2011: Epaiketarik ez! Justiziarik ez justizia burgesarekin!
"La Policía fue la que nos agredió, la que nos golpeó con saña para quitarnos la ikurriña"
"Fue la Policía Municipal la que entró en la plaza amenazando, empujando y agrediendo a la gente, y todo para quitarnos a golpes una ikurriña, un símbolo de este pueblo que tenemos todo el derecho del mundo a exhibir"
'Berria' egunkariaren informazioa:
Asteartean hiru adingabe epaituko dituzte Nafarroako Auzitegian, desordena publikoa eragitea eta agintaritzari atentatua egitea egotzita. Gazteoz gain, beste hamahiru pertsona daude inputatuta.
Iruñeko iazko sanferminetako txupinazoan gazte talde batek ikurrin erraldoi bat Udaletxe plazan sartzea lortu zuen, eta zabaldu egin zuten. Handik gutxira, Iruñeko udaltzain talde batek, jendea borrekin joz, ikurrina zegoen tokiraino heltzea lortu zuen, eta gupidarik gabe kolpeka, ikurrina kendu zieten. Istilu horien ondorioz, norbaitek botila bat bota eta inguruan zegoen Madrilgo gazte bati erori zitzaion buru gainean, eta zauri larriak eragin zizkion. Gertaerok bideoz grabatuta daude, eta gaur goizean Iruñeko Albret hotelean emandako prentsaurrekoan erakutsi dituzte.
"Irudiok ikusi besterik ez dago. Udaltzainek eragin zuten istilua". Istiluongatik inputatuta dauden hainbat gaztek prentsaurrekoan elkartasuna adierazi diote zauritutako gazte madrildarrari. "Tamalgarria da pertsona baten bizitza horrela moztea". Jairako eta ospakizunerako gune den Udaletxe plaza "guda zelai" bihurtu nahi izatea aurpegiratu diete, era berean, UPNri eta Udaltzaingoari.
Horrez gain, UPNri galdetu diote non den ikurrina erakustea galarazten duen legea. Haien ustez, ikurrina erakustea ez da inongo arrazoia jendez gainezka den plaza batean Polizia oldarka sartzeko eta "hain arrisku handia" eragiteko. Esan dute ez dutela onartzen "de facto" ikurrina debekatua izatea, eta, horregatik, aurtengo txupinazoan gazteei eta sektore aurrerakoiei ikurrina erakustera dei egin diete.
Asteartean Nafarroako Auzitegian hiru adingabe epaituko dituzte, desordena publikoa egitea eta agintaritzari atentatua egitea egotzita. Hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute. Beste hamahiru gazte inputatuta daude auzi berean, baina epaiketa egiteko egunik oraindik ez dute jarrri. Horietako bi iazko uztailaren 6an atxilotu zituzten, eta gertaera bera egozten diete: gazte bati udaltzainen operazioko buruak botila botatzea egotzi zion, eta egun berean, operazio horren udaltzainen txostenean, beste gazte bati egotzi zioten botila jaurtitzea. Gainontzeko pertsonak joan den otsailaren 2an atxilotu zituzten. (2011/6/16)