Libia: Inperialisten matxinoak

Agresión imperialista contra Libia:
Los rebeldes de la OTAN agradando a sus amos.

"NATO sutara!"

Zorionak Võ Nguyên Giáp! 100 urte eta aitzina!

"Dien Bien Phu" (graffiti: Pays Basque/Euskal Herria)

¡Pacos al paredón! ¡Proletariado al poder!

Intento de asesinato en Chile: Los perros guardianes de la tiranía burguesa chilena asaltan sede sindical durante huelga general de 48h. De madrugada asesinaron a un niño de 14 años.



link>>>ORT<<<

'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 4. kapitulua, 3. puntua


3.- GUTUN BAT BEBEL-i

Estatuari buruzko Marx eta Engelsen idazlanetako arrazonamendurik
bikainenetako bat, ez bada bikainena, 1875eko
martxoaren 18-28an Engelsek [August] Bebeli idatziriko gutun bateko
ondorengo pasartean dago. Gutun hau —parentesi artean esana
izan dadila— lehenengo aldiz guk dakigula, Bebelek argitaratu
zuen bere memorien (Nire Bizitza) bigarren liburukian,
eta 1911ean ikusi zuen argia, hau da, gutun hura bidalia izan
zenetik 36 urteetara.

Engels-ek Bebel-i, Marx-ek Brake-i idatziriko gutun famatuan
kritikatu zuen Gotha programaren proiektu bera kritikatuz
idatzi zion. Eta, bereziki Estatuaren auziari dagokionean,
ondorengoa esaten zion:

“… Herri Estatu askea Estatu aske bilakatu da. Hitz
hauen zentzu gramatikalaren arabera, Estatu aske bezala
bere herritarrekiko askea den Estatu bat ulertzen da, hau da, gobernu
despotikodun Estatu bat. Estatuaren inguruko hitzontzikeria
guzti hori alboratu beharko litzateke, batez ere Komunaren
ondoren, jada ez zela Estatu bat hitzaren zentzu hertsian.
Anarkistek behar baino gehiago aurpegiratu digute “herri Estatuarena”,
nahiz eta jada Marxek Proudhonen aurka idatziriko
lanak eta gero Manifestu Komunistak argi eta garbi esaten
duen, erregimen sozialistaren ezarpenarekin, Estatua bere
kabuz (sich auflöst) desegingo dela eta desagertu egingo dela.
Estatua borrokan, iraultzan, etsaiak biolentziaz menperatzeko
erabiltzen den instituzio iragankor huts bat izanik, absurdua
da herritik askea den Estatu batetaz hitz egitea: proletalgoak
oraindik Estatua behar duen bitartean, ez du beharko
askatasunaren interesetan, bere etsaiak menperatzeko baizik,
eta askatasunaz hitz egin daitekeen bezain laster Estatuak
bere gisan existitzeari utziko dio. Horregatik, guk Estatu hitza
erabili beharrean, beti erabili ahalko genuke ‘komunitate’ hitza
(Gemeinwesen), hitz alemaniar on eta zahar bat, frantseseko
commune hitzaren baliokide dena” (321-322 orr. Argitalpen
alemaniarrean).

Kontuan hartu behar da gutun honek alderdiaren programari
egiten diola erreferentzia, Marxek hau baino aste batzuk
beranduago bakarrik kritikatu zuena (1875eko maiatzaren
5eko Marxen gutuna), eta Engels orduan Londresen bizi
zela, Marxekin. Horregatik gutunaren azken lerroetan “guk”
esatean, Engelsek, dudarik gabe, bere eta Marxen izenean,
Alemaniako Langile Alderdiko buruzagiari programatik “Estatua”
hitza ezabatzeko eta “komunitate” hitzagatik ordezkatzeko
proposatzen dio.

“Anarkismoaren” inguruko zer nolako marruak jaurtiko
ote lituzkete egungo “marxismoaren” buruzagiek, oportunisten
erabilerarako faltsuturiko “marxismoa”, honelako emendakin
bat proposatuko balitzaie euren programan!

Marru egin dezatela nahi beste. Burgesiak goraipatu egingo
ditu horregatik.

Baina guk geure lanarekin jarraituko dugu. Geure alderdiaren
programa berrikusten dugunean, hutsik egin gabe,
kontutan hartu beharko dugu Engels eta Marxen aholkua,
egiara gehiago hurbiltzeko, marxismoa eraberritzeko, desitxuraketetatik
garbituz, langile klasearen askapenaren borroka
egokiago orientatzeko. Boltxebikeen artean ez da egongo, ziur,
Engels eta Marxen aholkuaren aurka agertuko denik. Zailtasuna,
akaso, soilik terminoan egongo da. “Komunitate” kontzeptua
adierazteko alemanieran bi hitz daude, eta Engelsek ez
zuen komunitate bat banandurik esan nahi duena aukeratu,
hauen batasuna esan nahi duena baizik, komunen sistema alegia.
Errusieraz ez da horrelako hitzik existitzen, eta agian frantzeseko
commune erabili beharko dugu, honek ere bere ezegokitasunak
eduki arren.

“Komuna ez zen jada Estatu bat hitzaren zentzu hertsian”:
hona hemen ikuspuntu teorikotik Engelsen baieztapenik garrantzitsuena.
Aurrerago azaldutakoaren ondoren, baieztapen
hau erabat logikoa egiten da. Komuna Estatu bat izateari uzten
ari zen, bere egitekoa ez zen herritarren gehiengoa zapaltzea,
gutxiengo bat (esplotatzaileak) baizik; Estatu burgesaren
makinaria apurtu zuen; errepresiorako indar berezi bat
izan beharrean, herritarrak beraiek sartu ziren eszenatokian.
Honek guztiak, bere zentzu hertsian harturiko Estatutik banatzea
esan nahi du. Eta Komuna egonkortu izan balitz, berarengan
Estatuaren aztarnak euren kabuz “iraungitzen” joango
ziren; ez zen beharrezkoa izango bere instituzioak” “ezabatzea”:
hauek funtzionatzeari utziko zioten egiteko ezer edukiko ez zuten
neurrian.

“Anarkistek behar baino gehiago aurpegiratu digute “herri
Estatuarena”. Honela hitz egitean, Engels, batez ere, Bakuninei
buruz eta honen sozialdemokrata alemaniarren aurkako
erasoei buruz ari da. Engelsek eraso hauek bidezkoak direla
onartzen du “herri Estatua” absurdu bat den neurrian eta
“herri Estatu askea” sozialismoari erabat urruna zaion kontzeptua
den heinean. Engels, anarkisten aurkako sozialdemokrata
alemaniarren borroka zuzentzen saiatzen da, borroka hau printzipioen
borroka justu batean bilakatzen, Estatuaren inguruko
aurreiritzi oportunista guztietatik garbitzen. Baina, ai ene! Engelsen
gutunak 36 urte pasa zituen kutxa baten barrenean.
Eta beherago ikusiko dugu, argitaratu ondoren ere, Kautskyk,
esentzian, Engelsek ohartarazten zituen akats berdinak errepikatzen
jarraitzen duela irmoki.

Bebelek Engelsi 1875eko irailaren 21ean erantzun zion,
beste gauza batzuen artean, programaren proiektuaren inguruko
bere iritziekin “erabat ados” zegoela zioen eta [Wilhem] Liebknecht-i
aurpegiratu ziola honen tolerantzia ( 334. orr. Bebelen memorien
argitalpen alemaniarrean, II. liburukia). Baina Gure helburuak
izeneko Bebel-en foiletoa irekitzen badugu, Estatuari
buruzko kontsiderazio erabat faltsuak aurkituko ditugu
bertan.

“Estatuak, klase dominazioan oinarritutako Estatu batetik
herri Estatu batean bilakatu behar du” (Unsere Ziele,
1886ko argitalpen alemaniarreko 14. orr.)
Honela inprimatua agertzen da Bebelen foiletoaren bederatzigarren
(bederatzigarren!) argitalpenean. Ez da harritzekoa
Estatuaren inguruko iritzi oportunisten hain errepikapen
setatia sozialdemokrazia alemaniarrak asimilatu izana, batez
ere Engelsen azalpen iraultzaileak gordeta mantentzen zirenean
eta bizitzaren baldintza guztiek denbora askoan zehar
iraultzaren ohitura galduarazi zutenean.

--Lenin

Libia: Andan sueltas las ratas de la OTAN

Amnistiaren alde, atzo eta gaur / Por la amnistia, ayer y hoy

Oroimen historikoa: Iberiar Iraultzaren (1931-1939) argazkiak
Memoria historica: Fotografias de la Revolución Ibérica (1931-1939)
[ampliar para ver/sakatu zabaltzeko]
Donosti (Gipuzkoa) 1931:
 "Askatasuna! Askatasuna!", "Behera gobernuaren espetxeak", "...iraultza", "Askatasuna terrore kapitalistaren biktimentzat", "Behera kapitalismo tirano eta zapaltzailea!" 

"Libertad! Libertad!", Abajo las prisiones gubernativas!", "...revoluión", "Libertad para las victimas del terror capitalista!", "Abajo el capitalismo tirano y opresor"

Donosti 1931 urtean: "Libertad! Libertad!", "Amnistia! amnistia! amnistia!"

Manifestazioa: "Amnistia para los presos politicos y sociales"
"Amnistia preso politiko eta sozialientzat!
Alderdi Komunistaren mitina pilotalekuan, 1935:
Leninen irudia, "¡Amnistia!", "Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte!"

Mitin del Partido Comunista en un fronton, 1935:
Imagen de Lenin, "¡Amnistia!" y "Proletarios de todos los paises, unios!"
Amnistia! Presoak kalera!

Inperialistak: atera zuen atzaparrak Siriatik!

Inperialistak: Bas les pattes devant la Syrie!

James Connolly contra el colaboracionismo



James Connolly: Socialismo y nacionalismo

Se puede replicar que el ideal de una República Socialista, implica, como así es, una completa revolución política y económica que de manera segura enajenaría a todos nuestros partidarios de clase media y aristocracia, quienes temerían la pérdida de sus propiedades y privilegios.
¿Qué quiere decir esta réplica? ¡Que tenemos que aplacar a las clases privilegiadas en Irlanda!

Pero la única manera de desarmar su hostilidad es asegurándoles que en una Irlanda libre sus “privilegios” no se verán afectados. Esto es, garantizar que cuando Irlanda sea libre de la dominación extranjera, los soldados de verde irlandeses protegerán los fraudulentos beneficios del señorito capitalista de las “delgadas manos de los pobres” sin remordimientos y con la misma eficacia que los emisarios de Inglaterra hoy día. Bajo otra condición no se unirán las clases a nosotros. ¿Cree alguien que las masas lucharán por esos ideales?

Cuando se habla de liberar Irlanda, ¿hablamos en exclusiva de los elementos químicos que componen la tierra de Irlanda? ¿O hablamos del pueblo irlandés? Si es éste el caso, ¿de qué se supone que se les va a liberar? ¿Del dominio de Inglaterra? [...]

Como socialista, estoy preparado a hacer todo lo que un hombre es capaz de hacer para que nuestra patria alcance su legítimo derecho: la independencia; pero si se me pregunta si modificaría una coma en la reclamación de justicia social para así apaciguar a las clases privilegiadas, entonces debo rechazar este derecho. Tal acción no sería ni digna ni realizable. Recordemos que el que camina de lado del Diablo nunca alcanza el cielo. Proclamemos abiertamente nuestro credo, la lógica de los acontecimientos está de nuestra parte.

James Connolly, irlandar errebelde sozialista Sozialismoa eta nazionalismoa artikuluan.
http://www.marxists.org/archive/connolly/1897/01/socnat.htm


Artxibo trotskista

Le Bolchevik:
-Organizacion Trotskista Revolucionaria chilena fusiona con tendencia espartaquista (linka)

Cuadernos Marxistas:
-Chile, lecciones del frente popular (linka)
-Cuba y la teoria marxista

Erosteko: http://www.icl-fi.org/otherlit/pamphlets/index.html

Esto es España

La España medieval y burgesa saca pecho. Monarcas, teocratas, capitalistas, orgía papista, aquelarre de brujos del Vaticano, estado policial y, finalmente, reparto de hostias en un clima reaccionario de banderitas patriotas, crucifijos, ataques a las libertades y a la ciencia. Todo ello de la mano del PsoE-GAL.

Joan zaitezte popatik hartzera zerura!



Nazionalkatolizismoa: Esperanza Agirrek ahoa ireki du

“La igualdad, dignidad, libertad... los ha traído el cristianismo. Que no se crean que los ha traído Karl Marx"
—Esperanza Agirre Joseph Ratzinger-en bisitaren harira, 2011ko abuztuan.

"Sufrimendu ERLIJIOSOA aldi berean sufrimendu errealaren ADIERAZPENA da eta aldi berean sufrimendu errealaren aurkako PROTESTA. Erlijioa sorkari zanpatuaren hasperena da, bihotzik gabeko mundu baten sentimendua, espiriturik gabeko baldintza baten espiritua den bezala. Populuaren OPIOA da.

Populuaren zorion LILURAZKO gisa erlijioa gainditzea haren zorion ERREALA exigitzea da. Lilurak baldintza baten gainean abandonatzearen exigentzia LILUREN BEHARRA DUEN BALDINTZA BAT ABANDONATZEAREN EXIGENTZIA da. Erlijioaren kritika ERNAMUINEAN NEGAR-HERRIAREN kritika da, zeinaren AUREOLA baita erlijioa.

Kritikak erauzi egin ditu lore imajinarioak katetik, ez gizakiak kate fantasiagabea eta kontsolamendugabea eraman dezan, baizik eta katea jaurti dezan eta lore biziak har ditzan. Erlijioaren kritikak desliluratu egiten du gizakia desliluratu batek bezala pentsa, obra, bere errealitatea taxu dezan, arrazoira heldutako gizaki batek bezala, bere buruaren inguruan eta horregatik bere eguzkiaren inguruan higi dadin. Erlijioa eguzki lilurazkoa baizik ez da, gizakiaren inguruan higitzen dena, hura bere inguruan higitzen ez den bitartean.

Beraz, HISTORIAREN EGINKIZUNA, EGIAREN HARANDIA desagertu denean, HONANDIAREN EGIA ezartzea da."
Karl Marx; Hegel-en zuzenbide-filosofiaren kritika (sarrera).


"Marxista bat materialista izan behar du, hau da, erlijioaren etsaia"
--Lenin: La actitud del partido obrero ante la religion

Los frutos del frentepopulismo

Euskal Herria salgai

Inperialisten gerra krimenak Libian: Zliten-eko sarraskia


NATO suntsitu! ZP, Sárközy hiltzaileak!
Libia defendatu espainiar eta frantziar inperialisten aurrean!
SOZIALISMOA ALA BASAKERIA!
Gaur atzo bezala

Haitiko okupazioa: Kasko Urdinek haur pobreak bortxatzen dituzte

"Abajo la ocupacíon"
Denuncian violación de niños haitianos por soldados de ONU

Puerto Príncipe, 13 ago (PL) Organizaciones civiles haitianas denunciaron supuestos abusos sexuales y prostitución de niños pobres por soldados de la Misión de Naciones Unidas aquí, segundo escándalo reportado en menos de una semana por ese cuerpo armado.

Se trata de miembros del contingente uruguayo en la comuna de Port Salut, quienes presuntamente violaron o sometieron a prostitución a menores de escasos recursos, reveló la Comisión de Investigación para el Desarrollo y la Organización del poblado, en el sur del país.

Abusan sexualmente de ellos y hasta les toman fotografías con sus teléfonos cuando están desnudos, cuestionó Ernso Valentinuna, un responsable de esa entidad.

En un comunicado enviado al diario digital HpnHaiti sostuvo además que los soldados fuman marihuana en presencia de los niños.

De acuerdo con el periódico, ante ese panorama, los jóvenes de la comunidad amenazaron con organizar un movimiento de suicidios colectivos si el gobierno no saca cuanto antes a las fuerzas militares extranjeras de allí.

Autoridades y habitantes de la ciudad haitiana de Hinche, en el departamento Central, protestaron el pasado fin de semana, luego que varios camiones de la Minustah vertieran heces en las cercanías del río Guayamouc.

La descarga de materia fecal ocurrió a menos de un año del primer brote de cólera reportado en el país, que dejó ya casi seis mil muertes.

Tras el incidente decenas de personas salieron a las calles, aunque hasta hoy los desechos continúan en la fosa sin ser tratados.

Diversos estudios sugieren que la epidemia fue importada por el personal de una base de cascos azules de Nepal que defecaron en una rivera, donde luego aparecieron los primeros casos de la enfermedad.

Una investigación del estadounidense Centro para el Control y la Prevención de Enfermedades determinó que existe una correlación perfecta de tiempo y espacio entre la llegada de los soldados asiáticos y el primer brote de cólera.

En mayo pasado, la misma ONU reconoció similitudes en la cepa aislada en el país caribeño y otra existente en el sur de Asia, incluido Nepal.

La Minustah fue sucesora de una Fuerza Multinacional Provisional, autorizada por el Consejo de Seguridad en febrero de 2004, luego que el entonces presidente Jean Bertrand Aristide partiera al exilio tras un golpe de estado.

Los cascos azules están formados en su totalidad por unos 120 mil soldados, distribuidos también en Sudán, Timor Oriental, Liberia y Costa de Marfil.

arc/lio
http://www.prensa-latina.cu/index.php?option=com_content&task=view&id=314832&Itemid=2

'Bake zibil' berria (Karl Liebknecht)

'Bake zibil' berria
Batasuna! Zeinek irrikatzen du eta saiatzen da beragatik gu baino gehiago? Batasuna, proletalgoari bere zeregin historikoa egiteko indarra ematen diona.

Baina “batasun” orok ez du indarra sortzen. Otsoa eta arkumearen arteko batasunak arkumea bihurtzen du otsoaren bazka. Proletalgoaren eta klase agintarien arteko batasunak proletalgoa sakrifikatzen du. Traidoreekin elkartzea porrota esan nahi du.

Soilik norabide berdinera bultzatzen duten indarrek indartzen dira gehiago batasunaren bidez. Indarrak bata bestearen aurka zuzentzen direnean, biak kateatu eta ahalmena galtzen dute.

Norabide berdinera bultzatzen duten indarrak elkartzen saiatzen gara. Gaur egungo batasunaren apostoluak, gerra garaiko batasunaren predikarien antzera, ahalegintzen dira kontrako indarrak bateratzen iraultzaren indar erradikalak oztopatu eta desbideratzeko. […]
Karl Liebknecht. ‘Bake zibil’ berria, 1918ko azaroak 18



Berlingo kaleak:: "Bakerik ez kapitalismoarekin!"

La nueva 'paz civil'
¡Unidad! ¿Quién puede desearla y esforzarse más por ella que nosotros? La unidad, que da al proletariado la fuerza para realizar su misión histórica.

Pero no toda "unidad" crea la fuerza. La unidad entre el lobo y el cordero hace del cordero la comida del lobo. La unidad entre el proletariado y las clases dirigentes sacrifica al proletariado. La unidad con traidores significa la derrota.

Sólo las fuerzas que tiran en la misma dirección se fortalecen con la unidad. Cuando las fuerzas tiran una contra otra, ambas se mutilan encadenándose.

Nosotros nos esforzamos en combinar fuerzas que tiran en la misma dirección. Los apóstoles actuales de la unidad, como los predicadores de la unidad durante la guerra, se esfuerzan en unir fuerzas contrarias para obstruir y desviar las fuerzas radicales de la revolución. […]
Karl Liebknecht. La nueva ‘paz civil’, 1918ko azaroak 18

Fronte popularrik ez! Kolaborazionismorik ez!
¡No a los frentes populares! ¡No al colaboracionismo!

"Desarmado y cautivo el ejercito rojo"... 25 años de paz.

Si vis pakem, para bellum

Berlin, Lenin-Liebknecht-Luxemburg manifestazioa 2010. Koreako Herri Armadako soldaduak.

Haitiko esklaboen iraultzaren urtemuga

"Labor in white skin cannot be free where in the black it is branded"
(Karl Marx)

'Estatua eta Iraultza' (Lenin) 4. kapitulua, 2.puntua


2.- POLEMIKA ANARKISTEKIN


Polemika hau 1873an gertatu zen. Marxek eta Engelsek almanaka
sozialista italiar batentzat artikulu batzuk idatzi zituzten
proudhondarren aurka. Artikulu hauek 1913an bakarrik argitaratuak
izan ziren alemanieraz, Neu Zeit aldizkarian.

“Langile klasearen borroka politikoak —idatzi zuen
Marxek anarkistak eta beren politikaren ukapena barregarri
utziz— forma iraultzaileak hartzen baditu, langileek burgesiaren
diktadura beren diktaduragatik ordezkatzen badute,
printzipio urraketa delitu izugarri bat egiten ari dira, zeren
beren eguneroko behar material dohakabeak asetzeko, burgesiaren
erresistentzia garaitzeko, Estatuari forma iraultzaile
eta iragankor bat ematen baitiote, armak utzi eta hau abolitu
beharrean…” (Neue Zeit, 1913-1914, 32. urtea, t. l., 40. orr.)


Hona hemen Estatuaren zein “abolizioren” aurka bakarrik
agertzen zen Marx anarkistak errefutatzean! Ez da, inolaz
ere, Estatua klaseen desagerketarekin desagertuko denaren
edo hauek ezabatzean ezabatua izango denaren aurka,
baizik eta langileek armak erabiltzeari eta biolentzia antolatuari
uko egitearen aurka, hau da, “burgesiaren erresistentzia
garaitzeko” balio behar duen Estatuari uko egitearen aurka.


Marxek nahita azpimarratzen du —bere anarkismoaren
aurkako borrokaren zentzua desitxuratu ez dadin— proletalgoak
behar duen Estatuaren “forma iraultzaile eta iragankorra”.
Proletalgoak Estatua denbora baterako bakarrik behar
du. Ez gaude inola ere anarkistekin ezadostasunean Estatuaren
abolizioari dagokionean, helmuga bezala. Berresten duguna
da, helmuga hau lortzeko, beharrezkoa dela Estatu boterearen
tresnak, baliabideak, metodoak esplotatzaileen aurka
aldi baterako erabiltzea, beharrezkoa dela klaseak deusezteko
klase zapalduaren diktadura iragankorra. Marxek anarkisten
aurka arazoaren planteamendu irmoena eta argiena hautatzen
du: kapitalisten uztarria eraistean, langileek armak utzi beharko
dituzte ala burgesiaren aurka erabili hauen erresistentzia
garaitzeko? Eta klase batek beste klase baten aurka armak sistematikoki
erabiltzea, zer da Estatuaren “forma iragankor bat”
ez bada?


Sozialdemokrata bakoitzak galde diezaiola bere buruari
ea horrelakoa den anarkistekin zuen polemikan Estatuaren
auzia planteatu duen modua, ea horrelakoa den II. Internazionaleko
alderdi sozialisten gehiengo zabalak auzi hau planteatu
duen modua.


Engelsek ideia hauek modu are zehatzago eta herrikoiago
batean azaltzen ditu, barregarri utziz, batez ere, proudhondarren
nahaspila ideologikoa, zeintzuk “antiautoritario” deitzen
ziren, hau da, autoritate oro, menpekotasun oro, botere oro
ukatzen zuten. Har ezazue fabrika bat, trenbide bat, itsaso zabaleko
itsasontzi bat, Engelsek dio: Akaso ez al da bada begibistakoa
menpekotsun jakin bat gabe eta, beraz, autoritate
edo botere jakin bat gabe ezinezkoa izango dela enpresa tekniko
konplexu hauetariko bakar baten funtzionamendua, zeinak
makinen erabileran eta pertsona askoren elkarlan harmonikoan
oinarritzen baitiren?


“…Antzeko argumentuak azaldu dizkiedanean antiautoritario
amorratuei —idazten du Engelsek—, ez dute jakin izan
hau besterik erantzuten: “A! Hori egia da, baina hemen kontua
ez da guk ordezkariei autoritate bat ematea, “enkargu bat
baizik!” Jaun hauek gauza alda dezaketela uste dute honi izena
aldatuz…”


Modu honetan, autoritatea eta autonomia kontzeptu erlatiboak
direla, beren aplikazio eremua garapen sozialeko fase
ezberdinekin aldatu egiten dela eta kontzeptu hauek zerbait
absolutu bezala hartzea absurdoa dela frogatu ostean, eta makinen
eta industria handiaren aplikazioa geroz eta gehiago zabaltzen
dela gehituz, Engels autoritatearen inguruko kontsiderazio
orokorretik Estatuaren auzira pasatzen da.


“…Autonomistak —jarraitzen du— etorkizuneko antolamendu
sozialak autoritatea ekoizpeneko baldintzek ekidiezina
egingo duten muga zorrotzetaraino murriztuko duela esatera
mugatuko balira, ulertu ahalko ginateke; baina horren ordez,
autoritatea beharrezko egiten duen guztiaren aurrean itsu
mantentzen dira eta suminduraz hitzaren aurka borrokatzen
dira.


Zergatik antiautoritarioak ez dira autoritate politikoaren,
Estatuaren, aurka oihu egitera mugatzen? Sozialista guztiak
ados daude Estatua, eta berarekin autoritate politikoa,
hurrengo iraultza sozialistaren ondorioz desagertuko dela, hau
da, funtzio publikoak beren izaera politikoa galduko dutela,
interes sozialaren alde arduratuko diren funtzio administratibo
sinple bihurtuz. Baina antiautoritarioek Estatu politikoa
kolpe batez abolitua izan dadila eskatzen dute, baita hau sortarazi
zuten erlazio sozialak suntsituak izan baino lehenago
ere. Iraultza sozialaren lehen ekintza autoritatearen abolizioa
izan dadila exijitzen dute.


Ez al dute jaun hauek inoiz iraultzarik ikusi? Iraultza
bat, dudarik gabe, existitzen den gauzarik autoritarioena da;
herritarren zati batek beste zatiari bere borondatea fusilen,
baioneten, kainoien bidez inposatzen dion ekintza da, baliabide
autoritarioetan autoritarioenekin; eta alderdi garaileak, ez
badu nahi alferrik borrokatu izana, euren armek erreakzionarioei
sortzen dien beldurrarekin mantendu behar du nagusitasun
hau. Akaso Parisko komunak iraungo al zuen egun bat
bera ere, herri armatuaren autoritate hau burgesen aurrean
erabili izan ez balitz? Ezin al diogu, alderantziz, hau nahikoa
erabili ez izana egotzi? Honela beraz, bietako bat: edo autoritarioek
ez dakite zer esaten duten, eta kasu honetan ez dute
nahasmena zabaldu besterik egiten; edo badakite eta kasu honetan
proletalgoaren mugimendua traizionatzen dute. Kasu
batean ala bestean erreakzioari laguntzen diote.” (39. orr.).


Pasarte honetan, Estatuaren iraungipen aldian politikaren
eta ekonomiaren arteko korrelazioaren gaiarekin loturik
aztertzea komeni diren auziak jorratzen dira (hurrengo kapitulua
eskainiko diogun gaia). Auzi hauek funtzio publikoen
eraldaketarena, funtzio politiko izatetik funtzio sinpleki administratiboetara,
eta “Estatu politikoarena” bezalako auziak dira.
Azken esamolde hau, gaizki ulertuak sortzeko hain gai dena,
Estatuaren iraungipen prozesuari buruzkoa da: hilzorian dagoen
Estatua, bere iraungipenaren fase jakin batera iristean,
Estatu ez politikotzat har daiteke.


Engelsen pasarte honetan ere, zatirik aipagarriena anarkisten
aurkako bere arrazoiketa da. Engelsen dizipulu bezala
agertu nahi duten sozialdemokratek milioika aldiz eztabaidatu
dute anarkistekin 1873az geroztik, baina hain zuzen ere ez
dute eztabaidatu marxistek ahal duten eta egin behar duten
moduan. Estatuaren abolizioaren kontzeptu anarkista nahasia
da eta ez da iraultzailea: horrela planteatzen du Engelsek
auzia. Anarkistek ez dute hain zuzen ere iraultza bere jaiotzan
eta garapenean ikusi nahi, biolentziarekiko, autoritatearekiko,
boterearekiko eta Estatuarekiko dituen eginkizun zehatzetan.


Gure garaietako sozialdemokratek anarkismoari egiten
dioten ohiko kritika zabarkeriarik burges txikienean jausi da:
“Guk Estatua onartzen dugu, anarkistek ez!”. Begi-bistakoa
da halako baldarkeria batek ezin duela langileak nazkarazi
besterik egin, hauek oso pentsakorrak eta iraultzaileak ez
izan arren. Engelsek beste zerbait dio: Estatuaren desagerpena,
iraultza sozialistaren ondorio bezala, sozialista guztiek aitortzen
dutela azpimarratzen du. Gero modu zehatz batean
lantzen du iraultzaren arazoa, hain zuzen ere sozialdemokratek
arrazoi oportunistengatik saihestu ohi duten arazoa, anarkistei
uzten diotelarik, horrela esatearren, honen “azterketaren
esklusiba”. Eta arazo hau planteatzean, Engelsek zezena adarretatik
heltzen du: Ez al zuen komunak gehiago erabili behar
Estatuaren botere iraultzailea, hau da, klase dominatzaile bezala
antolatutako proletalgo armatua?


Orokorrean, sozialdemokrazia ofizial nagusiak proletalgoak
iraultzan dituen eginkizun konkretuen auzia saihesten zuen,
bai filistearren burla sinpleekin, bai, kasurik hoberenean, “Ikusiko
dugu!” esaldi sofistikatu eta iheskorrarekin. Eta anarkistek
eskubide osoa zuten, sozialdemokrazia hau langileak modu
iraultzaile batean hezteko bere eginkizuna traizionatzen ari
zela esateko. Engels azken iraultza proletarioko esperientziaz
baliatzen da, hain zuzen ere, modurik zehatzenean, bankuekin
bezala Estatuaren inguruan ere proletalgoaren jarrerak zein
izan behar duen eta honek nola jardun behar duen aztertzeko.
--Vladimir Ilitx Ulianov, Lenin.

Osama Bin Laden, CIAren morroia sovietarren aurkako borrokan

Integrista kristauak beti izan dira islamisten lagun bikainak komunisten aurkako borrokan. Hona hemen Osama Bin Laden feudalista atzerakoia sovietarrekin adiskidetutako Afganistango Errepublika Demokratikoaren aurkako borrokan.

Garai haietan Bin Ladenen aldekoak "askatasunaren gudariak" ziren prentsa burgesaren propagandan. Gaur egun, Frankenstein-en antzera, beren sortzaile inperialistaren aurka altxatu diren morroiak besterik ez dira... inperialisten ordena eta tokian tokiko klase menperatzailea babesteko.
Espainiar eta frantziar inperialistak, alde Afganistandik!

Batasuna busca ampliar su frente popular al PNV

Martin Garitano (Bildu) eta Fatxi Lopez (GAL)

"Apenas una semana después de que José Luis Rodríguez Zapatero anunciara la convocatoria electoral para el 20 de noviembre próximo, la izquierda abertzale, EA y Alternatiba mueven ficha, y lo hacen conjuntamente. Hoy presentarán una oferta de coalición en clave de defensa de los derechos de Euskal Herria y que, en consecuencia, tendrá como destinatarios inmediatos a Aralar y PNV." (Gara, 2011 abu. 5)

Batasuna, en su deriva hacia la derecha, quiere ampliar su frente popular con la burguesa Eusko Alkartasuna a Aralar (hasta hace nada llamados 'traidores') y al EAJ-PNV, el partido de los cipayos y los banqueros vascongados. Hará de leal comparsa Alternatiba, el partido de Oskar Matute, que viendo que Ezker Batua (el frente popular del EPK-PCE) naufragaba cambió de barco raudo y veloz.

Recordemos, al hilo de eso, las palabras de dos grandes líderes de la clase obrera, ambos asesinados por su militancia revolucionaria:

"¡Unidad! ¿Quién puede desearla y esforzarse más por ella que nosotros? La unidad, que da al proletariado la fuerza para realizar su misión histórica.

Pero no toda "unidad" crea la fuerza. La unidad entre el lobo y el cordero hace del cordero la comida del lobo. La unidad entre el proletariado y las clases dirigentes sacrifica al proletariado. La unidad con traidores significa la derrota.

Sólo las fuerzas que tiran en la misma dirección se fortalecen con la unidad. Cuando las fuerzas tiran una contra otra, ambas se mutilan encadenándose.

Nosotros nos esforzamos en combinar fuerzas que tiran en la misma dirección. Los apóstoles actuales de la unidad, como los predicadores de la unidad durante la guerra, se esfuerzan en unir fuerzas contrarias para obstruir y desviar las fuerzas radicales de la revolución."
Karl Liebknecht, iraultzaile komunista 'Bake zibil berria' artikuluan. [linka]



"Sozialista bezala prest nago pertsona batek egin dezakeen guztia egiteko gure sorterriari dagokion eskubidea erdiesteko: independentzia; baina galdetzen bazait ea prest nagoen justizia sozialaren aldarrikapenetan kakots bakar bat mugitzera klase pribilegiatuak lasaitzeko, orduan eskubide hau baztertu beharrean nago.

Jardunbide hori ez zen izango ez ohoragarria ez egingarria. Gogora dezagun deabruaren aldamenean dabilenak ez duela zerurik eskuratzen. Aldarrika dezagun argi eta garbi gure kredoa, gertakizunen logika gure alde dago."
James Connolly, irlandar sozialista.'Sozialismoa eta nazionalismoa', 1897.

Klase-independentzia!
Kolaborazionismorik ez!
Bizi bedi Euskal Errepublika Sozialista!




Milicianas afganas pro-soviéticas (1979-1989)

Sovietarren aldeko afganiar emakumeen miliziak
(Armada Gorriaren defentsan)
Viva el Ejercito Rojo
¡Muerte al inperialismo español!
Vive l’armée rouge!
A bas l’impérialisme français!