraituko diote (…).
Errusiar iraultza munduari udazkena datorrela iragartzen dioen lehen hosto eroria besterik ez da. “Boltxebismo” hitza errusiarrek sortu bazuten ere, XX. mendeko gizateriko gizabanako bakoitzaren bihotzean gauzatzen den esnatze komunaren espiritutzat har daiteke. Boltxebismoaren garaipena, beraz, XX. mendeko gizateriko gizabanako ororen bihotzean gauzatzen den esnatze komunaren garaipena da.
— Li Dazhao, ‘Boltxebismoaren garaipena’ (1918ko azaroan)
[Li Dazhao / 李大釗 / 李大钊 / Lǐ Dàzhāo / Li Ta-chao]marxismoa.blogspot