'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 2. kapitulua, 3. puntua

3.- NOLA PLANTEATZEN ZUEN MARX-EK AUZIA 1852AN
1907an Mehring-ek Neue Zeit aldizkarian (XXV, 2 orr. 184),
1852ko martxoaren 5ean Marxek Weydemeyerri idatziriko gutun
baten zatiak argitaratu zituen. Gutun honek, beste batzuen
artean, ondorengo pasarte aipagarria dauka.

“Niri dagokidanez, ez da nire meritua gizarte modernoan
klaseen existentzia ezta hauen arteko borroka aurkitu izana.
Ni baino askoz lehenago, historialari burges batzuk jada
azaldu zuten klase arteko borroka honen garapen historikoa,
eta ekonomilari burges batzuk, hauen anatomia ekonomikoa.
Nik eginiko ekarpen berria honakoa frogatzea izan da: 1) klaseen
existentzia ekoizpenaren garapen fase historiko jakin
batzuei bakarrik loturik doala; (historische Entwicklungsphansen
der Produktion); 2) klase borrokak, nahitaez, proletalgoaren
diktadurara eramaten duela; 3) diktadura hau ez dela, izatez,
klase guztien aboliziorako eta klase gabeko gizarte baterako
igarotzea besterik…”.

Hitz hauetan, Marxek modu harrigarri argian bi gauza
adieraztea lortu zuen: lehena, bere doktrinaren eta burgesiako
pentsatzaile aurreratuenen eta sakonenen doktrinen arteko
ezberdintasun funtsezko eta kardinala; eta bigarren, bere
Estatuaren teoriaren esentzia.

Funtsezkoa Marxen doktrinan klase arteko borroka da.
Horrela esaten da eta idazten da sarritan. Baina ez da zehatza.
Zehaztasun gabezia honetatik ondorioztatzen da sarritan
marxismoaren desitxuratze oportunista, honen faltsutzea burgesiarentzat
onargarria den zentzu batean. Zeren eta klase arteko
borrokaren teoria ez zuen Marxek sortu, burgesiak baizik,
Marx baino lehenago, eta burgesiarentzat, oro har, onargarria
da. Soilik klase arteko borroka onartzen duena ez da oraindik
marxista, oraindik ere pentsamendu burgesaren eta politika
burgesaren markoaren barnean mantendu daiteke. Marxismoa
klase arteko borrokara xedatzea, marxismoa mugatzea,
desitxuratzea, burgesiak onartu dezakeen zerbaitera murriztea
da. Marxista, klase arteko borrokaren onarpena proletalgoaren
diktadura
onartzera zabaltzen duena bakarrik da. Honetan
datza, marxista baten eta burges txiki (edo handi) baldar
baten arteko ezberdintasunik sakonena. Giltzarri honetan da
marxismoaren benetako ulermena eta onarpena egiaztatu behar
den puntua. Ez du ezer harrigarritik, Europako historiak
langile klasea praktikoki auzi honen aurrean jarri duenean,
oportunistak eta erreformistak ez ezik, “kautskiar” guztiak ere
(erreformismoaren eta marxismoaren artean balantzaka dabiltzan
jendea), proletalgoaren diktadura ukatzen duten filistear
miserableak eta demokrata burges txikiak direla gertatu
izana. Kautskyren Proletalgoaren Diktadura foiletoa, 1918an,
hau da, liburu honen lehen argitalpena atera baino askoz beranduago
argitaratua, marxismoaren desitxuratze filistearraren
eta honen ukamen birtual desohoragarriaren eredu bat da,
nahiz eta hipokritaki hitzezkotzat hartzen den (ikus nire Iraultza
proletarioa eta Kautsky arnegaria
foiletoa, Pretrogrado eta
Mosku, 1918.)
Gure garaietako oportunismoa, bere bozeramaile nagusia
den K. Kautsky marxista ohiak pertsonifikatua, bete beteanerortzen da
Marxek trazatzen duen eta lehenago aipatu dugun
posizionamendu burgesaren ezaugarriaren barnean, oportunismo
honek, klase arteko borrokaren onarpena erlazio burgesen
eremura mugatzen baitu. (Eta eremu honen barnean,
marko honen barnean, liberal kultu batek berak ere ez luke
ukatuko, “hasiera batean”, klase arteko borroka onartzea!). Oportunismoak
ez du klase arteko borrokaren onarpena hain zuzen
ere oinarrizkoenera zabaltzen, kapitalismotik komunismorako
trantsizio aldira, burgesiaren eraisketaren eta honen erabateko
ezabaketaren aldira. Egia esan, aldi hau, ezinbestean klase
arteko borrokaren aurrekaririk gabeko gogortze baten aldia
da, non honek, inoiz ikusi gabeko forma zolienak hartzen dituen;
eta, ondorioz, aldi honetako Estatuak nahitaez modu berrianEstatu demokratiko bat izan behar du (proletarioentzat
eta behartsuentzat orokorrean) eta modu berrian diktatoriala
(burgesiaren aurka).

Gainera, Marxen Estatuari buruzko teoriaren esentzia
soilik bereganatu dezake, klase baten diktadura beharrezkoa
dela, ez bakarrik klase gizarte ororentzako orokorrean, ez bakarrik
burgesia eraitsi ondoren proletalgoarentzako, kapitalismoa
“klase gabeko gizartetik”, komunismotik, banatzen duen
aldi historiko guztirako ere beharrezkoa dela ulertzen duenak.
Estatu burgesen formak ikaragarri anitzak dira, baina hauen
esentzia berdina da: Estatu guzti horiek, forma batean edo bestean,
baina azken finean, nahitaez, burgesiaren diktadura bat
dira. Kapitalismotik komunismorako trantsizioak noski, forma
politikoen oparotasun eta aniztasun izugarri bat eskainiko du
gutxienean, baina hauen guztien esentzia ezinbestean bakarra
izango litzateke: proletalgoaren diktadura.