"Ordena da nagusi Varsovian!" "Ordena da nagusi Parisen!" "Ordena da nagusi Berlinen!" Horrela aldarrikatu dute mende erdiro "ordenaren" babesleek. Halako poza hartzen dute "irabazleak", ordea, ez dira konturatzen sarraski odoltsuen bitartez ordenari eutsi beharrak atzera bueltarik ez duen patu historiko-mundialera daramatzala: amaierara. […]
Morroi ankerrak! Zuen ordena harearen gainean eraiki duzue. Bihar, iraultza berriro altxatuko da, eta, zuen ikararako, ozen eta garaile aldarrikatuko du:
"Izan naiz, naiz, eta izango naiz!"
—Rosa Luxemburg, Ordena da nagusi Berlinen, 1919ko urtarrilaren 14an