Komunismoaren laudorioa (Bertolt Brecht)


KOMUNISMOAREN LAUDORIOA

Zentzuzkoa da,
mundu guztiak ulertzen du.

Erraza da.
Zu, esplotatzailea ez zarelako, uler dezakezu.

Ona da zuretzat.
Horretaz informa zaitez.

Ergelek ergelkeria dela esaten dute, eta zikinek zikinkeria.
Zikinkeriaren eta ergelkeriaren aurkakoa da.

Esplotatzaileek krimena dela diote.
Baina guk badakigu:
Krimen ororen amaiera da.

Ez da erokeria,
erokeriaren amaiera baizik.

Ez da enigma bat,
irtenbidea baizik.

Erraza den baina gauzatzeko zaila dena da.

—Bertolt Brecht