Rosa Luxemburg komunista elkarretaratze batean |
Zer da benetan legaltasun burgesaren funtzioa? Hiritar libre bat beste batek gela estu eta hits batean egotera behartzen badu edonork ikus lezake hori indarkeriazko ekintza bat dela. Baina ekintza bera Kode Penal izeneko liburu batean oinarritzen bada eta gela prusiar erret kartzelako ziega bat bada, berehala legaltasun baketsuzko ekintza bat bilakatzen da. Gizaki batek beste bat behartzen badu lagun urkoa sistematikoki hiltzera, hori biolentzia da, baina horrek zerbitzu militarra izena jasotzen badu, hiritarrak usteko du legalitatearen aire garbia arnasten ari dela. Norbere ondasunak ematera behartzen bada indarkeriazko ekintza bat pairatzen ari dela esango du, baina ekintza horri zeharkako zergak jasotzea deitzen badiogu legea betetzen baino ez gara ariko. Hitz gutxitan, legaltasun bezala aurkezten zaiguna ez da klase menperatzailearen indarkeria lege bihurtua baino… Oinarri ekonomiko batetik sortu zen klase menperatzailearen indarkeriazko adierazpena baino ez da legaltasun burgesa, eta horrenbestez parlamentarismoa.
—Rosa Luxemburg [itzulpena: L. Agirre]
Banksy britaniar parlamentua margotzen |